Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
435

IRAGARKIA, Portu, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Zumaiako Udalak egindako baimen-eskaria sasoiko zerbitzuak ustiatzeko Zumaiako (Gipuzkoa) Itzurungo eta Santiagoko hondartzetan. Urteak: 2026, 2027, 2028 y 2029.

Erreferentzia: 2026/000157.

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 74. artikuluan eta Kostaldeen Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 152.8.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, jendaurrean jarri da erreferentziazko baimen-eskaria, hogei (20) egun balioduneko epean. Aldi horretan espedientea osatzen duen dokumentazioa kontsultatu daiteke eta, hala badagokio, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkeztu.

Dokumentazioa web-helbide honetan kontsultatu ahalko da:

https://www.euskadi.eus/iljp-eskaera-sasoiko-zerbitzuak-itzurun-santiago-zumaia/web01-tramite/eu/

Era berean, jendearen esku egongo da Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzaren Gipuzkoako bulegoetan: Kaiko pasealekua 23, 1. solairua, 20003 Donostia.

Alegazioak eta oharrak, aurkeztekotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen bidez aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 21a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala