Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
434

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, B-59/2025-S zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.

11932797Y NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zigor espedientean ebazpena eman dela osasun-arloko arau hauste bat egiteagatik. Jarri zaion isunaren zenbatekoa 600 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek. Espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Era berean, interesdunei ohartarazten zaie ordainketa hurrengo epean egin beharko dutela: ebazpena hilaren 1etik eta 15era bitartean egiten bada irmo, egun horretatik hurrengo hilabeteko 20. egunera arte, eta egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egiten bada irmo, irmo egiten den datatik hurrengo bigarren hilabeteko 5. egunera arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpena irmoa izango da gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea igaro eta errekurtsorik jarri ez bada, edo, benetan errekurtsoa jarri bada, interesdunak ezestearen jakinarazpena jasotzen duen egunetik aurrera, hala badagokio.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan – aldez aurretik hitzordua hartuta).

Isuna borondatezko epearen barruan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, betiere indarrean diren xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta dagozkion gainordainekin.

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango du eragina, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko urtarrilaren 20a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala