
19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
427
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-espedienteen frogaldia irekitzeko erabakia. Espediente horiek Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legearekin lotuta daude.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Espedientatuak bost eguneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, egokitzat jotzen dituen beste frogabide batzuk proposatzeko.
Interesdunak eskuragarri du erabakiaren testu osoa Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS