Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
424

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko apirilaren 15eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen 2025eko ekitaldian ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzak emateko.

Deialdi-aginduaren 14. artikuluaren arabera, Hautaketa-batzordeak Unibertsitate eta Ikerkuntzako sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena, eta sailburuordeak esleitu egingo ditu ebazpen bidez. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian entitate onuradunen eta eman zaizkien dirulaguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko da.

Deialdia 2025eko azaroaren 24an ebatzi zen, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen hurrengo egunean. Beraz, entitate onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ekipamendu zientifikoa erosteko laguntzak emateko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko apirilaren 15eko Aginduaren bidez (2025eko maiatzaren 7ko EHAA, 84. zk.) iragarritako laguntzen entitate onuradunen eta bakoitzari emandako zenbatekoen zerrenda argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.

Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala