Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
423

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egiten baitira Nazioarteko adopziorako batzorde teknikoa eta nazioarteko adopziorako bitartekaritza-organismoen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektuari dagokionez.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak prestatu du Nazioarteko adopziorako batzorde teknikoa eta nazioarteko adopziorako bitartekaritza-organismoen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektua, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar dena.

Lege horren xedapenak betez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak agindu bat eman zuen 2026ko urtarrilaren 12an, dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko.

6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Ondorio horietarako, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egingo dira Nazioarteko adopziorako batzorde teknikoa eta nazioarteko adopziorako bitartekaritza-organismoen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektuari dagokionez, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutakoagatik guztiagatik, eta bat etorriz dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2026ko urtarrilaren 12ko Aginduan xedatutakoarekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 15.1.b) artikuluari dagokionez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egitea Nazioarteko adopziorako batzorde teknikoa eta nazioarteko adopziorako bitartekaritza-organismoen akreditazioa eta funtzionamendua arautzen dituen Dekretuaren proiektuari dagokionez, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, lehen solairua) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena.– Alegazioak modu elektronikoan aurkez daitezke (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) helbidean, eta aurrez aurre, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1 – Lakua I eraikina, lehen solairua), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan ere. Alegazioak Haur, Nerabe eta Familien zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 19a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.


Azterketa dokumentala