
19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 3 orri.)
- EPUB (130 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
421
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 13koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2025eko abuztuaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioetako eta foru-administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako dirulaguntzen deialdia egiten duen ebazpena.
Bigarrena.– 2025eko azaroaren 4an argitaratu zen laguntzak behin-behinekoz esleitzen zituen ebazpena. Ebazpenaren hirugarren puntuak ezartzen du behin betiko likidazioa plan edo programa exekutatu izanaren justifikazioaren mende egongo dela, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehena. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta organismo autonomoen lehendakariak edo zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.
Bigarrena.– Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez (IVAPeko zuzendariaren 2025eko abuztuaren 11ko Ebazpenaren eranskina), prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako entitateen zerrenda bilduko du, bai eta entitate horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak eta dagozkien diruz lagundutako kontzeptuak adieraziko ere. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta helbide elektroniko honetan argitaratuko da: www.ivap.euskadi.eus
Hirugarrena.– Laguntzak justifikatzeari eta ordaintzeari buruz deialdiaren hamargarren oinarriak ezartzen duenez, egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta. Gertatuko balitz entitateak azkenean egokituko zaizkion zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jaso dituela, itzuli egin beharko dira behar ez den bezala jaso diren kopuru horiek.
Aurreko guztia dela eta, behin planaren edo programaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Laguntza hauek behin betiko ematea, aipatzen diren entitateetako prestakuntza finantzatzeko.
Autonomia erkidegoko udal administrazioak
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Autonomia erkidegoko foru administrazioak
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Bigarrena.– Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.
ERREKURTSOAK
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.
Hala ere, aldez aurretik, institutu honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekerimendua jaso eta hilabetea pasa eta gero, erantzunik jaso ez bada, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua egin bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS