
19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 2 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
420
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 13koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, toki-entitateei laguntzak esleitzen dizkiena, entitate horietan zerbitzuan diharduten enplegatuen prestakuntza finantzatu dezaten.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2025eko abuztuaren 11n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen bat, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egin zuena.
Deialdiak bi laguntza mota aurreikusten ditu; alde batetik, Euskal administrazio publikoek beren langileentzat onartzen dituzten 2025eko ekitaldirako prestakuntza-plan edo -programak burutzekoa eta bestetik, 2025ean Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzekoa.
Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, lehenengo eta behin, aurkezten diren prestakuntza-plan edo -programengatik eman daitezkeen laguntzak esleituko dira, eta, bigarrenik, IVAPek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzeagatik eman daitezkeenak.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 4ko Ebazpenaren bitartez, euren enplegatuentzako prestakuntza-plan edo -programak aurkeztu zituzten entitateei dagozkien laguntzak esleitu ziren. Hortaz, bidezkoa da 2025ean sortu eta IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat itzultzeko diren laguntzei buruzko ebazpena ere ematea.
Bigarrena.– Ordaindutako matrikulengatiko laguntzak direla-eta, deialdiaren zazpigarren klausulak dio ebazpen bakarra emango dela, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte ordaindutakoei dagokiena. Beraz, 2025ean ordaindutako matrikulei dagozkien laguntzak esleituko dira ebazpen honetan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta organismo autonomoen lehendakariak eta zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.
Bigarrena.– IVAPeko zuzendariaren 2025eko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez onartu zen deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, IVAPi prestakuntza-jarduerengatik ordaindutako matrikulen zati bat finantzatzeko laguntzen esleipena organismo autonomo horretako zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako entitateen zerrenda bilduko du, bai eta entitate bakoitzari egokitu zaion guztizko zenbatekoa adierazi ere.
Deialdiaren laugarren klausulak dionez, lehenengo oinarriaren b) letran aurreikusitako laguntzetarako diru-kopurua gehienez 30.000 eurokoa izango da.
Horiek horrela, eta aipatu ebazpenak, 2025eko abuztuaren 11n argitaratuak, dioena betez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Behean aipatzen diren zenbatekoak esleitzea ondorengo zerrendan ageri diren entitateei, prestakuntza finantzatzeko erabil ditzaten.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Bigarrena.– Zerrendan ageri diren entitateei esleitutako kopuruak ordaintzeko tramitazioa has dadila agintzea.
Errekurtsoak:
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.
Hala ere, aldez aurretik, institutu honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua jaso eta hilabetea pasa eta gero, erantzunik jaso ez bada, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua egin bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jotzen den hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS