Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
417

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Zuzendaritzan goi kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko urriaren 17ko Ebazpenaren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 114).

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; edo, bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 30a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala