
19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
415
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 15ekoa, Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baita Produkzio eta Analisiko zuzendariorde lanpostua betetzeko.
Aztertu da Produkzio eta Analisiko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen 2025eko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, 2025eko abenduaren 4ko EHAAn argitaratuta (235. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Haritz Olaeta Goiriena jauna aproposa dela deialdiko lanposturako eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Aurreko guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Haritz Olaeta Goiriena jauna izendatzea Eustateko Produkzio eta Analisiko zuzendariorde.
Bigarrena.– Jaso beharreko ordainsaria 29. mailako Produkzio eta Analisiko zuzendariordeari dagokiona izango da, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren zenbatekoen arabera.
Hirugarrena.– Izendapen honek 2026ko urtarrilaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 15a.
Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria,
BELEN MUÑIZ VILLANUEVA.
RSS