Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2026ko urtarrilaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
414

252/2025 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartzen duena.

Uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartu zen (EHAA 136. zk., 2010eko uztailaren 16koa).

Akordio berri hori beharrezkoa zen, azkenetik 25 urte igaro direlako, eta artikulazioa egokitu egin behar zen lizentzien eta baimenen arloko arau-aldaketetara, bitarteko langileen lan-baldintzei eta soldata enplegu publikoko ordainsarietara egokitzeari dagokienez. Negoziazioaren beste helburu garrantzitsu bat izan da irakasleentzako eta ikastetxeentzako baliabideak handitzea, baita ratioak murriztea ere, hori guztia Estatuan kolektibo horrentzat egin berri den erreformaren arabera. Azkenik, lan-osasunaren hobekuntzak nabarmendu behar dira, egungo legeria betetzeko, bai eta beste ordainsari-egokitzapen batzuk edo irakaskuntza-lanaren desburokratizazioaren arloko konpromisoak ere, lan-karga murriztuko dutenak.

Hezkuntza Sailak negoziazio-prozesu bat aurrera eraman du lan-baldintzak arautzen dituen akordio berria onartzeko, Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 33, 35 eta 37.1.c) artikuluak betez, bai eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 195 artikuluari jarraiki ere.

Horretarako, 2023ko maiatzaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren negoziazio-mahaia eratu zen, 2023ko martxoan egindako hauteskunde sindikalen ondoren. Negoziazio prozesu hori 2025eko maiatzaren 9an amaitu zen, Hezkuntza Sailak eta STEILAS, LAB, Interinok Taldea, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa sinatuta. Era berean, behin betiko erabakia alde berberen artean sinatu zen 2025eko abenduaren 10ean.

Bestalde, neurri horien baliozkotasuna eta eraginkortasuna lortzeko, Gobernu Kontseiluak berariaz eta formalki onartu behar du, EPEPen 38.3 artikuluan jasotako aurreikuspenak aintzat hartuta.

Ondorioz, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 30ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen dekretua onartzea, honen eranskin gisa akordioa bera erantsita.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean izango da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 30ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

ABENDUAREN 30EKO 252/2025 DEKRETUAREN ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASLE FUNTZIONARIOEN LAN-BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOA
AURKIBIDEA
Atariko titulua.– Xedapen orokorrak.

1. artikulua.– Lurralde-eremua.

2. artikulua.– Langile-eremua.

3. artikulua.– Indarraldia.

4. artikulua.– Luzapena eta amaiera iragartzea.

5. artikulua.– Xedea eta izaera.

6. artikulua.– Interpretazio sistematikoa eta integratzailea.

7. artikulua.– Aplikazioa.

I. titulua.– Langileak.
I. kapitulua.– Karrerako funtzionario izatera iristea.

8. artikulua.– Enplegua hobetzeko neurriak.

II. kapitulua.– Lanpostuak behin betiko betetzea.

9. artikulua.– Lehiaketak.

10. artikulua.– Trukeak.

11. artikulua.– Lanpostu-zerrendetan egindako aldaketek eragindako irakasleak.

III. kapitulua.– Lanpostuak aldi baterako betetzea.

12. artikulua.– Zerbitzu-eginkizunak.

13. artikulua.– Ikasturte-hasierako esleipena.

IV. kapitulua.– Aintzatespena, mailaz igotzea eta irakasleen karrera profesionala.

14. artikulua.– Irakaskuntza-egiaztapena.

15. artikulua.– Irakasle funtzionarioen barne-sustapena eta karrera profesionala.

V. kapitulua.– Bitarteko langileak.

16. artikulua.– Irakasleen ordezkogaien zerrenda.

17. artikulua.– Bitarteko langileen lan-baldintzak.

18. artikulua.– Ordezkapenak egitea.

19. artikulua.– Ordezko langileen prestasunagatiko eta mugikortasunagatiko konpentsazioa.

II. titulua.– Plangintza eta plantillak.

20. artikulua.– Plangintzaren arloko konpromisoak.

21. artikulua.– Jarraipen Batzordea eratzea.

22. artikulua.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren ebazpena.

23. artikulua.– Plangintza Batzorde Teknikoak.

III. titulua.– Lan-egutegia. Lanaldia eta oporrak.

24. artikulua.– Lan-egutegia.

25. artikulua.– Urteko lanaldia.

26. artikulua.– Urteko lanaldiaren banaketa.

27. artikulua.– Oporrak.

IV. titulua.– Lizentziak, baimenak, orduak murriztea, egoera bereziak eta administrazio elektronikoa.
I. kapitulua.– Lizentziak eta baimenak.

28. artikulua.– Lizentzien eta baimenen zerrenda, eta eskabideak.

29. artikulua.– Lizentzien eta baimenen arteko bateragarritasuna.

30. artikulua.– Lanera itzultzea.

31. artikulua.– Gaixotasun edo istripuagatiko lizentzia.

32. artikulua.– Bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko lizentziak eta baimenak.

33. artikulua.– Ezkontzagatiko edo izatezko bikotea eratzeagatiko lizentzia.

34. artikulua.– Senideen gaixotasun larri edo heriotzagatiko lizentzia.

35. artikulua.– Lehen mailako senideen gaixotasun oso larriagatiko lanaldi-murrizketarako lizentzia.

36. artikulua.– Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonalak betetzeko lizentzia.

37. artikulua.– Ohiko etxebizitzaz aldatzeko lizentzia.

38. artikulua.– Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiteko lizentzia.

39. artikulua.– Indarkeria matxistagatiko lizentzia.

40. artikulua.– Azterketetara joateko lizentzia.

41. artikulua.– EAEko Administrazio Orokorrean sartzeko probetara eta Hezkuntza Sailak deitutako hautaketa-prozesuetara joateko lizentzia.

42. artikulua.– Adingabeak edo aniztasun funtzionala duten pertsonak zaintzeko baimena, desgaitasun-mailaren ziurtagiriaren bidez egiaztatua, edo odol-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senideak zaintzeko baimena.

43. artikulua.– Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme-alaba adingabea zaintzeko baimena.

44. artikulua.– Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena.

45. artikulua.– Hezkuntza Sailaren Prestakuntza Planean jasotako lanpostuarekin edo funtzioarekin zuzeneko zerikusia duten lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko baimena.

46. artikulua.– Lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez duten ikasketak egiteko baimena.

47. artikulua.– Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joateko baimena.

48. artikulua.– Odola edo odol-osagaiak emateagatiko baimen ordaindua.

49. artikulua.– Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkarte edo sindikatu izaerako talde-gertakizunetara joateko baimena.

50. artikulua.– Hautapenezko karguari dagozkion eginkizunak betetzeko baimena.

51. artikulua.– Goi-mailako kirolarientzako baimena.

52. artikulua.– Ordaindutako baimena, egonaldiak gauarekin konpentsatzeko.

53. artikulua.– Partzialki ordaindutako baimena (urte sabatikoa).

54. artikulua.– Ordaindu gabeko baimena.

54 bis. artikulua.– Familia-arrazoi larriengatiko baimena.

II. kapitulua.– Ordutegi-murrizketak.

55. artikulua.– Ordutegi-murrizketak.

III. kapitulua.– Administrazio-egoerak. Egoera bereziak.

56. artikulua.– Administrazio-egoerak.

57. artikulua.– Zerbitzu-harremana etetea askatasun-gabetzearen ondorioz.

58. artikulua.– Bateraezintasunen araubidea.

59. artikulua.– Erretiroak.

IV. kapitulua.– Administrazio elektronikoa.

60. artikulua.– Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra.

V. titulua.– Gizarte laguntzak.

61. artikulua.– Aurrerakinak.

62. artikulua.– Nomina-aurrerapenak.

63. artikulua.– Istripu, bizitza eta erantzukizun zibileko asegurua.

64. artikulua.– Gizarte-funtsa.

VI. titulua.– Ordainsariak.

65. artikulua.– Ordainsarien igoera.

66. artikulua.– Berariazko osagarriaren arduraldi bereziko osagaia.

67. artikulua.– Berariazko osagarri orokorra.

68. artikulua.– Zuzendaritza-karguak betetzea.

69. artikulua.– Kargu akademikoak eta koordinazio karguak betetzea.

70. artikulua.– Zuzendari-kargua betetzeari dagokion ordainsari-osagarria finkatzea.

VII. titulua.– Irakasleen prestakuntza eta irakasleen hizkuntzen arloko trebakuntza hobetzeko prestakuntza.
I. kapitulua.– Irakasleen prestakuntza.

71. artikulua.– Irakasleen etengabeko prestakuntza.

72. artikulua.– Hitzarmen honen indarraldirako konpromisoak.

II. kapitulua.– Irakasleen hizkuntzen arloko trebakuntza hobetzeko prestakuntza.

73. artikulua.– Irakasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko prestakuntza.

74. artikulua.– Irakasleen prestakuntza hizkuntzen irakaskuntzan.

VIII. titulua.– Segurtasuna eta osasuna.

75. artikulua.– Osasuna eta segurtasuna.

76. artikulua.– Lanpostua egokitzeko protokoloa.

77. artikulua.– Lanpostuz aldatzeko protokoloa.

78. artikulua.– Aldizkako osasun-azterketak.

79. artikulua.– Bigarren jarduerako batzordea.

IX. titulua.– Genero berdintasunerako neurriak.

80. artikulua.– Genero-berdintasunerako neurriak.

81. artikulua.– LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko neurriak.

X. titulua.– Bizikidetzarako neurriak.

82. artikulua.– Bizikidetza positiboa.

83. artikulua.– Aniztasunari erantzuteko esparruko prestakuntza.

XI. titulua.– Ekintza sindikala.

84. artikulua.– Ekintza sindikala.

XII. titulua. Batzorde paritarioa. Gatazken jarraipena eta konponbidea.

85. artikulua.– Batzorde Paritarioa.

86. artikulua.– Gatazkak konpontzeko prozedura.

87. artikulua.– Erabakiak betearaztea.

Xedapen gehigarri bakarra.
ATARIKO TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Lurralde-eremua.

Akordio Arautzaile hau Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan aplikatuko da.

2. artikulua.– Langile-eremua.

Akordio hau unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionario guztiei aplikatuko zaie, artikuluetan Musika eta Arte Eszenikoen Kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinuaren Kidegoko irakasle funtzionarioentzat, araubide bereziko kirol-irakaskuntzak ematen dituzten irakasle funtzionarioentzat, Hezkuntza Sailaren mendeko Ikerketa eta Hezkuntza Laguntzeko Zerbitzuei eta Lanbide Heziketako Erakunde Teknikoei eta Aholkularitzako Zerbitzuei, unibertsitatez kanpoko mailetarako Hezkuntza Sailak sustatutako plan eta programa espezifikoen garapenean zerbitzuak ematen dituzten irakasleentzat eta Hezkuntzako Ikuskatzailetzako Kidegoko irakasleentzat aurreikusitako salbuespen espezifikoen kalterik gabe.

3. artikulua.– Indarraldia.

Akordio hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean, eta 2028ko abuztuaren 31ra arte iraungo du.

4. artikulua.– Luzapena eta amaiera iragartzea.

Akordio hau automatikoki salatuta geratuko da aurreko artikuluan adierazitako muga-egunean. Era berean, luzatutzat joko da hura iraungi aurretik eta hura ordezten duen akordioa indarrean jartzen den egunera arte. Iraungitzen den unetik mahai sektoriala gauzatu beharko da akordio arautzaile berri bat eratzeko bidean.

5. artikulua.– Xedea eta izaera.

1.– Akordio honen bidez, erraztu egin nahi da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzen garapen egokia.

2.– Akordio honek gutxienekoak jasotzen ditu eta zatiezina da ondorio guztietarako. Izan ere, akordio arautzailean itundutako baldintzek osotasun organiko bateratua osatzen dute eta aplikazio praktikoari dagokionez, aipatutako baldintzak akordio osoari lotuta egongo dira. Beraz, ezingo dira berriz negoziatu testuingurutik kanpo, eta ezingo dira artikulu batzuk aplikatu gainerakoak alde batera utzita; aitzitik, osorik aplikatu eta bete beharko da beti.

6. artikulua.– Interpretazio sistematikoa eta integratzailea.

Akordioan ezarritako baldintzen zentzua eta irismena aurreko hauek guztiak bere osotasunarekin ulertu eta aplikatu beharko dira, testuak izan ditzakeen omisio, anbiguotasun eta zehaztugabetasunek bertan nahi eta adierazten denaren zentzu zuzena alda ez dezaten.

Euskarazko bertsioari emango zaio lehentasuna. Hala ere, ageriko errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak badaude, idazketa egokia duen bertsioa erabiliko da.

7. artikulua.– Aplikazioa.

1.– Zuzena. Akordioa sinatu duten alderdiek konpromisoa hartzen dute akordioa zuzenean aplikatzeko, eta testuan adostutako baldintzak aldatzea ekar dezaketen gaiak ez sustatzeko.

2.– Lehentasuna. Akordioan jasotako artikuluek eta xedapenek lehentasuna izango dute beste edozeinen aurretik, eta indarrean dagoen araudia aplikatuko da, osagarri gisa, akordioan aurreikusten ez den guztian. Nolanahi ere, lehentasuna izango dute akordio honetan xedatutakoa aldatzen duten goragoko mailako arauek.

3.– Iraungitzea. Akordioaren indarraldia iraungitzean, honek jasotzen dituen neurriak aldatu beharko balira, hauek alde sindikalarekin negoziatu beharko dira, aldebakarrez hartu daitezkeen erabakiak saihestuz.

I. TITULUA
LANGILEAK
I. KAPITULUA
KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATERA IRISTEA

8. artikulua.– Enplegua hobetzeko neurriak.

Hezkuntza Sailak adierazten du akordio hau bitartekotasun-tasari eustearekin lotzen duela, gehienez ere % 5era arte, hezkuntza-administrazioaren mendeko eta irakasle funtzionarioentzat diren unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako plantilla estrukturalaren artean. Premisa hori honako uste honetan oinarritzen da: karrerako funtzionarioen lanpostuko egonkortasunak langileen baldintzak hobetzen ditu, bai eta irakaskuntzaren kalitatea ere, klaustro egonkorrak eratzeko aukera ematen baitu.

Egiturazko plazatzat hartuko dira karrerako funtzionarioek betetzen dituzten plazak eta ikasturte bakoitzerako argitaratzen den plantilla organikoan dauden lanaldi osoko plaza hutsak, laguntza-zerbitzuetako eta hezkuntza-ikuskaritzako plazak barne. % 5eko bitartekotasun-tasa kalkulatzeko, karrerako funtzionarioek betetako plazatzat hartuko dira gauzatze-prozesuan dauden lan-eskaintza publikoetan deitutako plazak.

Administrazioak duen eskumenen barruan, akordio arautzaile honen indarraldiaren barruan sindikatuekin Enplegu Publikoaren Eskaintzari loturiko eredu berri bat negoziatuko du, horretarako mahai teknikoak deituz.

Alderdi sinatzaileek honako jarduketa hauek garatuko dituzte:

– Lanpostuen Zerrendetan finkatzea, urtero, koiunturalak edo aldi baterako proiektuen garapenaren ondoriozkoak ez diren eta espezialitatean eta profilean erabat identifika daitezkeen plazak, dagozkien prozeduren bidez bete ahal izateko. Lanpostuen zerrenda sindikatuekin negoziatuko da eta horretarako beharrezkoa den dokumentazioa 15 egun lehenago partekatuko da.

– Lan-eskaintza publikoen deialdia.

Irakasle funtzionarioentzako enplegu publikoko deialdiak indarreko legeriara egokituko dira, eta, oro har, hiru urteko ziklo jarraituetako irakasleen kidegoen arabera bereiziko dira.

Lan-eskaintza publikoetan parte hartzeko plazen eskaintza eta deialdien baldintzak sindikatuekin negoziatuko dira.

Legediak ahalbidetzen dituen lanpostu huts guztiak eskainiko ditu Hezkuntza Sailak, betiere Lanpostuen Zerrendan % 100eko lanaldiarekin badaude, prozesuen segurtasun juridikoa eta horietan parte hartzen duten pertsonen eskubideak babestuz. Lanpostuen kopurua eta espezialitateak sindikatuekin negoziatuko dira, unibertsitateaz kanpoko euskal hezkuntza-sistemako etapa bakoitzerako irakasleen beharrak planifikatzeko irizpideetan oinarrituta.

Administrazioak arlo horretan dituen eskumenen barruan, 2025etik aurrera deitutako lan-eskaintza publikoetan, kidego eta espezialitate bakoitzerako nahitaezko gai-zerrendei dagokienez, Administrazioak gaitegia, material eta eredu orientagarriak emango ditu curriculumean oinarritutako probak egiteko, eguneratuta eta ikasgelako praktika pedagogikora egokituta. Material hori euskaraz egingo da 2026-2027 ikasturtetik aurrera, ikasturte bakoitzean deitzen diren espezialitateetarako. Eskainitako plaza gehien dituzten espezialitateetako gai-zerrendak egiten hasiko dira, eta handienetik txikienera egingo dira, etorkizuneko prozesuetan deituko diren espezialitateen arabera. Gai-zerrendak zehaztasun-maila desberdinak izango ditu, deitutako plazen ezaugarrien arabera, eta interesdunen eskura egongo dira doan. Zuzenketarako erabiliko diren irizpideak argitaratuko dira.

Enplegu publikoko eskaintzetan ez da deialdirik egingo, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 euskara-maila gutxienez esleituta ez duten lanpostuetarako.

II. KAPITULUA
LANPOSTUAK BEHIN BETIKO BETETZEA

9. artikulua.– Lehiaketak.

1.– Lekualdatze-lehiaketa.

Euskal Autonomia-erkidegoko irakasle funtzionarioentzako lekualdatze-lehiaketak deituko dira urtero, eta, txandaka, estatukoak edo autonomia-erkidegokoak izango dira. Hori gauzatzeko, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua edo hura garatzen edo ordezten duen araudia aplikatuko da.

Hezkuntza Sailak autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketetan deitzen diren lanpostuen kopurua, egiturazko kontsideratzen diren lanpostu guztiak izango dira, behin-behineko atxikipenean dauden karrerako funtzionarioen kopurua murrizten saiatzeko.

Ikastetxe bateko zuzendariek, baldin eta behin betiko destinoa ikastetxean badute eta bigarren agintaldia amaitzean edo ebaluazio positiboa izan duten ondorengo agintaldi bat edo ondoz ondoko agintaldi bat amaitzean ikastetxez aldatzea erabakitzen badute, lehentasuna izango dute autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketen deialdietan, eta behin bakarrik, beste destino bat aukeratzeko beren kidegoan eta espezialitatean, hutsik dauden lanpostuen arabera.

Ohiko lekualdatze-lehiaketetan sartuko dira betetzeko hautaketa-prozesu espezifikorik behar ez duten lanpostu bereziak. Lekualdatze-lehiaketa horiek bi urterik behin egingo dira deialdi autonomikoekin bat etorrita.

Bestalde, berariazko hautaketa-prozesuak behar dituzten lanpostu berezien deialdi espezifikoa egitea komeni den baloratuko du Batzorde Paritarioak sindikatuekin negoziatuz deialdi espezifiko horietan eskainiko diren lanpostuak zeintzuk eta zenbat izango diren. Nolanahi ere, deialdiak gutxienez bi urtean behin egingo dira. Epe hori aldatu ahal izango da Batzorde Paritarioak hala erabakitzen badu.

Lekualdatze-lehiaketetan deitutako plazen zerrenda sindikatuekin negoziatu ondoren, behin-behineko fasean gutxienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen jakingo da.

Lekualdatze-lehiaketan lehentasuna izango dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeek, baldin eta zerbitzuak ematen zituzten herrian lanpostua utzi behar badute, beren babesa edo gizarte-laguntza osorako eskubidea gauzatzeko.

Era berean, beren kidego eta espezialitateko antzeko ezaugarriak dituen beste lanpostu batera aldatzeko eskubidea izango dute, nahitaez bete beharreko lanpostu hutsa izan beharrik gabe. Hala ere, kasu horietan, Hezkuntza Sailak udalerri berean edo interesdunak berariaz eskatutako udalerrietan dauden lanpostu hutsen berri eman beharko dio nahitaez. Lekualdaketa hori nahitaezko lekualdaketatzat hartuko da.

Lekualdatzearen prozedura eta faseak sindikatuekin negoziatuko da eta txandaka egiteko aukera aztertuko da.

2.– Merezimendu-lehiaketa.

Akordio hau indarrean jartzen denetik aurrera, Hezkuntza Sailaren mendeko Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetako eta Lanbide Heziketaren arloko Erakunde Tekniko eta Aholkularitzako Erakundeetako lanpostu hutsak arauz betetzeko merezimendu-lehiaketako prozesuak deituko dira, langileen ordezkariekin negoziatu ondoren. Laguntza-zerbitzu bakoitzaren dekretuak eta lanpostu-zerrendak argitaratu ahala deituko dira lehiaketa horiek. Merezimendu-lehiaketaren deialdiak ebatzi ahala, zerbitzu-eginkizunen deialdiak ezabatuko dira.

10. artikulua.– Trukeak.

Jardunean dauden funtzionarioen artean destinoak trukatzeko baimena emateko, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian edo hura ordezten duen araudian aurreikusitako baldintzak bete beharko dira.

Salbuespenez, Euskal Autonomia Erkidego barruko destino trukaketen kasuan, Errege Dekretuak zehaztutako baldintzak malgutuko dira, eta honako baldintzak betetzen badira onartuko dira:

a) Behin betiko egoeran jardutea trukatu nahi diren destinoetan.

b) Gutxienez bi urteko zerbitzuak egiaztatzea, behin betiko egoeran trukatu nahi diren lanpostuetan.

c) Bi destinoak izaera berdinekoak izatea eta hautatzeko modu berbera izatea.

d) Plaza bakoitzaren administrazio-unitatearen aldeko txostena.

11. artikulua.– Lanpostu-zerrendetan egindako aldaketek eragindako irakasleak.

Urtero ikastetxeetako plantillak eguneratuko dira, hezkuntza-maila guztietan lanpostu-zerrendetan egindako aldaketek eragiten dituzten langileak zehazteko prozesuen bidez, horiek plangintza batzordean negoziatuko dira.

Langileak Kudeatzeko Zuzendariak argitaratutako Ebazpenaren bitartez zehaztuko dira zeintzuk diren ikastetxe bakoitzean lanpostu-zerrendetan egindako aldaketen ondorioz kendutako edo desplazatutako pertsonen zerrenda.

III. KAPITULUA
LANPOSTUAK ALDI BATERAKO BETETZEA

12. artikulua.– Zerbitzu-eginkizunak.

Hezkuntza Sailak hautaketa- eta hornidura-dekretu propio bat onartzea sustatuko du, lanpostuak zerbitzu-eginkizunen erregimenean betetzeko baldintzak ezarriko dituena. Nolanahi ere, lanpostuak betetzeko modu hori ezarriko da, oro har, ikastetxe sortu berrietako plazetarako, iraupen jakineko proiektuak garatzeko, proiektu onartua duten zuzendaritzetarako, plazak betetzeko zailak diren ezaugarri bereziak dituzten ikastetxeetarako eta behar bezala justifikatutako salbuespenezko egoeretarako. Horien zehaztapenak adierazitako araudian jasoko da.

Ikasturte bakoitzerako zerbitzu-eginkizunen deialdiak urtero egingo dira, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren ebazpen baten bidez. Hiru ikasturtez baino gehiagoz jarraian deitu diren plazak egiturazko plaza bihurtuko dira, eta dagokien lanpostu-zerrendan sartuko dira. Salbuetsita daude iraupen jakineko proiektu eta programa espezifikoetarako deitutako zerbitzu-eginkizunak.

Deialdi espezifikoetan, bitarteko funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute, baina lanpostu bat esleitu ahal izateko, ezinbestekoa izango da hautaketa-prozesua gainditu duen karrerako edo praktiketako funtzionariorik ez izatea eskainitako plazarako.

Bitarteko funtzionarioak esleipendun gertatzen badira, izendapenak ez du ikasturteko indarraldia gaindituko. Salbuespenez urtea gainditzen duen proiektu baten zerbitzu eginkizunean hautatuak izan badira, izendapenak ikasturteko indarraldia gaindi dezake.

Karrerako funtzionarioei baimena eman ahal izango zaie irakaskuntza-arrazoiengatik, adinagatik, edo norberaren osasun-arazo larriengatik, beren destinoaz bestelako ikastetxe batean lan egiteko. Arrazoi berberengatik, behin betiko destinoa duen ikastetxe berean beste lanpostu bat betetzeko baimena ere eman ahal izango da. Zerbitzu-eginkizun horien deialdia Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren ebazpen baten bidez arautuko da. Ebazpen horretan zehaztuko dira parte hartzeko baldintzak eta modalitateak, aldez aurretik sindikatuekin negoziatuta.

Odol-ahaidetasunezko lehen mailako ahaideen gaixotasun larriagatik, goranzko edo beheranzko lerroan, zerbitzu-eginkizun bat eman ahal izango da, baldin eta eskatzailea zaintza behar duen senidearekin bizi bada edo biak udalerri berean bizi badira. Osasun-txostenaren eta erroldatze-ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da arretaren beharra.

Aurreko bi kasuetan, zerbitzu-eginkizun bakarra esleituko da pertsona bakoitzeko.

Uztailean, langileen ordezkariei dei egingo zaie, hurrengo ikasturterako egindako zerbitzu-eginkizunen deialdi guztien berri emateko, baita deialdi horien garapena eta emaitzak jakinarazteko ere.

Zerbitzu-eginkizun bidez betetzen diren lanpostuen azterketa bat egingo da, ondoren arlo sozialarekin negoziatzeko, zeintzuk diren lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta hauek behin betikotzeko aukerak.

13. artikulua.– Ikasturte-hasierako esleipena.

1.– Ikasturte-hasierako esleipena eskola-plangintzarekin eta langileen kudeaketarekin lotutako jarduerek osatutako prozesuaren azken urratsa da. Prozesu horren helburua da ikastetxeei irakasle egokiak eta behar direnak ematea, hurrengo ikasturtean beren jarduera gauzatzeko. Ikasturte hasierako esleipenetan eskainiko diren lanpostuak prozesua egiten den egunean ikasturte osoko iraupena izango dutela ziurtatuta duten lanpostuak izango dira.

Urtero, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren ebazpen bidez, ikasturte-hasierako esleipen-prozesurako deialdia egingo da Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan, prozesu bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.

Eskainitako plazen zerrenda eskabideak aurkezteko epea ireki baino lehen argitaratuko da. Zuzendaritza taldeekin ziurtatuko da esleitzen diren plazak zuzenak direla.

Hezkuntza Sailak, posible denean, esleipen-prozesua abuztua baino lehen amaituko du. Epeak dagokion araudian jasoko dira.

Era berean, irailaren 1a baino lehen bete gabe geratu diren lanpostuak edo ikasturte hasierako esleipenen ondoren sortu diren estaldura-premia berriak gutxienez ikasturtea hasi baino bi egun lehenago eskainiko dira ordezkagunea plataformaren bidez. Era berean, ordezkapenen bigarren esleipen bat egingo da lehen eskola-eguna baino bi egun lehenago, irakasle-plaza guztiak eskola-jarduera hasi baino egun bat lehenago beteta egon daitezen, ikasleei arreta egokia emango zaiela bermatzeko.

2.– Prozesuak horretarako garatutako araudiaren arabera gauzatuko dira.

Ikasturte hasierako esleipena arautzen duen Agindua negoziatuko da Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuen artean. Ikasturte bakoitzerako indarrean dagoen Agindua aplikatuko zaie behin betiko destinorik ez duten edo beteko ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo lan-kontratuko langile finkoei. Era berean, dagokion aginduak irakasleen kidegoetan sartzeko edo kidego horietara iristeko prozesuetako praktikaldia egiteko baldintzak zehaztuko dira.

Behin betiko destinorik ez duten karrerako funtzionarioek (behin-behineko atxikipenak, ezabatuak, lekualdatuak edo itzultze-eskatzaileak) beren hautaketa-plazak ordenatu ahal izango dituzte, lurralde-mugarik gabe. Nolanahi ere, lurralde bat aukeratu ahal izango dute ofiziozko esleipenetarako, eskatutako plazen bakar baten esleipendun ez badira.

Karrerako funtzionario ez diren langileei dagokienez, kasuan kasuko aginduan xedatutakoa beteko da. Agindu hori, Akordio hau sinatzen den unean, Hezkuntzako sailburuaren Agindua, 2024ko ekainaren 11koa, zeinaren bidez aldatzen baita 2022ko ekainaren 16ko Agindua (EHAA, 2024-06-20), aldi baterako irakasleen beharrak betetzeko zerrendako hautagaiei ikasturte-hasieran lanpostuak esleitzeko prozedura arautzen duena Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan (EHAA, 2022-06-24). Agindu hori aldatzen bada, araudi berrian xedatutakoa beteko da.

Ikasturte hasierako esleipenean ikasturte osoko plaza bat lortu duten bitarteko langileen kasuan, eta iraileko lehen lanegunean plaza hori jabetzan hartu ezin badute, aldi baterako ezintasun egoeran daudelako edo beste ezinbesteko arrazoi batzuengatik (dagokion instrukzioan zehaztuko dira), esleitutako plaza erreserbatzeko eskubidea izango dute, hala eskatzen badute, esleipenari dagokion ikasturteko azaroaren hogeita hamarrera arte. Zirkular horretan ezarritako epe eta prozeduren arabera sartuko dira.

IV. KAPITULUA
AINTZATESPENA, MAILAZ IGOTZEA ETA IRAKASLEEN KARRERA PROFESIONALA

14. artikulua.– Irakaskuntza-egiaztapena.

Hezkuntza Sailak, Akordio honen indarraldiaren barruan, irakaskuntza-zerbitzu aktiboan dauden irakasleei dagokien irakaskuntza-akreditazio normalizatua egitea sustatuko du. Akreditazio hori baliozkoa izango da, gutxienez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 104.3 artikuluan jasotzen duen moduan, botere publikoen mendeko liburutegi eta museoetara doan sartzeko. Era berean, liburutegi horiek liburuak eta bestelako materialak mailegatzeko eskaintzen dituzten zerbitzuak erabili ahal izango dituzte.

Langile guztiei irakaskuntza-akreditaziorako sarbide telematikoa bermatuko zaie.

15. artikulua.– Irakasle funtzionarioen barne-sustapena eta karrera profesionala.

Irakasleek egindako lana profesionalki eta sozialki aitortzeko, hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko beste neurri batzuen artean, lanbide-karreraren eredu bat finkatu behar da, irakasleentzat estimulu, pizgarri eta motibagarri izan dadin, etengabe egon behar baitute beren ezagutzak eta hezkuntza-praktika egokitzeko prozesuan, gero eta konplexuagoa eta aldakorragoa den gizarte batean, non ikasleek beren ezaugarri pertsonal eta sozialen araberako banakako tratamendua behar duten.

Hala, akordio hau indarrean dagoen bitartean, eta alderdi sozialarekin dagokion negoziazioa egin ondoren, Hezkuntza Sailak honako xede hauek dituzten hautaketa-prozesuetarako deialdia egingo du, indarreko legerian ezarritakoarekin bat etorriz:

– Barne-sustapena, goragoko lanbide-sailkapeneko azpitalde bateko irakasleen beste kidego batzuetara (sustapen bertikala).

– Sailkapen-azpitalde eta osagarri-maila bereko funtzionarioen kidegoetarako barne-sustapena (sustapen horizontala).

– Espezialitate berriak eskuratzea.

– Hezkuntzako Ikuskarien Kidegora sartzea. Ikuskaritzako kidegoan sartzeko deialdietan, hezkuntzaren alorrean eskumena duen sailak plazen hamarren bat gordeko du eskakizun orokorrak betetzen dituzten eta gutxienez hiru agintaldi osotan zuzendari-kargua ebaluazio positiboarekin bete duten irakasleentzako merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Era berean, gainerako zuzendaritza-karguen agintaldia amaitzean ebaluazio positiboa bereziki baloratuko da Hezkuntzako Ikuskaritzan sartzeko lanpostuak betetzeari dagokionez.

Alderdi sinatzaileek, Batzorde Paritarioan, adierazitako sustapen-prozesu bakoitzean eskainiko diren lanpostuen kupoak ezarriko dituzte. Nolanahi ere, espezialitate berriak eskuratzeko prozesuetarako epaimahaiak gainerako plazetarako deitutako lan-eskaintza publikoetarako izendatutakoen berdinak izango dira.

Mahai sektorialak berak ezarriko ditu karrera profesional hori ezartzeko kontuan hartu beharreko oinarriak eta irizpideak.

Irakasle-kidegoetako karrerako funtzionarioen lanbide-karrera hori honako hauen aitorpenean eta ebaluazioan oinarrituko da: egindako lanbide-jarduna, ikastetxeko jardueretako inplikazioa eta irakaskuntzarekin lotutako etengabeko prestakuntzako jarduerak.

Lanbide-karrera hori ezartzeko aintzakotzat hartu beharreko irizpideen artean, besteak beste, honako hauek hartu ahal izango dira kontuan: zuzendaritza-funtzioaren ebaluazio positiboa, irakaskuntza-praktikaren borondatezko ebaluazio positiboa, tutoretza-funtzioa aitortzea, etengabeko prestakuntza egiaztatzea eta/edo baloratzea, lan eta erantzukizun osagarriak norbere gain hartzea, ikasleei hobeto irakasten eta ikasleen emaitzetan inplikatzea; lana areagotzea eta aipatutako balorazioa egiteko adosten diren beste guztiak.

V. KAPITULUA
BITARTEKO LANGILEAK

16. artikulua.– Irakasleen ordezkogaien zerrenda.

1.– Hezkuntza Sailak instrukzioak ezarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda kudeatzeko, horretarako ezarritako berariazko araudiaren bidez. Araudi hori sindikatuekin negoziatu beharko da onartu eta aldatzeko, akordio honen indarraldiaren barruan.

Zerrenda hori indarrean dagoen ordezkoen araudian jasotzen diren baremoen arabera egingo da. Besteak beste, prestakuntza akademikoa eta irakasle gisa emandako zerbitzuak baloratuko dira.

6 puntu emango dira Hezkuntza Sailak deitutako EPE bat gainditzeagatik eta zerrenda guztietan mantenduko dira. Puntuazio hori behin bakarrik emango da ordezkogai bakoitzeko eta etorkizunean zerrendetan mantenduko dira EPE berrietara aurkezteko beharrik gabe.

Urtero ordezkoen araudiko III. eranskina aztertuko da eta espezialitate bakoitzerako beharrezkoak diren titulazioak egokituko dira. Sindikatuekin negoziatuko da nola sartu titulazio berriak eranskin horretan. Era berean, Sailak alde sozialari helaraziko dio bere lanak egiteko behar duen dokumentazioa.

Bileren data, gai ordena eta dokumentazioa gutxienez 15 eguneko aurrerapenarekin bidaliko da.

2.– Irakasle-plaza bat ordezteko, izangaiek ordezkapen horretarako eskatzen diren espezialitate-baldintzak eta hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dituzte, eta, hala badagokio, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan (abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua) aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoaren baldintza bete beharko dute. Salbuespen gisa, hautagaiak betekizun orokorretako bat bete gabe utz dezake aldi baterako, dagokion aginduak zehazten dituen baldintzetan.

Jarduketa-plan espezifikoak negoziatuko dira, gutxienez 15 urtez jarraian edo 20 urtez modu ez jarraian Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan irakaskuntza-zerbitzuak eman dituzten berrogeita hamabost urtetik gorako hautagaiek zerbitzu horietan jarraitu ahal izan dezaten. Horrela, Sailarentzat bere karrera profesional osoan zerbitzuak eman dituzten langileek eurek aukeratutako lurraldean zerbitzu aktiboan jarraituko dutela bermatuko da. Sindikatuekin negoziatuko dira plan espezifiko horien nondik norakoak.

3.– Bigarren Hezkuntzako kidegoan sartu ez diren eta ikastetxe publikoetan zerbitzuak eman dituzten (Lanbide Heziketa antolatu eta integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren bosgarren xedapen gehigarrian adierazitako espezialitateetan) lanbide-heziketako irakasleek ordezkapen-zerrendetan jarraitu ahal izango dute 10 ikasturtez, 2035-2036 ikasturtea amaitu arte, legez eskatzen den titulazioa lortzeko. Epe iragankorra amaitzen denean, beharrezko titulazioa lortu ez duten langileak zerrendetatik kanpo geratuko dira. Salbuespenez, muga-eguna iristen denean, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan gutxienez 15 urtez eskola-zerbitzuak eman dituzten langileak baldintza berberetan egongo dira zerrendetan.

17. artikulua.– Bitarteko langileen lan-baldintzak.

1.– Bitarteko langileen lan-baldintzak karrerako funtzionarioen baldintzekin parekatuko dira legeak zein praktikak ahalbidetzeen duen kasu guztietan, legezko xedapenen arabera eta Administrazioak antolatzeko duen ahalmenari jarraikiz. Horregatik, sektoreko negoziazio-mahaian aztertuko dira langile horien lan-baldintzak.

2.– Ehuneko ehunetik beherako lanaldia duten plazak, ahal bada, lanaldi partziala duten ikastetxeko irakasleei eskainiko zaizkie, bere lanaldia osatu ahal izateko, baina inolako derrigortasunik gabe. Lehentasun hori lanaldia luzatuko den lanpostuaren baldintzak betetzearen eta zentroaren antolaketa-aukeren mende egongo da. Arestian deskribatutako estaldura ezinezkoa denean, eskaini daitekeen gutxieneko ehunekoa lanaldiaren herena izango da. Era berean, ikastetxean heren bat baino txikiagoko lanaldia ordezkatzeko beharra sortuko balitz, zentroan jardunaldi partzialarekin dauden irakasleei eskainiko zaie ordezkapena.

3.– Lanpostu baten urteko irakastorduak aldi baterako metatzen direlako, lanpostu hori betetzeko asteko gehieneko irakastorduak handitu behar badira, eta ez bada aurreikusten ondoren konpentsatzea irakastordu hori gutxienekotik behera murrizten den aldian, Hezkuntza Administrazioak beharrezko egokitzapenak proposatu ahal izango ditu bitarteko langileak izendatzeko, hitzarmen honetan zehaztutako lanaldi-baldintzak eta lan-ordutegiaren banaketa betetzeko.

4.– Legeak edo administrazio orokorreko araudiak kontrakoa ezartzen ez duen bitartean, ikasturte amaierara arteko iraupena duen lanpostu baten esleipendun diren langileek karrerako irakasle funtzionarioen eskubide eta betebeharren araubide bera izango dute. Baldintza hori izango dute urte horretako irailaren 30era arte esleitutako ikasturte osoko lanpostuek. Lanpostu hutsetan dauden langileen erretiroak lanpostu huts gisa hartuko dira eta ikasturte amaierara arte iraungo dute.

5.– Hezkuntza Administrazioak bermatuko du prozesu horretan sortzen diren lanpostuen ezaugarriez gain, horiei dagozkien gainerako baldintza aipagarriak ere zehaztea.

18. artikulua.– Ordezkapenak egitea.

Irakasleen ordezkapenak, bakoitzaren berezitasunen arabera, irizpide hauen arabera egingo dira:

Etapa guztietan ordezkapenak lehen egunetik egingo dira.

Aldi baterako ezintasunagatiko eta beste inguruabar batzuengatiko ordezkapenak ordezkatutako pertsonaren lehen lanegunetik eskainiko dira etapa guztietan, ikastetxeko zuzendaritzak eskatuta. Ikasturtearen barruan ordezkogaiari izendapena ez zaio etengo titularra laneratzen ez den bitartean.

Zuzendaritza-taldeko kideen, aholkularitza- eta orientazio-langileen, irakaskuntza-kargarik gabeko ikastetxeko berrikuntza-proiektuen zuzendaritzaz eta koordinazioaz arduratzen diren langileen eta eskola-ordurik ematen ez duten langileen ordezkapenei dagokienez, ikastetxeko zuzendaritzak proposatuko du ordezkapen horiek ikastetxearen funtzionamendu egokirako egokitzat jotzen dituen baldintzetan betetzea.

Administazioaren erruz norbait ordezkapen bat egiteko deitua bada eta titularra ere laneratu bada, ordezkoak egun hori kobratzeko eta puntuak lortzeko eskubidea izango du.

Ordezkapen horiek behar bezala kudeatzeko, «Ordezkagune» plataforma informatikoaren bidez izapidetuko dira.

Akordio honen 20. artikuluan araututako jarraipen-batzordeak ikastetxeetan ordezkapenak betetzeko plantilla esleitzeko irizpideak adostu ahal izango ditu.

Lanaldi murriztuen kasuan, egoera babestuetan –gurasotasun-lizentziak–, lanaldi hori osatzeko aukera badago, lehenengo bajan dagoen titularrak izango du lanaldia osatzeko eskubidea, eta, ondoren, ordezkoak. Hala ere, ordezkoak ez du bere jarduera osatzeko betebeharrik izango. Gainerako kasuetan, ordezko langileak izango du lanaldia osatzeko eskubidea, aldi baterako ezintasun-egoeran dagoen pertsona batek ezin baitu kontratua aldatu egoera horretan dagoen bitartean.

19. artikulua.– Ordezko langileen prestasunagatiko eta mugikortasunagatiko konpentsazioa.

Hezkuntza Sailak, ordezkapen guztiak betetzeko konpromisoa kontuan hartuta, ikasturtean zehar honako baldintza hauek betetzen dituzten ordezko langileen prestasuna sarituko du:

– Ordezko langileek ikasturte bakoitzean gutxienez 165 egun naturalez zerbitzuak eman izana.

– Lanik gabe egon den aldietan lanerako prest egon izana. Hala ere, salbuespenez egoera batzuk lanerako prest ez egotea ahalbidetzen dute: aldi baterako ezintasun-egoera, gurasotasuna eta horri loturiko lizentzia edo baimenak, lan istripua izatea, haurdunaldi arriskua, azterketa ofizialak izatea zein lehen edo bigarren mailako senideen ospitaleratzea.

– Justifikatutako arrazoirik gabe esleipen bati uko egin ez izana. Hala ere, salbuespenez egoera batzuk lanerako prest ez egotea ahalbidetzen dute: aldi baterako ezintasun-egoera, gurasotasuna eta horri loturiko lizentzia edo baimenak, lan istripua izatea, haurdunaldi arriskua, azterketa ofizialak izatea zein lehen edo bigarren mailako senideen ospitaleratzea.

Baldintza horiek betetzen dituzten langileek uztaileko eta abuztuko ordainsariak osorik jasoko dituzte, baita aldi horiei dagozkien Gizarte Segurantzako kotizazioak, hautagaien zerrendako puntuazioa eta antzinatasuna ere. Konpentsazio horrek ez du opor-egunik sortuko.

II. TITULUA
PLANGINTZA ETA PLANTILLAK

20. artikulua.– Plangintzaren arloko konpromisoak.

Hitzarmen arautzaile hau indarrean dagoen bitartean, Hezkuntza Sailak giza baliabideak hornitzeko eskumena izango du, 2022ko maiatzaren 26an sinatutako akordioan ezarritako irizpideen arabera eta Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan plantilla esleitzeko irizpideei buruz data horren ondoren adostu daitezkeen irizpideen arabera.

Plantillari buruzko irizpideei buruz hartutako erabakiak akordio honen eranskin gisa jasoko dira. Akordioaren helburuak honako hauek dira: giza baliabideen kudeaketa modernizatzea, egiturazko plazak egonkortzea eta autonomia handiagoa duten zentroetan jardutea ahalbidetuko duten baliabideak ematea.

Ildo horretan, akordioak ikastetxeei langileak esleitzea zehazten du, eta horrek aukera ematen du, besteak beste, egiturazkoak ez diren plazak egiturazko plaza bihurtzeko, zuzendaritza-eginkizunak betetzeko zuzkidura handitzeko, hezkuntza-premia bereziei lotutako baliabideak egonkortzeko, ikasleen ongizate emozionalaren arreta hobetzeko eta berrikuntza ikastetxeetan etengabeko presentzia izan behar duen funtsezko pieza gisa hartzen du. Era berean, akordioak sendotu egiten du ikastetxeek giza baliabideak antolatzeko duten autonomia, hezkuntza-proiektuaren garapenarekin bat etorriz. Halaber, irakasleak hezkuntza-prozesuaren funtsezko aktore gisa kokatzen ditu, eta beste laguntza-figura batzuk txertatzen ditu administrazio- eta euskarri-prozesuetarako ikastetxeetan.

21. artikulua.– Jarraipen Batzordea eratzea.

Plantillak esleitzeko irizpideei buruzko Akordioaren Jarraipen Batzorde bat eratu da, administrazioak eta akordioa sinatu duten sindikatuek modu parekidean osatua, dagoen ordezkaritza proportzionalaren arabera.

Batzorde horren eginkizunak izango dira hitzartutakoa interpretatzea, aztertzea, jarraipena egitea eta betetzen dela zaintzea, bai eta akordioaren puntuetan beharrezkoak diren zehaztapenak ezartzea ere. Era berean, hobekuntzak beharrezkoak direnean zuzkidurak negoziatuko dira, baita figura berriak ere.

Batzordea urtean bitan bilduko da gutxienez. Urrian, ikasturtearen hasieran plantillak esleitzeko irizpideen aplikazioa baloratzeko; eta martxoan, hurrengo ikasturterako esleipen-irizpideen balizko aldaketak aztertu, ebaluatu eta negoziatzeko. Bilera bakoitzaren aurretik landuko den dokumentazioa parte-hartzaileekin partekatuko da, hamabost egun lehenago gutxienez.

22. artikulua.– Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eta Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren Ebazpena.

Ikasturte bakoitzerako, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak eta Lanbide Heziketako Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak ebazpen bat argitaratuko dute hurrengo ikasturterako plantilla esleitzeko irizpideei buruz.

Argitaratu aurretik, nahitaezkoa izango da sindikatu guztiekin biltzea eta bertan langileen ordezkariekin irizpideak negoziatuko dira. Bileren data, gai ordena eta dokumentazioa gutxienez 15 eguneko aurrerapenarekin bidaliko da.

23. artikulua.– Plangintza Batzorde Teknikoa.

Hezkuntza Sailari emandako ardura da, Eusko Jaurlaritzak onartutako legeetatik datozen aurrekontuei dagokienez, beharrezko giza baliabideak zein baliabide materialak modu arduratsuan kudeatzea, hezkuntza-arloko gizarte eskariei erantzun egokia emateko. Hala ere, komenigarria da kudeaketa hori partekatua izatea, besteak beste, hezkuntza-komunitatean diharduten gizarte-eragileekin, eta zehazkiago, irakasle ordezkaritzarekin. Hitzarmen honen ondorioz, Plangintza Batzorde Teknikoa (PBT) eratuko da Euskal Autonomia Erkidego osorako. Batzordeko burua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendari bat izango da, kasuan kasukoa, aztertu beharreko gaiekin bat etorriz. PBT izango da plangintzari –hezkuntza-premien dimentsio prospektibo eta dinamikoaren zehaztapen gisa– buruzko guztia kontsultatzeko, parte hartzeko eta negoziatzeko organoa. Horren ondorioz, PBT horrek eskumenak izango ditu plangintza-arau orokorretan, eskola-mapan eta haren zonakatzean, ikastetxe-sarean egiten diren aldaketetan, hezkuntza etapetarako jartzen diren giza baliabideetan, laguntza zerbitzuetan, irakaskuntzak arautzen eta hezkuntza eskaintza osatzen, kidego eta lanpostuen arteko mugimenduetan.

Era berean, Plangintza Batzorde Teknikoak lanpostu ibiltariak dituzten irakasleen egoera aztertuko du, lan-baldintzak hobetzeko, eta aplikatzeko.

Halaber, Plangintzako Lurralde Batzordeak eratzen dira, PBTaren orientabideen eta erabakien jarraipen eta aplikazio praktikoa egiteko. Batzorde horiek aldian-aldian bilduko dira, Administrazioak deituta edo sindikatuek eskatuta.

Plangintza Batzorde Teknikoak eta lurraldeetako batzordeek behar bezala funtziona dezaten, Hezkuntza Sailak Plangintza Batzorde Teknikoan aurkeztuko ditu, ikasturte hasieran, sare publikoko ikastetxeetako ikasle eta taldeei buruzko datuak. Era berean, Sailak langileen ordezkariei helaraziko die Plangintza Batzorde Teknikoak bere lanak behar bezala egiteko behar duen dokumentazioa.

Bileren data, gai ordena eta dokumentazioa gutxienez 15 eguneko aurrerapenarekin bidaliko da.

III. TITULUA
LAN-EGUTEGIA. LANALDIA ETA OPORRAK

24. artikulua.– Lan-egutegia.

Ikasturtea hasi aurretik, irakasleen lan-egutegia ezarri eta idatziz jasoko da, adierazitako lan-jaiegunak, kontuan hartuta Hezkuntza Sailaren instrukzioak eta hezkuntza-komunitatearen interesak eta ikastetxearen antolamendua. Lan Sailak izendatutako jaiegunak aldatzen badira, aldaketa hori ofiziala denetik aurrera, ezarritako lan-egutegia egokituko da. Lan-egutegiak ikastetxeko eskola-kontseiluak edo, lanbide-heziketako ikastetxe bateratuen kasuan, ikastetxeko zuzendaritzak aldez aurretik onartutako eskola-egutegia errespetatu beharko du, eta eskolak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren xedapenen arabera hasi eta amaituko dira.

Egutegi hori ikasturte osoan aplikatzekoa izango da, eta gerta daitezkeen aldaketak, salbuespen gisa, betiere, ikasturtean zehar sortzen diren zerbitzu-beharren mende egongo dira.

Urtero argitaratzen den «Ikasturte hasierako Ebazpena» langileen ordezkariekin negoziatu eta adostuko da. Dokumentazioa 15 egun lehenago bidaliko da.

25. artikulua.– Urteko lanaldia.

1.– Erregimen orokorreko irakaskuntzako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei atxikitako irakasle funtzionarioak.

Urteko benetako lanaldia 1.462 ordukoa izango da. Urteko edo asteko lanaldiaren praktika eta banaketa Hezkuntza Politiketako eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren ikasturte-hasierako ebazpenen bidez arautuko da, dagokionaren arabera. Atal honetan sartzen dira ikusmen-desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza-inklusiorako baliabide-zentroetan eta ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroetan lan egiten duten funtzionarioak.

IRALEri atxikitako langileen lanaldia astean 30 ordukoa izango da, eta, ahal izanez gero, lanaldi trinkoa egingo da goizetan. Urteko egutegia 1.182 ordukoa izango da (197 egun).

Euskal Girotze Barnetegietako urteko egutegia 1.389 ordukoa izango da (200 egun). Lan-egutegia irailaren 1ean hasi eta uztailaren 15ean amaituko da urtero.

2.– Araubide bereziko irakaskuntzako unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei atxikitako irakasle funtzionarioak.

Urteko benetako lanaldia 1.462 ordukoa izango da. Urteko eta/edo asteko lanaldiaren praktika eta banaketa Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren ikasturte hasierako ebazpenen bidez arautuko dira. Atal honetan sartzen dira Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Kontserbatorio Profesionaletan, Arte Eszenikoen Goi Eskolan (Dantzerti), Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan (ID·Arte) eta Kirol Irakaskuntzen Zentro Publikoan (Kirolene) zerbitzuak ematen dituzten funtzionarioak.

3.– Unibertsitateaz kanpoko mailetan Hezkuntza Sailak sustatutako plan eta programa espezifikoak garatzen dituzten irakasle funtzionarioak.

Urteko benetako lanaldia dagokion deialdian zehazten dena izango da. Nolanahi ere, ezin izango da urtean 1.200 ordutik (202 egun) gorakoa izan. Urteko eta/edo asteko lanaldiaren praktika eta banaketa deialdian bertan arautuko dira.

4.– Hezkuntza Sailaren eta ISEI-IVEIren mendeko Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetako eta Lanbide Heziketaren arloko Erakunde Tekniko eta Aholkularitzako langile funtzionarioak.

Atal honetan aipatutako ikastetxeetako irakasle funtzionarioen lanaldia urtean 1.200 ordukoa (202 egun) izango da. Lanaldia astean 30 ordukoa eta egunean 6 ordukoa izango da, honela banatuta:

– Irailean, ekainean, uztailean eta ostiraletan: ordutegi jarraitua eta sarrera ordua 08:30-09:00 bitartean izango da.

– Gainontzeko hilabete eta egunetan goizez eta arratsaldez egingo dute lan 09:00etatik 19:00etara bitartean.

2026-2027 ikasturtea baino lehenago langileen ordezkariekin negoziatuko den sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko dira ikastetxearen egutegia eta ordutegia.

5.– Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren Kidegoko irakasle funtzionarioak.

Hezkuntza Ikuskaritzako langileei urtean gutxienez 1.283 orduko (202 egun) lanaldia eskatuko zaie. Lanaldia goizez eta arratsaldez beteko da, ekainetik irailera eta urte osoko ostiraletan izan ezik, horiek goizeko lanaldi jarraitua izango baitute.

Hezkuntza Politiketako sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko dira urtero Hezkuntza Ikuskaritzaren egutegia eta ordutegia. Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren ikasturte-hasierako ebazpenak arautuko du urteko eta/edo asteko lanaldiaren praktika eta banaketa. Aurreko ataletan aipatutako langile guztiek goizez eta arratsaldez lan egingo dute, ikasturte hasierako ebazpenetan zehazten diren salbuespenetan izan ezik.

26. artikulua.– Urteko lanaldiaren banaketa.

Ikastetxeei atxikitako irakasleek beren urteko lanaldiaren orduak hiru ordutegi motatan banatuko dituzte, ikastetxeetan egin beharreko funtzio eta zereginei lotuta:

a) Eskola-ordutegia. Eskola-ordutegitzat jotzen da eskolaldian ikasle-talde baten tutoretza-ekintzan eta irakaskuntzan zuzenean aritzen dena. Halaber, atal honetan sartuko dira ikasleei eskainitako orduak, aniztasuna tratatzeko laguntza didaktiko gisa. Haur eta lehen hezkuntzako etapetan, jolas-orduak eskola-ordutzat hartzen dira.

Haur eta Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan eta Lanbide Heziketan, 50-55 minutuko aldiak ezartzen diren ikastetxeetan, ordu horiek ordu oso gisa zenbatuko dira ondorio guztietarako.

b) Jolas-orduak. Jolas-ordutzat hartzen da eskola-orduetan ezarritako atsedenaldietan ikasleei arreta eta zaintza emateko ordutegia.

c) Guardia-orduak. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleek jolas-orduetan eta irakasleen eskola-ordutegiko absentzien estalduran ikasleak arreta eskaintzen eta zaintzen dituzten aldiak dira guardiak.

Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan, asteko zaintza-orduak ez dira bi baino gehiago izango. Jolas-aldian hogeita hamar minutuz jarraian edo eskola-egunean metatuta egindako zaintza, guardiako ordu arrunt gisa zenbatuko da, ikasleentzako arreta- eta zaintza-lanak egin badira.

Haur eta Lehen Hezkuntzan, a) eta b) ataletako gehieneko ordu-kopurua 22 ordukoa izango da 2025-2026 ikasturtean, eta 21 ordukoa 2026-2027 ikasturtean, hurrengo paragrafoan ezarritakoaren arabera. Lanaldia goizez eta arratsaldez egingo da, eta arratsalde bat salbuetsi ahal izango da irakasleak prestatzeko, ikastetxeak Saileko Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzan aurkeztutako prestakuntza-proiektua onartu ondoren.

2025-2026 ikasturtetik aurrera, haur eta lehen hezkuntzako irakasleen eskola-ordutegia murriztuko da. Eskola-ordu bat murriztuko da 2025-2026 ikasturtean, eta bigarren ordu bat 2026-2027 ikasturtean. Murrizten diren orduak norberaren irakaskuntza prozeduren hobekuntzarako erabiliko dira. Hezkuntza Sailak esleituko ditu paragrafo honetako eskola-orduak murriztearen ondorioz sortutako eskola-orduak betetzeko behar diren ordu-kredituak.

Bigarren Hezkuntzako, araubide bereziko eta Lanbide Heziketako irakasleek 17 eskola-ordu emango dituzte gehienez, laguntza- eta indartze-programetan emandako eskola-orduak orduak barne (Hedatze edo antzeko programak). Hala ere, 17 orduko gehieneko arduraldia aldatu ahal izango da heziketa-zikloek edo beste inguruabar berezi batzuek hala eskatzen dutenean. Egoera horiek behar bezala justifikatu beharko dira. Era berean, ikasgelan berrikuntza-esparru, -programa eta -proiektuen arabera lan egiten duten bigarren hezkuntzako, araubide bereziko eta Lanbide heziketako irakasleentzako irakaskuntza orduen murrizketak jasoko dira. Murrizketa horiek gutxienez eskola-ordu batekoak izango dira. Hezkuntza Sailak ezarriko ditu kontuan hartuko diren proiektuak, baliozkotu egingo ditu eta kasu bakoitzean aplikatuko diren ordutegi-murrizketak ezarriko ditu.

Urteko lanaldia banatzean, Lanbide Heziketan dauden berezitasunak hartuko dira kontuan, besteak beste: ikasturteko eskola-orduak metatzea praktikak egiten dituzten ikasleekin, prestakuntza duala antolatzeko orduak metatzea enpresekin alderatuta, arautu gabeko prestakuntzako urteko orduak metatzea edo dualeko ikasleen tutoretza-orduak metatzea. Horrez gain, Lanbide Heziketako irakasleek malgutasuna izango dute ikasturtean zehar egin beharreko eskola-orduei eta ikastetxean egon beharreko orduen banaketari dagokionez, betiere ikasturte hasieran ikastetxeko zuzendaritzarekin adostuta.

2025-2026 ikasturtetik aurrera, tutoretzara bideratutako ordutegia parekatuko da, tutoretzan pertsona bat baino gehiago dauden taldeen kasuan. Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak ikasturte hasierako ebazpenean zehaztuko du zer baldintzatan gauzatu behar den tutoretza partekatua, aurretik alderdi sindikalekin negoziatuta.

Hezkuntza Saileko irakasle guztien ibiltaritza-baldintzak negoziatu eta adostuko dira. Horretarako, egungo arauak 2025-2026 ikasturte hasierarako eguneratuko dira, eta joan-etorrietarako gehieneko zentro-kopurua finkatuko da, bai eta egin beharreko gehieneko kilometroak eta joan-etorriengatiko ordu- eta ekonomia-konpentsazioa ere.

d) Ordutegi osagarria. Ordutegi osagarritzat hartzen da ikastetxean zein ikastetxetik kanpo garatzen diren jarduerak egiteko erabiltzen dena, baldin eta irakaskuntza-funtzioari dagozkion zereginak betetzera bideratuta badaude, hala nola eskolak prestatzea, programazioak, ebaluazio-saioak, tutoretza partekatuak koordinatzeko bilerak, zikloa, etapa, mintegiak, sailak, familiekiko elkarrizketa-orduak eta lanbide-heziketako ikastetxe bateratuetarako ezarritako helburuak eta funtzioak betetzen laguntzen duten zereginak. Tutoreei dagokienez, ordu horiek tutoretzara bideratuko dira, baina ez ikasleekin zuzeneko tutoretza egitera, baizik eta tutoretzarekin lotutako administrazio-zereginetara, tutoretza-koordinazioko bileretara, orientazio-jarduera espezifikoetara eta abarretara. Era berean, ordutegi osagarritzat jotzen da ikastetxetik kanpo egiten diren programatutako jarduerak egitera bideratutakoa, hala nola bisitak, txangoak, gaua igarotzeko egonaldiak; Hezkuntza Sailak antolatutako edo aitortutako ebaluazio-saioetara joatea, programatutako jarduera osagarrietara eta prestakuntza- eta hobekuntza-saioetara, betiere beste atal batzuetan sartu ez badira. Era berean, ordutegi horretan sartzen da ikastetxeko kide anitzeko organoetara joateko denbora. Ordutegi osagarritzat hartuko dira, halaber, zehaztu gabeko eta irakaskuntza-funtzioari dagozkion funtzio guztiak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleek astean 30 orduko lanaldia izango dute ikastetxean egoteko. Bigarren Hezkuntzako irakasleek astean 30 orduko lanaldia egingo dute ikastetxerako, eta 23 ordu ikastetxean bertan emango dituzte. Kasu guztietan, urteko 1462 orduak bete arteko gainerako orduak ikastetxean edo ikastetxetik kanpo egin ahal izango dira.

Bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako eta irakaskuntza espezializatuetako etapetan, ordu horien banaketa aldatu ahal izango da ikasturteko aldietan, aurretik zehaztutako irakaskuntza-funtzioak behar bezala bete ahal izateko.

Ikastetxean bertan egoteko gainerako orduak honela banatuko dira:

– Astean 2 ordu ikasleen gurasoekin egoteko, eta nork bere karguko zereginak betetzeko. Tutoretzak eman behar dituzten irakasleei dagokienez, ordu horiek tutore-lanetarako izango dira, baina ez ikasleekin zuzeneko tutore-lanak egiteko, baizik eta tutoretzari lotutako administrazio-zereginak, tutoretza koordinatzeko bilerak, orientabideko berariazkoak jarduerak eta abar egiteko.

– Astean 2 ordu guardiak egiteko. DBHko ikasleen atsedenaldiak iraun bitartean egiten den guardia 30 minutukoa edo gehiagokoa bada (edo 15 minutu edo gehiagoko bi aldi batuta), guardiako ordu arrunt gisa zenbatuko da.

– Astean ordubete Didaktika Sailaren bilerak edo koordinazio pedagogikoko beste bilera batzuk egiteko.

– Astean ordubete prestakuntza jardueretan aritzeko. Irakasleak prestatzeko saioak antolatu behar dira Sailak erabakitzen dituen irizpideen arabera.

– Ikastetxeari zuzenean eskaini beharreko asteko gainerako 7 orduak hilero zenbatuko dira, eta honako hauetara bideratuko dira: sailaren jarduerak gehitzea, kide anitzeko organoen bilerak, ebaluazio-batzordeak, ikastetxearen plangintza- eta antolamendu-tresnak lantzea, taldeko edo ikasturteko irakasleak koordinatzeko bilerak eta bestelako jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak.

Zuzendari, zuzendari laguntzaile, ikasketa-buru, ikasketa-buru laguntzaile, saileko buru, idazkari, idazkari laguntzaile, administratzaile, administratzaile laguntzaile, proiektuaren arduradun eta abar kategoria duten irakasleek lanaldia gainerako irakasleengandik bereizita banatu ahal izango dute, esleituta dituzten eginkizunak behar bezala betetzeko.

Uztaila lan-hilabetetzat hartzen da. Hilabete horretan, karrerako funtzionarioek eta indarrean dauden kontratudun bitarteko funtzionarioek (laguntza zerbitzuetako eta ikuskaritzako langileen kasuan) administrazioaren esku egon behar dute prestakuntza-jarduerak egiteko, matrikulazio-prozesuan lagundu behar dute uztailean prozesu hori irekita badago, epaimahai gisa parte hartu behar dute irakaskuntza-eginkizunera sartzeko hautaketa-prozesuetan, karrerako funtzionarioen kasuan, ikastetxeko kide anitzeko organoen deialdietara joan behar dute, hala badagokio, eta hurrengo ikasturteko koordinazio- eta antolaketa-jarduerak egin behar dituzte, ikastetxearen urteko planean hala jasotzen bada. Plan horretan gehieneko orduak zehaztuko dira, betiere uztailaren 15a baino lehen, hautaketa-prozesuetan epaimahai gisa parte hartzeko izan ezik.

Araubide bereziko irakaskuntzen kasuan, beharrizana dela-eta, eta behar bezala justifikatuta, uztailean a) eta c) apartatuetan zehaztutako eginkizunak bete ahal izango dira, eta, horren ondorioz, urteko eta/edo asteko lanaldia berrantolatu eta birbanatu ahal izango da.

e) Lan osagarriaren desburokratizazioa. 2025-2026 ikasturtetik aurrera, desburokratizatu egingo dira irakaskuntza-funtzioaren funtzio edo zeregin osagarriak, irakasleen lan-karga arintzeko. Irakasleen eguneroko lan-karga osagarria areagotzen duten izapide guztiak kendu, sinplifikatu eta berrantolatu egingo dira. Prozesu hori gauzatzeko, Hezkuntza Sailak giza baliabideak jarriko ditu irakasleekin batera lan egiteko, ezabatu, sinplifikatu edo automatizatu daitezkeen zeregin guztiak ebaluatu eta azter ditzaten.

Akordio hau sinatzen denetik, gehienez ere bi hilabeteko epean, batzorde bat eratuko da, dagozkion sailburuordetzetako zuzendaritzetako langileek, ikastetxeetako zuzendaritzek, irakasleek eta langileen ordezkariek osatua, d) apartatu honetan aipatutako zereginak garatzeko. Batzordeak hartutako neurriak 2025-2026 ikasturtetik aurrera indarrean jarriko dira.

Horretarako, honako hauek hartuko dira kontuan:

1.– Ikastetxeek behar adina baliabide behar dituzte, proiektu zehatzetan sartu gabe, ikastetxearen ildo estrategikoak aurrera eraman ahal izateko. Gaur egun, baliabideak lortzeko, burokraziaz betetako prozedurei ekin behar zaie, batez ere programa-kontratuei lotutakoei, baina ez bakarrik: Ulibarri, matematika eta irakurketa indartzeko programak, Bidelaguna, ADI...

2.– Ikastetxeko klaustroek eremu didaktikoan legez aitortuta duten autonomia errespetatzea. Ikastetxe bakoitzak autonomiaz garatuko ditu programazioak eta ebaluazio-dokumentazioa klaustroa eta didaktika-sailak egitean. Era berean, ikastetxeak autonomia izango du irakasleentzat eraginkorra eta familientzat argia izango den ebaluazio-dokumentazioa sortzeko.

3..– Hezkuntza sailak bestelako plan eta programak murrizteko konpromisoa hartzen du. Batera aztertuko da behar adina baliabide esleitzea, ikastetxe osoaren proiektuen eta premien arabera.

27. artikulua.– Oporrak.

Irakasle funtzionarioek hogeita bi egun balioduneko oporraldi ordaindua hartzeko eskubidea izango dute. Aldi hori zerbitzuak eman diren ikasturte oso bakoitzeko aplikatuko da. Lan egindako egunek ikasturte osoa hartzen ez badute, ordaindutako oporrak lan egindako denboraren proportzioan zehaztuko dira. Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, larunbatak ez dira egun balioduntzat hartuko.

Oporraldi hori urte bakoitzeko abuztuan hartuko da. Funtzionarioak aldi baterako ezintasun-egoeran edo antzeko egoeran egoteagatik hilabete horretan hartu ez diren oporrak etenik gabe hartuko dira egoera hori amaitu eta berehala, dagozkion egunetan. Nolanahi ere, oporrak hartzeko eskubidea baliatzeko abuztuko opor-egunak zenbatu behar ziren egunetik gehienez ere 18 hilabeteko epea izango da. 18 hilabete igaro ondoren, eskubide hori bertan behera geratuko da.

IV. TITULUA
LIZENTZIAK, BAIMENAK, ORDUTEGI-MURRIZKETAK ETA EGOERA BEREZIAK
I. KAPITULUA
LIZENTZIAK ETA BAIMENAK

28. artikulua.– Lizentzien eta baimenen zerrenda, eta eskabideak.

1.– Dagokion artikuluan kontrakoa esaten ez den bitartean, hitzarmen honen eraginpeko langileek (karrerako, praktiketako zein bitarteko langileek) ordaindutako lizentzia hartzeko eskubidea izango dute, honako arrazoi eta denbora hauengatik:

a) Gaixotasun edo istripuagatiko lizentzia.

b) Norberaren bizitza, familia eta lana bateragarri egiteko lizentziak eta baimenak.

c) Ezkontzagatiko edo izatezko bikotea eratzeagatiko lizentzia.

d) Senideen gaixotasun larri edo heriotzagatiko lizentzia.

e) Lanaldia murrizteko lizentzia, lehen mailako senideen gaixotasun oso larriagatik.

f) Nahitaezko betebehar publiko eta pertsonalengatiko lizentzia.

g) Ohiko etxebizitzaz aldatzeko lizentzia.

h) Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiteko lizentzia.

i) Emakume funtzionarioaren aurkako indarkeria matxistagatiko lizentzia.

j) Azterketetara joateko lizentzia.

k) EAEko Administrazio Orokorreko sarbide-probetara eta Hezkuntza Sailak deitutako hautaketa-probetara joateko lizentzia ordaindua.

2.– Ondoren zehazten diren baimenak ere eman ahal izango dira, ezartzen diren arauen arabera. Hauek dira:

a) Adingabeak edo aniztasun funtzional fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten pertsonak zaintzeko lanaldia murrizteko baimena, desgaitasun-mailaren ziurtagiriaren bidez egiaztatua, edo gaixorik dauden senideak zaintzeko baimena.

b) Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adingabeko seme-alabak zaintzeko baimena.

c) Gaixotasun kronikoa edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko 50 orduko baimena.

d) Lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusia duten lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko baimena.

e) Lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusia ez duten ikasketak egiteko baimena.

f) Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joateko baimena.

g) Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkarte edo sindikatuko ekitaldietara joateko baimena.

h) Hautetsi instituzionalen ondoriozko eginkizunak betetzeko baimena.

i) Norberaren eginkizunetarako baimenak.

j) Ordaindu gabeko baimena.

k) Baimena, egonaldiak konpentsatzeko.

l) Partzialki ordaindutako baimena.

m) Zortzi asteko guraso-baimena.

n) Odola edo odol-osagaiak emateko baimen ordaindua.

ñ) Goi-mailako kirolarientzako baimena.

3.– Lizentzia eta baimen jakin batzuk eskatzeko epeak Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren instrukzio bidez ezarritakoak izango dira.

Zehazki, lizentziak eta baimenak noiz hartuko diren aldez aurretik jakin daitekeen kasuetan, honako arau hauei jarraituko zaie:

– Oro har, gutxienez hamar egun baliodun lehenago eskatu beharko dira. Salbuespen gisa, lizentziak eta baimenak irailaren lehenengo hamabostaldian hartzeko, eskaerak abuztuaren 1a baino lehen egin beharko dira.

Hala ere, presazko eta salbuespenezko egoera batek lizentzia, baimena, eszedentzia edo murrizketa berehala edo gehienez hamar egun balioduneko epean eskatzera behartzen badu, interesduna gutxieneko epe horretatik salbuetsi ahal izango da, salbuespenezko balorazioa egin ondoren.

4.– Estatuko edo autonomia-erkidegoko oinarrizko araudiaren bidez funtzionarioentzat onartzen den edozein hobekuntza zuzenean aplikatuko zaio Akordio honi.

29. artikulua.– Lizentzien eta baimenen arteko bateragarritasuna.

Edoskitzaroko etenaldia, adingabeko edo aniztasun funtzionala duten pertsonak zaintzeko bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuneko pertsonak zaintzeko lanaldi-murrizketa, edo partzialki ordaindutako baimena eta gaixotasun edo istripuagatiko lizentzia bateragarri diren kasuetan izan ezik, ezin izango da aurreko artikuluan aurreikusitako lizentzia edo baimen bat baino gehiago aldi berean hartu.

Arauzko oporraldian ezin izango dira ordaindutako lizentziak edo baimenak hartu, legeak babesten dituen amatasun- edo aitatasun-kasuetan izan ezik.

30. artikulua.– Lanera itzultzea.

Dagozkien lizentziak eta baimenak baliatzeko aldia igarotakoan, langileak berehala itzuli beharko dira beren lanpostuetara. Langileak lanera itzuli nahi badu eta lizentzia edo baimenen bat eteteko edo itzultzeko eskatu behar badu, 28. artikuluko hirugarren puntuan ezarritako epeak hartuko dira kontuan.

Gaixotasunagatiko edo istripuagatiko lizentziagatik lanera itzultzen diren langileek zentroari jakinarazi beharko diote alta, baita altaren ondorio-data ere.

Aurreko paragrafokoak ez diren arrazoiengatik lanera itzultzen direnean, irailaren 1ean hasiko dira lehentasunez, ikasturtearen hasierarekin bat etortzeko, ikasturte-hasierako esleipenean parte hartu ahal izateko behar besteko aurreabisuarekin. Egun horretarako lanera itzultzea eskatu ez bada, eskola-egutegiko egun baliodun batean itzuli beharko da.

31. artikulua.– Gaixotasun edo istripuagatiko lizentzia. (ezintasun iraunkor partzialari buruzko estatuko araudian ezarritakoari lotuko zaio.

1.– Langileek, gaixotasunaren edo istripuaren ondorioz, beren eginkizunak normaltasunez bete ezin badituzte, eta egoera hori osasun-zerbitzu eskudunen baja-agiriaren bidez egiaztatzen bada, lizentzia hartzeko eskubidea izango dute, alta medikoa jaso arte. Dena den, ezin izango dute gainditu kontratazioaren gehieneko epea.

2.– Aldi baterako ezintasun-egoeretan, Administrazioak zenbateko osagarriak ordainduko ditu, langileak, gaixotasuna edo istripua izanez gero, ordainsarien % 100 jaso dezan bajan dagoen bitartean, hemezortzi hilabetez gehienez, edo langilearekiko zerbitzu-harremana amaitu arte.

3.– Hemezortzi hilabeteko gehieneko epea agortu ondoren, eta aldi horretan interesdunak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean baliaezintasun-graduren bat aitortzea eskatu badu, aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoa jasotzeko eskubidea izango du medikuaren alta jaso arte, baliaezintasuna onartuta edo onartu gabe. Ezintasun iraunkor osoa, absolutua edo baliaezintasun handia aitortzen bada, eskubide hori Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpenean adierazitako ondorio ekonomikoen dataren aurreko egunera arte luzatuko da.

Horretarako, eskubide hori gauzatzeko eskaera hilabeteko epe luzaezinean egin beharko da, alta-egunetik edo baliaezintasun-maila aitortzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, edo, hala badagokio, edo, sendatuko dela aurreikusten delako, baliaezintasuna ukatzen duen ebazpena edo heriotzaren data jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

Baliaezintasun-aitorpena hemezortzi hilabeteko epea igaro ondoren eskatu bada, zenbateko hori jasotzeko eskubidea eskaera egin zen egunetik aurrera soilik onartu ahal izango da.

4.– Hemezortzi hilabetetik gorako aldi baterako ezintasun-egoeran dauden langileei mediku-ikuskaritzara joateko eskatu ahal izango zaie, beren egoera ebaluatzera joan daitezen.

32. artikulua.– Bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiteko lizentziak eta baimenak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza publikoko langileek bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko lizentziak eta baimenak hartu ahal izango dituzte.

Nolanahi ere, honako lizentzia eta baimen hauek emango dira, dagozkien gutxieneko baldintzekin:

a) Jaiotzagatiko lizentzia gurasoentzat: legez ezarritako iraupena izango du, gehi beste bi aste, haurra jaiotzen den unean Hezkuntza Sailarekin gurasoen kontratua indarrean badago. Aldi hori hobetzen duten arau-aldaketak automatikoki aplikatuko dira. Guraso bakarreko familien kasuan, hamahiru aste gehiago izango dituzte.

Asteak honela hartuko dira: erditu ondorengo sei asteak nahitaez eta etenik gabe hartu beharko dira; hurrengo asteak etenik gabe hartu ahal izango dira, edo asteko gutxieneko aldietan banatu, erditzearen ondorengo nahitaezko atsedenaldia amaitzen denetik semeak edo alabak hamabi hilabete bete arte.

Etenik gabe hartzea erabakitzen bada, gutxienez hamabost egun lehenago jakinarazi beharko da eskatutako aldi bakoitzerako, eta aste osoetan hartuko da. Hobekuntzako bi asteak legeak baimentzen duen azken astearen ondoren hartuko dira, betiere jarraian.

Derrigorrezkoak ez diren aste guztiak etenik gabe hartzeko aukeraren kasuan, lizentzia beste bi astez luzatuko da.

Ezin izango zaio uko egin hartutako aukerari, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Lizentzia hori bi aste gehiago luzatuko da semeak edo alabak dibertsitate funtzional fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badu, eta bigarrenetik aurrerako seme edo alaba bakoitzeko, erditze anizkoitza bada. Bi aste horiek gurasoen artean banatuko dira, eta besterenezinak izango dira.

Erditze goiztiarraren kasuetan eta, beste edozein arrazoirengatik, seme-alabak ospitalean egon behar duenean erditzearen ondoren edo gehienez hogeita hamar eguneko epean, jaioberria egoera horretan dagoen adina egun luzatuko da lizentzia hori, gehienez ere beste hamahiru astez. Kasu horietan, aipatutako lizentzia eteteko aurreabisua eman eta gaituko da. Lizentzia-aldia eteteko legez ezarritako abisutik salbuetsita egongo dira gurasoetako bat gutxienez astebeteko larrialdiko ospitaleratuta dagoen kasuak. Baja medikoa amaitzen denean, baimena berriz hartu ahal izango du legez ezarritako aurreabisurik gabe, betiere administrazio-kudeaketako gutxieneko epeak kontuan hartuta.

Ama biologikoa ez den beste gurasoa hilko balitz, beste gurasoak geratzen den lizentziaren zatia hartu ahal izango du.

Semea edo alaba hiltzen bada, lizentziaren iraupena ez da murriztuko, nahitaezko atsedeneko sei asteak amaitu ondoren lanpostura itzultzea eskatzen denean izan ezik.

Lizentzia hau baliatu bitartean, nahitaezko atsedenaldia amaitu ondoren, Administrazioak deitzen dituen prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango da. Beti langilearen borondatez eta inolako derrigortasunik gabe.

b) Adopzioagatiko, adopzio-helburuko zaintzagatiko edo harreragatiko lizentzia, aldi baterakoa zein iraunkorra: lizentzia honek aurreko ataleko gurasoentzako lizentziaren baldintza berberak izango ditu. Lehenengo sei asteak nahitaez eta etenik gabe hartuko dira adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren edo adopzio edo harrera helburuko zaintzaren administrazio-erabakiaren ondoren.

Epearen zenbaketa gurasoak aukeratzen duen moduan zenbatuko da, haurra jaiotzen denetik edo adopzio edo harrera helburuko zaintzari buruzko administrazio-erabakia hartzen denetik aurrera, edo adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala ematen denetik aurrera, baina adingabeak berak ezin izango du, inola ere, lizentzia hori aldi batean baino gehiagotan baliatzeko eskubiderik eman.

Nazioarteko adopzio edo harrera kasuetan, gurasoek adoptatutako pertsonaren jatorrizko herrialdera joan behar badute, gehienez ere bi hilabeteko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute, eta aldi horretan oinarrizko ordainsariak baino ez dituzte jasoko.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako bi hilabete arteko lizentzia gorabehera, eta paragrafo horretan jasotako kasurako, adopzio, adopzio aurreko zaintza edo harreragatiko lizentzia, aldi baterakoa zein iraunkorra, adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala edo harrerari buruzko administrazio-erabaki edo erabaki judiziala eman baino lau aste lehenago hasi ahal izango da.

Artikulu honetan aurreikusitako adopzio, adopzio aurreko zaintza edo harrera kasuak, aldi baterakoak zein iraunkorrak, Kode Zibilean edo horiek arautzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko lege zibiletan ezarritakoak izango dira, eta aldi baterako harrerak gutxienez urtebete iraun beharko du.

a) eta b) apartatuetan aurreikusitako kasuetan, lizentzia horiek hartu bitartean igarotako denbora benetako zerbitzutzat hartuko da ondorio guztietarako, betiere gertaera eragilearen egunean Administrazioarentzat zerbitzuak ematen ari badira, eta funtzionarioaren eskubide ekonomiko guztiak bermatuko dira lizentziak irauten duen aldi osoan, eta, hala badagokio, lizentzia hartu ondorengo aldietan, baldin eta, aplikatzekoa den araudiaren arabera, ordainsari-kontzepturen bat jasotzeko eskubidea lizentziaren aldiaren arabera zehazten bada.

c) Hamabi hilabete baino gutxiagoko semea edo alaba edoskitzeagatiko lizentzia.

Funtzionarioek lanpostua ordubetez uzteko eskubidea izango dute lanaldiaren hasieran edo amaieran hartu ahal izango dute, aldi bakar batean edo ordu erdiko bi tartetan banatuta, bata lanaldiaren hasieran eta bestea amaieran. Absentzia-aldia ikastetxearekin adostu beharko da, eta ahal den guztietan lan-ordutegi berean hartuko da beti.

Atal honetan jasotako lizentzia funtzionarioen eskubide indibiduala da, eta ezin zaio beste guraso, adoptatzaile, zaintzaile edo harreragileari eskualdatu.

Edoskitze-denboraren ordez ordaindutako lizentzia bat eskatu ahal izango da, dagokion denbora lanaldi osoetan metatuz, hau da, sei ordu lanegun bakoitzeko. Ez dira laneguntzat hartuko interesduna aldi baterako ezintasun-egoeran egon den egunak edo ikastetxera lizentzia, baimen edo antzeko egoeraren batengatik joan ez bada. Edoskitze metatua aukeratuz gero, etenik gabe hartu beharko da. Bitarteko funtzionarioen kasuan, lizentzia hori metatuta eskatu ahal izateko, izendapenak ikasturtea amaitu arte iraungo duela bermatu beharko da, edo, gutxienez, hura baliatzeko epea nahikoa izango dela.

Metatutako aukera hori erabiliz gero, haren iraupena hogeita zortzi lanegunekoa izango da, baldin eta zerbitzuak ikasturte osoan ematen badira, eta hainbanatu egingo dira zerbitzuak gutxiago eman badira. Edoskitzea metatuta eta lanaldi murriztuan egiten denean, honako taula hau aplikatuko da:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Kontuan hartu behar da, ondorio horietarako, zerbitzuak benetan eman daitezkeen egunei dagozkien orduak bakarrik zenbatuko direla. Horregatik, eskaera egiten den unean jakinarazi beharko da adingabeko hamabigarren hilabetea bete arte geratzen den denboran lizentziak, baimenak, oporrak edo eszedentziak hartzeko eskaera egingo den, aldi horiek zenbaketatik kanpo uzteko.

Inguruabar horiek jakinarazten ez badira eta ondoren edoskitze metatua eskatzen bada, hartutako edoskitze-aldia doitu egin beharko da, eta, ondorioz, hartutako gehiegizko egunen ordainsariak itzuli beharko dira.

Edoskitze-modalitateetako bat hasi ondoren, ezin izango da aldatu.

Edoskitze metatua jaiotzagatiko, adopzioagatiko, zaintzagatiko edo harreragatiko lizentzia amaitzen denetik aurrera soilik hartu ahal izango da.

Era berean, proportzionalki handituko da erditze, adopzio, adopzio-helburuko zaintza edo harrera anizkoitzen kasuetan.

d) Zortzi asteko guraso-baimena: seme, alaba edo familian hartutako adingabea zaintzeko ordaindu gabeko guraso-baimen horrek, adingabeak zortzi urte bete arte, gehienez ere zortzi asteko iraupena duenak, honako berezitasun hauek ditu:

– Zortzi asteak zortzi urteko aldi osorako dira, ez urtekoak.

– Baimen hori modu jarraituan edo etenaldian baliatu ahal izango da, aste osoen gutxieneko aldietan eta eskatzaileak betetzen duen lanaldi motan.

– Eskaera baimena hasi baino gutxienez hamabost egun baliodun lehenago aurkeztu behar da.

Mahai Orokorrak onartutako baimen horren baldintzak hobetzen badira, berehala aplikatuko zaizkie akordio honen eraginpeko langileei.

2.– Artikulu honetako a), b) eta c) apartatuetan araututako lizentziak hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

– Oro har, ordu horiek kasu bakoitzerako ezarritako gehieneko epea agortu arte hartuko dira. Hala ere, lizentzia horiek eten eta berriz hasi ahal izango dira, baldin eta gutxienez hamabost egun baliodun lehenago jakinarazten bada.

– Administrazioak dagozkion zenbateko osagarriak ordainduko ditu, funtzionarioek ordainsarien % 100 jaso dezaten, haien iraunaldian edo Hezkuntza Sailarekin duten zerbitzu-harremana amaitu arte.

33. artikulua.– Ezkontzagatiko edo izatezko bikotea eratzeagatiko lizentzia.

1.– Norberaren ezkontzagatiko edo izatezko bikotea eratzeagatiko lizentzia.

a) Langileak hogei egun naturaleko lizentziarako eskubidea izango du. Lizentzia hori ezkondu aurretik edo ondoren hartu ahal izango du, baina egun hori aldi horren barruan sartuko da.

Lizentzia hori oporraldiari gehitu ahal izango zaio aurretik edo atzetik, eta gutxienez hamabost egun lehenago jakinarazi beharko zaio dagokion lurralde-ordezkaritzari. Salbuespen gisa, lizentzia irailaren lehenengo hamabostaldian hartzeko, eskaera abuztuaren 1a baino lehen egin beharko da. Ezin izango du lizentzia hori eskatu pertsona berarekin izatezko bikotea eratzeagatik lizentzia hartu duenak.

b) Izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritakoaren arabera izatezko bikotea osatzen duen langileak ere lizentzia hori hartzeko eskubidea izango du, baldin eta EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzen badu. Sinadura eguna hartuko da kontuan. Ezingo du lizentzia hori eskatu pertsona berarekin ezkontzagatiko lizentzia hartu duenak.

Ezin izango da ezkontzagatiko edota bikotea eratzeagatiko beste lizentziarik hartu sei urte igaro arte, eta inola ere ez bikotea osatzen duten kideak berberak direnean.

c) Eskubide hori izateko, ezkontza-ziurtagiriaren, familia-liburuaren edo beste egiaztagiri baten fotokopia aurkeztu beharko da, edo, hala badagokio, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria.

2.– Senideen ezkontzagatiko edo izatezko bikotea eratzeagatiko lizentzia.

Langilearen gurasoek, aitaginarreba-amaginarrebek, anai-arrebek, koinatu-koinatek, seme-alabek, bilobek edo aitona-amonek osatzen badute ezkontza edo izatezko bikotea, egun natural bateko lizentzia hartzeko eskubidea izango du langileak, ezkontza-egunean bertan; lizentzia hori hiru egun naturalekoa izango da, ospakizuna funtzionarioaren bizilekutik 150 kilometrotik gorako distantzian egiten bada, joan-etorria errazteko. Azken kasu horretan, hiru egunen barruan zenbatuko dira ospakizunaren data eta ospakizunaren aurreko eta ondorengo egunak. Lizentzia behin bakarrik hartuko dute pertsona berberek –ezkontzeagatik edo izatezko bikotea eratzeagatik–.

Eskubide hori izateko, ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentua, eta ezkontza-ziurtagiriaren, familia-liburuaren edo beste egiaztagiri baten fotokopia aurkeztu beharko dira, edo, hala badagokio, EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiria. Halaber, ospakizuna egingo den lekua egiaztatu beharko da.

34. artikulua.– Senideen gaixotasun larri edo heriotzagatiko lizentzia.

1.– Gaixotasun larria.

Funtzionarioek gehienez bost lanegun hartzeko eskubidea izango dute ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailarainoko ahaideen istripu edo gaixotasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoagatik, bai eta etxebizitza berean bizi den beste edozein pertsonaren kasuan ere.

Odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailako senitartekoren baten istripua edo gaixotasun larria, ospitaleratzea edo ospitaleratu gabeko ebakuntza kirurgikoa izanez gero, lizentzia bost lanegunekoa izango da.

Aurreko egoera guztiak medikuaren frogagiriaren bidez egiaztatu beharko dira.

Lizentzia-egunen kopurua baldintzatuta egongo da lizentzia eragin duen gertaera eragileak denboran irauten badu; hau da, ospitaleratzearen kasuan, ospitaleratzeak lizentziarako ezarritako egunetan iraun beharko du.

Ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoan etxean atseden hartu behar bada, ebakuntza hori egiaztatzen duen agiria eskatuko da.

Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira gaixotasun larritzat, besteak beste:

a) Senidearen ospitaleratzea: ospitaleratzea justifikatzen den guztietan baimenduko da. Gaixotasun larriarekin parekatuko da.

Ospitaleratzetzat jotzen dira etxean ospitaleratzea eta larrialdi-zerbitzuetan sartzea.

Ospitaleratzearen iraupena akordioan ezarritako gehieneko iraupena baino laburragoa bada, muga horretara luzatuko da, ospitaleko altaren ondoren zaintzeko beharra egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkezten bada.

b) Ospitaleratzerik gabe. Gaixotasun larria denean bakarrik baimenduko da, txosten medikoak hala zehazten badu.

Iraupena, oro har, larritasun-egoeraren araberakoa izango da, akordioan ezarritako gehieneko mugarekin.

2.– Heriotza.

Ezkontidea, izatezko bikotekidea edo odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko lehen mailako senidea hiltzen bada, lizentzia bost egun baliodunekoa izango da gertaera udalerri berean gertatzen bada, eta bost egun baliodunekoa beste herri batean gertatzen bada. Senidea odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailakoa bada, lizentzia hiru egun baliodunekoa izango da udalerri berean gertatzen denean, eta lau egun baliodunekoa beste herri batean gertatzen bada. Eutanasia bidezko heriotzetan heriotzaren aurreko egunetan baliatu ahal izango da lizentzia hau.

Lizentzia hori bi egun naturalez luzatuko da gertakizunak ezkontideari edo seme-alabei eragiten badie, eta betiere, funtzionarioaren ohiko bizilekutik 150 kilometrotik gorako distantzian gertatzen badira.

Udalerri desberdinaren irizpidea langilearen bizilekuari dagokionez ulertu behar da. Bizilekutzat hartuko da erroldatuta dagoen helbidea, ziurtagiri bidez.

3.– Araubide orokorra.

Artikulu honetako lehenengo bi ataletan aipaturiko lizentzia-aldiei bi egun natural gehituko zaizkie, baldin eta kontingentziak langilearen ohiko bizilekutik 150 kilometrotik gorako distantzian gertatzen badira.

Udalerri desberdinaren irizpidea langilearen bizilekuari dagokionez ulertu behar da. Bizilekutzat hartuko da erroldatuta dagoen helbidea, ziurtagiri bidez.

Lizentzia honen egunak ez dute zertan jarraian izan beharrik.

35 artikulua.– Lehen mailako senideen gaixotasun oso larriagatiko lanaldi-murrizketarako lizentzia.

Gaixotasun oso larria duen lehen mailako senide bat zaintzeko edo, beste maila batekoa, elkarrekin bizi badira, langileak asteko lanaldiaren erdia edo herena murrizteko eskubidea izango du, ordainduta eta gehienez hilabeteko epean.

Horretarako, Zerbitzu Medikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, gaixotasuna eta senideen ahaidetasuna egiaztatzen dituena, eta, bizikidetza egiaztatzen duen dokumentua, lehenengo maila baino urrunagoko senideen kasuan.

36. artikulua.– Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonalak betetzeko lizentzia.

1.– Nahitaezko betebehar publiko edo pertsonalak betetzeko, funtzionarioek behar beste denbora hartzeko eskubidea izango dute, betiere lanorduetatik kanpo edo bitarteko telematikoen bidez egiterik ez badago.

2.– Akordioaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira nahitaezko betebehar publiko edo pertsonaltzat:

a) Epaitegi, polizia-etxe edo beste administrazio-organo batzuetako zitazio eta izapide saihetsezinak.

b) NANa, pasaportea eta gidabaimena eskuratzeko edo berritzeko azterketa. Era berean, notariotzara joatea edo bisa lortzea ezinbestekotzat joko da, baldin eta lan-ordutegitik kanpo egitea ezinezkoa dela justifikatzen bada.

c) Odol ahaidetasunez edo ezkontza ahaidetasunez bigarren mailara arteko senideei laguntzea, baldin eta desgaitasun ziurtagiri bidez egiaztatutako aniztasun funtzional fisikoa, psikikoa edo sentsoriala badute, eta haien egoeragatik egin beharreko izapide puntualak burutzeko laguntza behar badute; izapide horiek artikulu honetako a) eta b) apartatuetan adierazitakoak izango dira.

d) Zinegotzi, diputatu, batzarkide edo legebiltzarkide izateagatik gobernu-organoen edo haien mendeko batzordeen bileretara joatea.

Lan-ordutegiaren barruan saihetsezinak diren beste betebehar pertsonal batzuk egiteko, horietara joatea baimenduko da, baldin eta ez-betetze horrek interesdunari erantzukizun zibil, penal edo administratiboa eragiten badio, betebeharra behar bezala egiaztatzen bada eta lan-ordutegitik kanpo egiterik ez badago.

37. artikulua.– Etxebizitzaz aldatzeagatiko lizentzia.

Langile guztiek bi laneguneko lizentzia hartzeko eskubidea izango dute etxebizitzaz aldatzeagatik. Egoera hori errolda-ziurtagiriaren bidez justifikatuko da, eta erroldatze-egunetik hamabost egun naturaleko epean baliatuko da. Erroldatze-egiaztagiria eskabidea egin ondoren aurkeztu ahal izango da, baina inoiz ez baimena amaitu baino beranduago.

38. artikulua.– Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiteko lizentzia.

Langileen ordezkaritza-eginkizunak betetzen dituzten pertsonek dagokien lizentzia hartzeko eskubidea izango dute, indarrean dagoen araudian eta hitzarmen honetan jasotako xedapenetan ezarritakoaren arabera.

39. artikulua.– Indarkeria matxistagatiko lizentzia.

Indarkeria matxistaren biktima guztiek lizentzia bat hartzeko eskubidea izango dute, honako baldintza hauetan:

– Indarkeria matxistaren biktimen hutsegiteak, osoak edo partzialak, justifikatutzat joko dira.

– Era berean, indarkeria matxistaren biktimek, beren babesa edo gizarte-laguntza osorako eskubidea gauzatzeko, eskubidea izango dute lanaldia murrizteko edo lan-denbora berrantolatzeko, ordutegia egokituz, ordutegi malgua aplikatuz edo lanaldia antolatzeko aplika daitezkeen beste modu batzuen bidez, Hezkuntza Sailaren edo, halakorik ezean, kasu bakoitzean eskumena duen administrazio publikoaren Berdintasun Planak kasu horietarako ezartzen dituen baldintzetan.

Indarkeria matxistaren biktimak lanaldi-murrizketa eskatzen badu, protokoloa aktibatzen denetik ezarritako neurriak eta horien indarraldia zehazten dituen ebazpen judiziala ematen den arte iraungo du, hogeita lau hilabeteko mugarekin.

Aurreko paragrafoan adierazitako kasuan, funtzionarioak ordainsari osoak jasoko ditu lanaldia heren bat baino gehiago murrizten ez badu. Eskatutako murrizketa lanaldiaren erdiari badagokio, ordainsariak eta kotizazioa heren bat murriztuko dira. Baldintza horiek lanaldi-murrizketaren lehen sei hilabeteetan mantenduko dira. Ondoren, eta hogeita lau hilabetera arte, ordainsariak egindako lanaldiari egokituko zaizkio.

– Indarkeria matxistaren biktimak eszedentzia eskatu ahal izango du, aldez aurretik gutxieneko zerbitzu-denbora eman beharrik gabe eta eszedentzian egoteko epeak aplikatu gabe. Lehenengo sei hilabeteetan, betetzen zuten lanpostua gordetzeko eskubidea izango dute. Aldi hori kontuan hartuko da antzinatasunerako, karrera profesionalerako eta aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideetarako. Jarduketa judizialek hala eskatzen dutenean, eta biktimak babesteko eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko, epe hori beste hiru hilabetez luzatu ahal izango da, hemezortzi hilabeteko mugarekin, eta lehen adierazitako ondorio berberekin. Bitarteko funtzionarioa bada, denbora hori kontuan hartuko da lanpostuak aldi baterako betetzeko hautagaien zerrendetako puntuazioaren ondorioetarako.

Eszedentzia horren lehenengo sei hilabeteetan, funtzionarioak eskubidea izango du ordainsariak osorik jasotzeko eta, hala badagokio, bere ardurapeko seme-alabengatiko familia-prestazioak jasotzeko. Hurrengo sei hilabeteetan oinarrizko ordainsariak gehi hirurtekoak jasoko ditu. Zerbitzu aktibora itzultzeko, interesdunak eskaera egin beharko du aldez aurretik.

40. artikulua.– Azterketetara joateko lizentzia.

Langileek ordaindutako egun natural bateko baimena hartzeko eskubidea izango dute ikastetxe ofizial edo homologatuetan azterketak egiteko. Baimen hori ohiko deialdietan zein ezohikoetan egin beharreko azterketa-proba bakoitzeko emango da. Funtzionarioaren datu pertsonalak, probak hasteko eta amaitzeko ordutegia eta probak egiteko lekua eta denbora adierazten dituen egiaztagiria aurkeztu beharko da. Azterketa langilearen bizilekutik 150 kilometrotik gorako distantziara egiten bada, lizentzia hori bi egun naturalez luzatuko da.

41. artikulua.– EAEko Administrazio Orokorrean sartzeko probetara eta Hezkuntza Sailak deitutako hautaketa-prozesuetara joateko lizentzia.

Lizentzia emango da EAEko Administrazio Orokorreko lanpostuetara barne-sustapenaren bidez sartzeko hautaprobak egiteko. Lizentzia hori probetara joan eta probak egin ahal izateko behar den denborarako emango da. Kasu horretan, karrerako funtzionarioei edo praktiketako funtzionarioei soilik aplikatuko zaie lizentzia.

Hezkuntza Sailaren mendeko plazen deialdien kasuan, bai karrerako funtzionarioek, bai bitarteko funtzionarioek joan-etorrietarako eta probak egiteko behar duten denborako lizentzia hartzeko eskubidea izango dute.

Bi kasuetan, probetara joan izanaren egiaztagiri ofiziala aurkeztu beharko da, eskatzailearen datuak eta sarrera- eta irteera-orduak jasoko dituena.

42. artikulua.– Adingabeak edo aniztasun funtzional fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten pertsonak zaintzeko lanaldia murrizteko baimena, desgaitasun-mailaren ziurtagiriaren bidez egiaztatua, edo gaixotasuna duten senideak zaintzeko baimena.

Legezko zaintza dela-eta, hamabi urte baino gutxiagoko haur bat edo ordaindutako jarduerarik egin gabe aniztasun funtzional fisiko, psikiko edo sentsoriala duen pertsonaren bat, desgaitasun-mailaren ziurtagiriaren bidez egiaztatua, edo gaixotasun larri jarraitua duen eta berarekin bizi den odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko 2. mailarainoko senideren bat edo, elkarrekin bizi izanez gero, maila urrunagoko senideren bat zaindu behar duen langileak, lanaldi arrunta murrizteko baimena eskatu ahal izango du, lanaldiaren heren batean edo erdian, eta, horren ondorioz, bere ordainsari guztiak proportzionalki murriztuko dira.

Horretarako, egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria eta ahaidetasunaren eta/edo bizikidetzaren egiaztagiria aurkeztu beharko ditu.

Baimen hori, oro har, eskaera egiten den egunetik emango da, baimena ematea eragin duen egoera desagertu arte. Baimena eteteko edo berriz hasteko, edo baimenaren ehunekoa aldatzeko, dagokion eskaera egin beharko da eskatutako data baino lehen, eta beti hamar egun baliodun lehenago.

43. artikulua.– Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adingabeko seme-alaba zaintzeko baimena.

Langile guztiek gutxienez lanaldi erdia murrizteko eskubidea izango dute, minbizia (tumore gaiztoak, melanomak edo kartzinomak) edo beste edozein gaixotasun larri duen seme edo alaba adingabea ospitalean eta tratamendu jarraituan dagoen bitartean. Bi kasuetan, ondorengoak iraupen luzeko ospitaleratzea izan beharko du, eta zaintza zuzena, jarraitua eta etengabea behar izango du. Osasun-zerbitzu publikoaren edo autonomia-erkidegoko administrazio-organo sanitarioaren edo, hala badagokio, erakunde sanitario itunduaren txosten baten bidez egiaztatu beharko dira inguruabar horiek. Baimen hori luzatu ahal izango da gehienez seme-alabak hogeita hiru urte bete arte.

Bi gurasoek, adoptatzaileek, adopzio-helburuko zaintzaileek edo harrera iraunkorreko pertsonek, subjektu eta kausa berean, baimen honetarako behar diren inguruabarrak betetzen badituzte edo, hala badagokio, aplikatzekoa zaien Gizarte Segurantzako erregimeneko prestazioaren onuradun izan badaitezke, funtzionarioak bere ordainsari osoak jasotzeko eskubidea izango du lanaldi-murrizketa irauten duen bitartean, betiere beste gurasoak, adoptatzaileak edo adopzio-helburuko zaintzaileak edo harrera iraunkorreko pertsonak –bere lanaldi-murrizketarako eskubidea ukatu gabe– ez baditu jasotzen ordainsari osoak baimen honen bidez edo aplikatzekoa zaion Gizarte Segurantzako prestazioaren bidez. Bestela, lanaldia murrizteko eskubidea baino ez da izango, eta ordainsariak proportzionalki murriztuko dira. Halaber, bi pertsonek organo edo erakunde berean lan egiten badute, aldi berean lan egitea mugatu ahal izango du.

Hezkuntza Sailaren instrukzioaren bidez arautuko dira baimen hori onartzeko baldintzak eta kasuak, baita lanaldi-murrizketa hori lanaldi osoetan metatu daitekeen kasuak ere. Nolanahi ere, baimena emateko, instrukzioaren bidez eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da epearen barruan. Baimena eman ondoren, hura luzatzeko baimena emango da, horretarako araututako instrukzioan edo prozeduran zehaztutako dokumentazioa aurkeztuta.

44. artikulua.– Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena.

1.– Karrerako funtzionarioek, praktikaldikoek edo ikasturte amaierara arteko izendapena duten bitartekoek, mugitzeko arazoak izateagatik edo txosten mediko bidez egiaztatutako gaixotasun larri jarraitua jasateagatik bigarren mailara arteko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko senideak zaindu behar badituzte, edo, elkarrekin biziz gero, maila urrunagoko senideak zaindu behar badituzte, salbuespen gisa, berrogeita hamar ordura arteko baimen ordaindua izango dute.

Baimen hori ikastetxeko zuzendaritzarekin koordinatuta baliatu beharko da, ematen duen zerbitzuaren beharrak beteta gera daitezen.

2.– Baimenak hartzeko baldintzak honako hauek izango dira:

– Oro har, baimen horri dagokion ordu-kreditua erabiltzeko eguneko gehieneko denbora bi ordukoa izango da, eta lanera sartzearekin edo lanetik irtetearekin batera hartu beharko da beti.

– Salbuespen gisa, baimen horren urteko orduak metatzeko baimena emango da, eta orokorrean ezarritakoez bestelako aldietan hartu ahal izango da, baita egun osoetan ere, baina ikastetxeko zuzendaritzaren onespena beharko da.

– Baimena emateko, metaketa horren beharra behar bezala arrazoitu eta/edo egiaztatu beharko da. Salbuespen hori agiri bidez justifikatu ahal bada, aurkeztu egin beharko da, eta hori ezinezkoa bada, aurkeztutako datuei buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat onartu beharko da. Horrela, hura erabiltzen duenak erantzukizuna izango du adierazten duena egia dela eta baimena behar bezala erabiltzen duela ziurtatzeko. Baimena behar bezala justifikatutako egun osoetan metatuz gero, kontingentzia ordezteko eskatu ahal izango da.

– Baimen hori aldi berean Akordio Arautzailean jasotako beste baimenetako bat duen lanaldi batean hartzen bada, biak behar bezala justifikatu beharko dira.

– Nolanahi ere, aldez aurretik jakinarazi beharko zaio dagokion ikastetxeari, eta, ezinbesteko arrazoiengatik ezin bada, ahalik eta lasterren jakinaraziko zaio.

3.– Hori egiaztatzeko, familia-liburua edo ahaidetasuna justifikatzen duen dokumentu ofiziala aurkeztu beharko da. Bigarren mailatik gorako ahaideen kasuan, bizikidetza-ziurtagiria aurkeztu behar da.

Era berean, txosten mediko eguneratua edo baimena eskatzen duen senidearen mendekotasun-ebazpena aurkeztu beharko da.

Baimena automatikoki berriztagarritzat jo bada, ez da beharrezkoa izango beste eskabide bat egitea, ezta justifikazio-dokumentazioa berriro aurkeztea ere.

Mahai orokorrean baimen hori langile guztientzat zabaltzea onartzen bada, automatikoki aplikatuko zaie irakasleei ere, eta senideei edo bigarren mailara arteko senideei arreta edo laguntza emateko erabili ahal izango dute.

45. artikulua.– Hezkuntza Sailaren Prestakuntza Planean jasotako lanpostuarekin edo funtzioarekin zuzeneko zerikusia duten lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko baimena.

Baimena emateak dagozkion ordainsariak jasotzea ekarriko du.

Hezkuntza Sailaren Prestakuntza Planean jasotako ikasketetan parte hartzeko baldintzak berariazko deialdietan zehaztuko dira.

Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak eta/edo, hala badagokio, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aztertuko eta proposatuko du zenbat pertsonak har dezaketen lizentzia hori, horren kostua EAEko aurrekontu orokorren aurreikuspenean sartzeko.

46. artikulua.– Lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez duten ikasketak egiteko baimena.

Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak baimen hori eman ahal izango du kasturte oso baterako, eta bigarren ikasturtera luzatu ahal izango da, irailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, biak barne, baldin eta eskatzailea karrerako funtzionarioa bada eta, berariaz eta eman aurretik, irakasle gisa lan eginez gero jasoko lituzkeen ordainsariei uko egiten badie.

Baimenak irauten duen bitartean, ezin izango da ordaindutako jarduerarik egin, eta xede horretarako arduraldia esklusiboa dela ulertu beharko da, eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileentzat aurreikusitako bateraezintasun-araubidea aplikatuko da.

Baimena prestakuntza arautuko titulu bat lortzeko ikasketa ofizialak egiteko bakarrik eman ahal izango da –gutxienez 30 ECTS kreditu–, unibertsitate edo ofizialki aitortutako erakunde bateko programaren barruan egiten den ikerketa-proiektu bat garatzeko, erakunde horren estatutuetan ikerketa bere helburuetako bat dela jasota badago.

Eskabidearekin batera, egin nahi den ikasketa-proiektua eta honako dokumentazio hau aurkeztuko dira:

a) Ikasketa ofizialak egiteko: aurrematrikularen egiaztagiria edo matrikula.

b) Ikerketa-proiektu bat egiteko: lizentzia eskatzen den proiektua zein unibertsitate edo erakunderentzat egiten den, horren ziurtagiria, iraupena, egin beharreko proiektua eta abar jasotzen dituena.

Halaber, eskatzaileak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu baimen-aldian:

1.– Ikasketa-lizentziaren aldian, abenduan zehar, onuradunek ordura arte egindako proiektuaren txostena edo ikasketak egiten diren zentroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuko diote Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari.

2.– Ikasketa-lizentziaren aldia amaitzean, egindako ikasketen ziurtagiria edo ikerketa-proiektuaren memoria orokorra aurkeztu beharko dute Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan. Horretarako epea hilabetekoa izango da eta ezingo da luzatu.

3.– Salbuespen gisa, baimen hau bigarren ikasturte baterako luzatu ahal izango da, honako baldintza hauetan:

a) Bigarren urtean ez da ez ordainduko, ez kotizatuko.

b) Pertsona bakoitzeko behin bakarrik onartuko da luzapena.

c) Derrigorrezko edo matrikulatutako kredituen edo irakasgaien % 70 gutxienez gainditu izana egiaztatu beharko da.

d) Ez da lanpostua gordeko.

Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak eta/edo Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, hala badagokio, lizentzia hori har dezaketen pertsonen kopurua aztertu eta proposatuko dute, haien kostua EAEko aurrekontu orokorren aurreikuspenean sar dadin.

47. artikulua.– Kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joateko baimena.

1.– Langile guztiek kontsulta, tratamendu eta azterketa medikoetara joateko baimena izateko eskubidea dute, eta eskatzailea izango da horien hartzailea. Baimen horrek gehienez lau orduko iraupena izan dezake, behar bezala egiaztatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik. Baimen hori lanaldian zehar emango da, betiere bertaratzeak behar bezala justifikatuta badaude eta horiek egiten diren zentroek lanorduetatik kanpo joatea ahalbidetzen duten kontsulta-ordurik ez badute.

2.– Haurra jaio aurreko azterketetara joateko baimena eta adopzio, harrera edo adopzio-helburuko zaintza kasuetan, aginduzko informazio eta prestakuntza-saioetara joateko eta aldez aurreko nahitaezko txosten psikologiko eta sozialak egiteko, baita bikotekidearentzat ere, betiere lanorduetatik kanpo egin ezin badira.

a) Haurra jaio aurreko azterketak eta erditzea prestatzeko teknikei buruzko ikastaroak egiteko, haurdun dauden emakume langileek ordaindutako baimena hartzeko eskubidea izango dute, horretarako behar den denborarako, astean gehienez 4 orduz. Horretarako, lanaldiaren barruan egin beharra justifikatu beharko da, eta bertaratzea behar bezala egiaztatu.

b) Adopzio, harrera edo adopzio-helburuko zaintza kasuetan, baimena emango da nahitaezko informazio- eta prestakuntza-saioetara joateko eta egokitasun-adierazpenaren aurreko nahitaezko txosten psikologiko eta sozialak egiteko, baldin eta horiek lanaldiaren barruan egin behar badira.

3.– Adingabeko seme-alaben kontsulta medikoetara edo larrialdietara laguntzeko baimena, betiere lanorduetatik kanpo egiterik ez badago.

Kontsultara joateko behar den denborarako emango da baimen hori, gehienez ere 4 ordu eguneko, eta lan-ordutegitik kanpo egitea ezinezkoa dela justifikatuta. Salbuespen gisa, epe luzeagorako eman ahal izango da, baldin eta kontsultaren iraupena egiaztatuta geratzen bada.

Medikuaren egiaztagiria aurkeztu beharko da, kontsultaren lekua, hasiera-ordua eta amaiera-ordua adieraziz. Baimen hori ikastetxeko zuzendaritzak onartu beharko du, ematen duen zerbitzuaren beharrak beteta gera daitezen.

48. artikulua.– Odola, odol-osagaiak, organoak edo ehunak emateagatik eta horiek prestatzeko ekintzak egiteagatik ordaindutako baimena.

Langile guztiek baimen ordaindua eskatu ahal izango dute odola, odol-osagaiak, organoak edo ehunak emateko eta prestaketa-ekintzak egiteko, beharrezkoa den denboran soilik.

49. artikulua.– Zientzia, teknika, lanbide, elkargo, elkarte edo sindikatu izaerako talde-gertakizunetara joateko baimena.

1.– Karrerako funtzionarioek, praktiketako funtzionarioek eta bitarteko langileek kongresu, ikastaro, ikastaro, mintegi, sinposio, topaketa, lehiaketa, elkarrizketa, hitzaldi, bilera, jardunaldi eta zientzia-, teknika-, lanbide-, elkargo-, elkarte- edo sindikatu-izaerako bestelako ekitaldi kolektiboetara joateko baimena izango dute.

Baimen hori emateko, ekitaldiak lanpostuaren eduki funtzionalarekin lotuta egon behar du, ikastetxeak adierazitako zerbitzu-beharren arabera, dagokion lurralde-ordezkariaren aldez aurreko baimenarekin.

2.– Langileak bere kabuz eskatutako baimena ordaindua izango da, gehienez ere bost egunekoa. Muga horretatik gorako soberakina ez da ordainduko, eta ez du inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango, ez dietarik, ez bidaia-gasturik, ez egonaldi- edo inskripzio-gasturik, ez beste ezer, horiek guztiak interesdunak ordaindu beharko baititu.

50. artikulua.– Hautetsiei dagozkion eginkizunak betetzeko baimena.

Karrerako funtzionarioek, praktiketako funtzionarioek eta ikasturte amaierara arteko iraupena duen plaza bat betetzen ari diren bitarteko langileek, hautapenezko erakunde-kargua dutenean, baimen bat izango dute egoera horri dagozkion eta 36.d) artikuluko kasuetan sartuta ez dauden eginkizunak betetzeko, horretarako behar den denboran, eta, betiere, baimenaren guztizko zenbatekoak ez badu gainditzen urteko lanaldiaren ehuneko hamar.

Horretarako, hautapen bidezko erakunde-kargua dutela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, dagokion erakundeak emana, bai eta eginkizunetan emandako denboraren justifikazioa ere.

Hautetsi-izaera duten funtzionarioek lanaldi arrunta bosten batean, heren batean edo, praktiketako funtzionarioen kasuan izan ezik, iraupenaren erdira murrizteko baimena ere hartu ahal izango dute. Murrizketa ordaindua izango da, eta ezin izango da osorik eskola-ordutegiari egotzi. Lanaldiaren herena eta erdia murriztuz gero, ordainsariak proportzionalki murriztuko dira, kargu akademikoen kasuan izan ezik.

Arau orokor gisa, baimen hori baliatzeko orduak ez dira ordezkatuko. Salbuespen moduan, ikastetxe berean bi pertsonak edo gehiagok hartzen badute artikulu honetan araututako baimena, ordezkapenak bete ahal izango dira, betiere lanaldiaren heren bateko gutxieneko irakastorduetara iristen bada.

51. artikulua.– Goi-mailako kirolarientzako baimena.

Karrerako funtzionarioek, praktikaldikoek edo bitarteko funtzionarioek ordaindutako baimena eskatu ahal izango dute goi-mailako kirolariak nazioarteko lehiaketa ofizialetara eta lehiaketa horiek prestatzeko kontzentrazioetara joateko.

EAEn, goi-mailako kirolaritzat, teknikaritzat eta epailetzat hartuko dira kirol-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren agindu bidez horretarako onartzen diren zerrendetan ageri diren pertsonak. Eskatzailea zerrenda horretan sartzeko izapideak egiten ari badira, zuzendaritza eskudunaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, egoera hori eta onartzeko baldintzak betetzen direla bermatzen duena. Eskatzailea beste autonomia-erkidego batean goi-mailako kirolari gisa aitortuta badago, erakunde eskudunak emandako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Eskaera gutxienez hamar egun balioduneko epean aurkeztu beharko da, eta, eskabidearekin batera, goi-mailako kirolaria dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da. Era berean, txapelketari buruzko dokumentazioa, bertaratzearen berrespena eta iraupena emango dira.

Baimenak lehiaketa-egunen iraupen bera izango du gehienez. Probak egiteko lekua 150 kilometrotik gorako distantziara badago, ibilbide bakoitzeko egun gehigarri bat eman ahal izango da, betiere justifikatzen bada joan-etorriak ez direla lehiaketa-egunetan egin. Baimena amaitu ondoren, dagokion txapelketara joan izana justifikatuko da.

Baimenak dirauen bitartean ordezkapena bermatuko da.

52. artikulua.– Gaua igarotzeko egonaldiak konpentsatzeko baimena.

Ikasleekin jarduera osagarriak egiten dituzten irakasleek, gaua igarotzea eskatzen badute, ikastetxeak zehaztutako baimen ordaindua izateko eskubidea izango dute. Baimen hori hartzea ikastetxeko zuzendaritzarekin adostuko da, eta inola ere ez da ordezkapen-estaldurarik sortuko. Egun eta erdiko konpentsazioa emango da gaualdi bakoitzeko, eta bi egunekoa izango da gaualdia jaiegunean gertatzen bada. Konpentsazioa ekaineko eskolarik gabeko aldian egingo da, edo adierazitako alditik kanpoko beste edozein alditan, betiere ikastetxeko irakaskuntza-jarduerari kalterik egiten ez bazaio.

53. artikulua.– Partzialki ordaindutako baimena. Urte sabatikoa.

Karrerako funtzionarioek edo praktiketako funtzionarioek partzialki ordaindutako baimen-modalitate hori erabili ahal izango dute, ondoz ondoko bost ikasturtez; horietatik, lehenengo lauak lanaldi osoan, eta bosgarrena baimen ordainduarekin. Aurreko bost urteetan ikasturte osoko plaza bat lortu duten bitarteko langileek baimen hori eskatu ahal izango dute, hurrengo 5 ikasturteetan ikasturte osoko plaza baten esleipendunak izateko konpromisoarekin eta ezarritako gainerako baldintzak betez.

Baimenak irauten duen bost ikasturteetan, lanaldi osoagatik legozkiokeen ordainsarien ehuneko laurogeita lau jasoko du funtzionarioak. Partzialki ordaindutako baimena hartzen duten funtzionarioek zerbitzu aktiboko egoeran jarraituko dute baimen hori hartzen duten bitartean, lanpostua eta behin betiko destinoa gordeko zaizkie, eta denbora hori antzinatasunerako eta eskubide pasiboetarako zenbatuko zaie.

Partzialki ordaindutako baimena hartzea bateraezina da bosgarren ikasturtean ordaindutako edozein jarduera mota egitearekin. Baimen hau eskatzeko eta gozatzeko baldintzak Hezkuntza Sailak onartutako dagokion aginduaren bidez arautuko dira.

54. artikulua.– Ordaindu gabeko baimena.

1.– Karrerako funtzionarioek, praktikaldikoek edo bitarteko funtzionarioek norberaren eginkizunetarako ordaindu gabeko baimena eskatu ahal izango dute, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

– Karrerako funtzionarioen kasuan, urtebete igaro beharko da Hezkuntza Sailean lanean hasi edo zerbitzu aktibora irakasle gisa itzuli denetik, salbuespenezko ezohiko arrazoi bereziren bat egon ezean.

– Bitarteko langileek eskaera egin arte zerbitzu aktiboan urtebete eman beharko dute, salbuespenezko ezohiko arrazoi bereziren bat egon ezean. Zerbitzu aktiboko denbora kalkulatzeko, aurreko ikasturtean lan egindako denbora zenbatuko da. Urte horretatik salbuetsiko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterraren praktikak egiteko egindako eskaerak.

2.– Baimen hori honako jarduera hauek egiteko eskatu ahal izango da:

– Ikasketa ofizialak. Lau hilabete jarraian eman ahal izango dira gehienez, behin bakarrik eta urtean behin.

– Garapen-bidean dauden herrialdeetako misioak, gobernuz kanpoko erakundeen babespean. Horren iraupen metatua ezin izango da bi urtetik gorakoa izan bost urtetik behin, eta gutxieneko aldia hiru hilabetekoa izango da.

– Askatasunaz gabetzeko zigorrak betetzen ari diren odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko senideei bisitak egitea, betiere lanorduetatik kanpo egitea ezinezkoa bada, behar den denboran, eta bisita non, noiz eta zer ordutan hasi eta amaitu den adierazten duen egiaztagiria aurkeztuta. Lan-ordutegitik kanpo egiteko ezintasuna justifikatu beharko da, eta zentroko Zuzendaritzarekin adostuko da ordu horiek noiz hartu, baldin eta bisita ordu edo data desberdinetan egin badaiteke. Baimen hori emateko, ez da beharrezkoa izango artikulu honetako 1. paragrafoko baldintzak betetzea.

– Administrazio eta erakunde publikoetako kidego eta eskaletan sartzeko hautaprobetan parte hartzea. Baimen hori proba horietara joateko behar den denborarako emango da. Ez da beharrezkoa izango artikulu honetako 1. paragrafoko baldintzak betetzea.

– Arrazoi pertsonalak.

Arrazoi pertsonalengatiko baimena ematea bateraezina izango da ordaindutako edozein jarduerarekin, salbu eta horretarako bateragarritasuna onartuta baldin badauka. Behin baimena emanda, ezin izango zaio uko egin, eta ezin izango da eten.

a) Ikasturte osoa edo erdia: Baimen hori ikasturte osorako emango da, irailaren 1etik abuztuaren 31ra. Era berean, bost hilabeterako eskatu ahal izango da, hau da, irailetik urtarrilera edo otsailetik ekainera.

Baimen hori ezin izango da berriz eskatu amaitu denetik bost urte igaro arte.

b) Ikasturteari lotuta ez badago: era berean, norberaren gauzetarako edozein baimen eskatu ahal izango da, gehienez ere lau hilabetekoa, bi urtean. Bi urteak baimen-aldia hartzen den lehenengo egunetik hasiko dira zenbatzen; beraz, lau hilabeteko aldi baterako ematen bada, ezin izango da beste bat eman bi urte igaro arte. Epe laburragoetan, halaber, baimen-aldia hasten den egunean hasiko da zenbatzen, eta egun horretatik bi urteko epean norberaren gauzetarako baimenak eman ahal izango dira, lau hilabete osatu arte.

3.– Norberaren eginkizunetarako emandako baimenak ez dira ordainduko, eta baimen-aldia ez da kontuan hartuko oporrak kalkulatzeko.

4.– Zerbitzuaren beharren arabera emango da baimen hori, modalitate guztietan. Ebazpena ezezkoa bada, arrazoitu egin beharko da.

54 bis artikulua.– Familia-arrazoi larriengatiko baimena.

Langileak eskubidea izango du lanetik alde egiteko ezinbesteko kasuetan, senideekin edo bizikideekin lotutako premiazko familia-arrazoiengatik beharrezkoa denean, gaixotasuna edo istripua dela-eta berehala joan behar denean. Absentziaren arrazoia egiaztatu beharko da.

II. KAPITULUA
ORDUTEGI-MURRIZKETAK

55. artikulua.– Ordutegi-murrizketak.

Akordio hau indarrean jartzen denean, irakasleen ordutegia murrizteko neurriak ezarriko dira, honako arrazoi hauengatik:

1.– Osasun-arrazoiengatik ordutegia murriztea.

Irakasleek, bai karrerako zein praktiketako funtzionarioek, bai ikasturte osoko bitarteko langileek, beren irakaskuntza-eginkizunak betetzea mugatzen duten osasun-arazoak badituzte, eskola-ordutegiaren heren bateko murrizketa eskatu ahal izango dute, etapa bakoitzerako ezarritako gehieneko irakastorduetatik, gehienez ere bi ikasturterako. Segurtasun eta Osasun Batzordearen barruan, adierazitako gehieneko behin-behinekotasuna luzatzeko aukera baloratuko da, eta hori zehazteko beharrezkoak diren protokoloak ezarriko dira.

2.– Norberaren interesengatiko lanaldi-murrizketa.

Karrerako funtzionarioek asteko lanaldiaren erdia edo herena murriztea eska dezakete, ordainsari guztiak proportzioan murriztuta, hirurtekoak barne. Horri dagokionez, ikasturte-hasierako urteko ebazpenean xedatutakoari jarraituko zaio.

Lanaldi-murrizketa ematea bateraezina izango da murriztutako ordutegiaren barruan ordaindutako beste edozein jarduerarekin. Eskaera ikasturte baterako izango da gutxienez. Baimen hori eten ondoren, ezin izango da beste eskaerarik egin baimena amaitu eta hiru urte igaro arte. Eskaera egiteko gutxienez bi urte igaro beharko dira zerbitzu aktiboan sartu zenetik edo lanera itzuli zenetik.

Eskatutako murrizketa lanaldi erdikoa bada, metatuta hartu ahal izango da, bost hilabeteko epean. Hau da, funtzionarioek lanaldi osoan lan egingo dute irailaren 1etik urtarrilaren 31ra edo otsailaren 1etik ekainaren 30era, eta ordainsari guztien erdia jasoko dute ikasturteko hamabi hilabeteetan. Modalitate metatu hori bost urtean behin eskatu ahal izango da, eta bateraezina izango da ordaindutako beste edozein jarduerarekin.

Bitarteko langileek aurreko murrizketak eskatu ahal izango dituzte, baldin eta ikasturte osoko lanpostua badute. Murrizketa ikasturte baterako emango da, eta berriro eskatu beharko da hurrengorako, baldin eta ikasturte osoko plaza bat esleitu bazaio. Funtzionarioen kasuan bezala, murrizketa horiek bateraezinak izango dira murriztutako ordutegiaren barruan ordaindutako beste edozein jarduerarekin.

3.– Adinagatik lanaldia murriztea.

1.– 59 urtetik gorako irakastorduen murrizketa: Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zerbitzuak ematen dituzten 59 urtetik gorako irakasleek asteko 2 eskola-ordu murriztu ahal izango dituzte, gehienez ere, dagokien etapari esleitutako irakastordu guztiekiko. Denbora hori hezkuntza-administrazioak ezarritako eta ikastetxeko zuzendaritzak zehaztutako ikastetxeko jarduerei eskaini beharko zaie.

Artikulu honen bigarren apartatuko modalitate metatua aukeratzen bada, murrizketa-ordu horiek erretiro-dataren aurreko aldiari edo artikulu honen bigarren apartatuan ezartzen diren murrizketen aldi metatuari metatu ahal izango zaizkio. Gehienez ere hiru hilabeteko epea metatu ahal izango da, eta ikastetxean irakastordurik ez emateko aldi bat sortuko da. Epe hori 2. atalean zehaztutako jakintzaren partekatzea egiteko epearen barruan zenbatu ahal izango da.

2.– Irakastorduak murriztea 60 eta 65 urte bitartean:

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorreko 60 urtetik gorako irakasle funtzionarioek zein Estatuko Klase Pasiboen araubidekoek (baldin eta erretiroa hartzeko baldintzak betetzen ez badituzte), Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan zerbitzuak eman badituzte, eskubidea izango dute mugarik gabe urtero euren irakaskuntza orduen herena murrizteko erretiro eguna heldu arte, borondatezkoa zein nahitaezkoa izan. Murrizketa hau 60 urte betetzen direnetik aurrera hasiko da.

Urteko eskola-orduen murrizketa hori erretiroa hartu aurreko epean metatu ahal izango da, baldin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan 15 urtez jarraian edo 20 urtez modu ez jarraian lan egin badute. Urte kopuru hori bete beharko da langileak erretiroa hartzen duen egunean. Ikasturte bakoitzean 4 hilabeteko epea sortu ahal izango da metatzeko aldirako, hau da, hilabete bat lan egindako 3 hilabete bakoitzeko, eta kontuan izango dira gozatzen egondako egunak ere metatutako aldia sortzeko. Adingabea edo adin nagusikoa zaintzeagatiko eszedentzia-egoerak emandako zerbitzu gisa zenbatuko dira, betiere 15 urtera iristen badira. Murrizketa metatua baliatu aurreko urtean Akordio honetan araututako partzialki ordaindutako baimena baliatu ahal izango da; hala ere, aldi horretako azken ikasturteak ez du metatutako aldirik sortuko, ez baita benetako zerbitzurik ematen.

Metatzeko eskubidearekin urteko modalitatea hartzen ez den urte bakoitzeko lau hilabeteko epea metatzeko eskubidea sortuko da. Gehienez ere urtebete eta sei hilabete metatu ahal izango dira 5 ikasturteko epean. Metatutako aldiaren lehen hiru hilabeteak ezagutza partekatzearekin lotutako eginkizunak betetzeko izango dira baina etengabeko iraunkortasunik gabe. Metatutako gainerako hilabeteak uztaileko izaera izango dute eta ez dira ikastetxean egongo.

Ezagutza partekatzeko aldian, eginkizun hauek bete ahal izango dira:

Harrera eta ongietorria:

– Mentore edo gida gisa jardutea ikastetxean lanean hasten direnentzat.

– Ordezkatzen duen pertsonaren ikaskuntza sustatzea, kasu bakoitzean laguntza eta orientazio pertsonalizatua aholkatuz edo emanez.

Dokumentazioa:

– Bere arlo, etapa edo mintegiko dokumentazio gordailua elikatzea eta gainerako lankideentzako eskuragarri jartzea.

– Parte izan den Hezkuntza-esperientziak, ikerketak edo proiektuak dokumentatzea eta gainerako lankideentzako eskuragarri ipintzea.

Koordinazioa:

– Bilerak gainerako klaustroarekin esperientziak partekatzeko, bai arrakasta izan dutenak, bai izan ez dutenak. Gainera, positiboak izan diren estrategia didaktikoak edo metodologikoak aurkeztea.

– Proiektuak, hobekuntza-planak edo proposamen didaktikoak sustatzen laguntzea.

– Ikasgelako plangintzari, kudeaketari eta estrategia didaktikoei buruz aholkatzea.

Metatzeko aukera erretiroa hartu aurreko epean baliatu beharko da, erretiroa borondatezkoa edo nahitaezkoa izan. Metaketa hori onartu ahal izateko, irakasle funtzionarioak aldi berean aurkeztu beharko ditu hura baliatzeko eskabidea eta erretiroaren data. Metatutako murrizketa hori onartu ondoren, ez da murrizketarik aplikatuko ikasturteengatik. Horretarako, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrak zehaztutako kotizazio-aldiak bete beharko ditu, erretiro hori hartu ahal izateko.

Ordu-murrizketaren metatze-aldian, funtzionarioek eskubidea izango dute beren hartzeko guztiak osorik kobratzeko, zuzendaritza karguak eta kargu akademikoak izan ezik, eta horiek baliatzea bateraezina izango da ordaindutako beste jarduera batean aritzearekin. Ordu-murrizketa metatua duten langileen administrazio-egoera zerbitzu aktibokoa izango da ondorio guztietarako. Horregatik, murrizketa hori baliatzeko baldintzei eragiten dieten gorabehera guztiak jakinarazi beharko dira.

3.– 65 urtetik aurrerako langileentzako irakastorduen murrizketa:

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartuta dauden 65 urtetik gorako irakasle funtzionarioek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan 15 urtez jarraian edo 20 urtez etenekin zerbitzuak eman badituzte, eskubidea izango dute erretiroaren, borondatezko edo nahitaezko egunera arte urteko irakastorduen erdia murrizteko. Zerbitzu-denbora laburragoa bada, heren bateko irakastordu-murrizketa izango dute. Apartatu honetan ezarritako murrizketa ezin izango da erabili artikulu honen 2. apartatuan zehaztutako aldi metatua sortzeko.

65 urtetik aurrera aukera metatua hartzen dutenek, ez dute euren lehen hiru hilabeteetan ezagutza partekatzearekin lotutako eginkizunik bete beharko; uztaileko izaera izango dute osotasunean.

4.– Irakastordurik gabeko langileak:

Ikastetxe bati atxikitako irakasleek, irakastordurik ez badute, artikulu honetako apartatuetan zehaztutako baldintzetan metatutako lanaldiaren murrizketa baliatu ahal izango dute, baldin eta 15 urte jarraian aritu badira edo 20 urtez etenekin zerbitzua eman badute Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan.

5.– Ikerketako eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetako, Hezkuntza Ikuskaritzako eta sindikatuetako langileak:

Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuetan, Ikuskaritzan lan egiten duten langileek eta liberatu sindikalek ordu-murrizketak eskatu ahal izango dituzte murrizketa metatuaren modalitatean aurretik adierazitako baldintzekin, atal honetan kontrakoa esaten ez denean.

a) Ikerketa eta Irakaskuntzari Laguntzeko Zerbitzuak.

Zuzeneko irakaskuntzan gutxienez 15 urte jarraian aritu badira edo 20 urtez etenekin eman badituzte modalitate hau eskatu ahal izango dute.

Behin betiko destinorik izango ez balu, ordainsariak itzultzen den lanpostuari dagozkionak izango dira, jatorrizko lanposturako ezarritako osagarriei eutsi gabe.

b) Ikuskaritzako langileak.

Hezkuntza Sailarentzat gutxienez 15 urte jarraian aritu badira edo 20 urtez etenekin eman badituzte modalitate hau eskatu ahal izango dute.

Urte bakoitzeko 2 hilabete metatzeko aukera izango dute, hau da, 15 egun lan egindako hiru hilabete bakoitzeko. Gehienez ere 10 hilabete metatzeko aukera izango dute bost urteko aldian.

Metatutako aldiaren lehen hilabetea ezagutza partekatzeko izango da, gainerako langileentzat zehaztutako baldintza berberetan.

Ikuskaritzan behin betiko destinorik izango ez balu, ordainsariak itzultzen den lanpostuari dagozkionak izango dira, jatorrizko lanposturako ezarritako osagarriei eutsi gabe.

c) Liberatu sindikalak.

Hezkuntza Sailarentzat gutxienez 15 urte jarraian aritu badira edo 20 urtez etenekin eman badituzte modalitate hau eskatu ahal izango dute.

Liberazioaren amaiera metatutako aldiarekin bat etor daiteke, eta ez dute zertan ikasturte hasieran liberazioa amaitu behar.

6.– Araubide iragankorra:

Akordioa indarrean sartzen den ikasturtean metatutako baimena baliatzeko baldintzak betetzen dituztenek, ikasturteren batean heren bateko murrizketa izan badute, etapa bakoitzerako ezarritako eskola-ordutegiaren heren bateko murrizketarekin jarraitu ahal izango dute, edo metatutako murrizketa aukeratu ahal izango dute. Metatutako aukera baliatzen badute, aurreakordioa sinatu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hasiko dira metatzen.

2025-2026 ikasturtean hasita eta hurrengo 4 ikasturteetan, 8 hilabete edo gutxiagoko aldia metatu duten pertsonek 2 hilabeteko aldia baino ez dute egin beharko ezagutza partekatzeko. Metatutako aldia 4 hilabetekoa edo gutxiagokoa bada, ezagutza partekatzeko aldia hilabetera murriztuko da.

Salbuespenez 2025-2026 hasita eta hurrengo lau ikasturteetan 65 urtetik aurrera urte bakoitzean 4 hilabete metatzeko aukera egongo da.

7.– Araubide orokorra modalitate guztientzat:

1.– Urteko modalitatea aukeratu ondoren, ezin izango da metatutako modalitatera aldatu, eta alderantziz. Salbuespen gisa, modalitatea aldatu ahal izango da eskola-ordurik ez izatetik eskola-orduak izatera igarotzen denean, edo alderantziz, edo ezinbesteko kasu berezietan.

2.– Prozedura Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren instrukzioaren bidez garatuko da, eta deialdiaren xehetasunak zehaztuko dira. Baterako prozedura bat ezarriko da eskaeraren izapidetzea sinplifikatzeko.

3.– Metatutako murrizketaren epea amaitu ondoren langileak ez badu erretiroa hartzen justifikatutako arrazoiak direla eta, irakaskuntza ematen jarraituko du % 100ean irakaskuntza orduen murrizketarik gabe.

Bitarteko funtzionarioek artikulu honetan ezarritako murrizketak izateko eskubidea izango dute, karrerako funtzionarioen baldintza berberetan. 59 urteko pertsonek kontratu osoa izan beharko dute indarrean. 60 urtetik gorakoentzako murrizketa metatuaren kasuan, karrerako funtzionarioentzako baldintza berberak zehaztuko dira. Oporrak hartzeko hilabeteak bi ikasturte desberdinetakoak badira, nahitaezkoa izango da murriztutako hilabeteen baliokidea den gutxieneko iraupena izango duen kontratua indarrean izatea. Kontratuak gehieneko iraupena izango du, metatutako murrizketaren aldiarekin bat datorrena. Epe hori amaituta, bitarteko langileek irakasleen lanpostuak aldi baterako betetzeko hautagaien zerrendetatik kenduko dituzte.

4.– Ikasketa ofizialak egiteko murrizketa.

Karrerako funtzionarioek gehienez lanaldiaren heren bat murriztea eskatu dezakete ikasketa ofizialak egiteko. Murrizketa horren ondorio, ordainsariak hein berean murriztuko dira.

5.– Erretiro partziala/Txanda-kontratua.

Funtzionario guztientzako txanda-kontratua garatzen eta baimentzen denean, berriz negoziatuko dira artikulu honetako murrizketen baldintzak eta irakasleek erretiro partziala hartzeko baldintzak. Artikulu honetan xedatutakoa indarrean mantenduko da funtzionarioentzako txanda-kontratuaren baldintzak negoziatu arte.

III. KAPITULUA
ADMINISTRAZIO-EGOERAK. EGOERA BEREZIAK

56. artikulua.– Administrazio-egoerak.

Karrerako funtzionarioen eta bitarteko funtzionarioen administrazio-egoerak Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legean araututakoak izango dira.

Aipatutako Legearen 159. artikuluaren arabera, Hezkuntza Saileko irakasle guztiek hartu ahal izango dituzte senideak zaintzeko eta genero-indarkeriagatiko eta indarkeria terroristagatiko eszedentzia-egoerak.

11/2022 Legeak jasotzen duen zenbait eszedentzien zatikatzeari dagokionez, hasierako eskaerarekin batera gertaera eragile bakoitzeko egin nahi diren zatikatzeak adierazi beharko dira. Eszedentzia eman eta hasi ondoren, ezin izango da hura baliogabetu edo aldatu.

57. artikulua.– Zerbitzu-harremana etetea askatasun-gabetzearen ondorioz.

Askatasun-gabetzeagatik zerbitzu-harremana etenda duen langileak lanpostua gordetzeko eskubidea izango du, harik eta kondena-epaia ematen den arte, eta dagozkion ordainsariak jasoko ditu, funtzionario publikoei buruz indarrean dagoen legeria aplikatuz.

58. artikulua.– Bateraezintasunen araubidea.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko 11/2022 Legearen hogeita hamaikagarren xedapen gehigarriaren arabera, Hezkuntza Saileko irakasleek eskatu ahal izango dute betetzen duten lanpostuari dagokion berariazko osagarria edo kontzeptu baliokidea murrizteko, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen den ehunekoa ez gainditzeko eta jarduera pribatuak egiteko bateragarritasuna eskatu ahal izateko.

Irakaskuntza-jarduera beste jarduera pribatu batekin bateragarri egiteko berariazko osagarria murriztu nahi duten langileek Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dute eskaera, eta zuzendaritza horrek dagokion ebazpena emango du, beharrezko dokumentazioa aztertu ondoren. Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak instrukzio baten bidez arautuko du jarraitu beharreko prozedura, aurkeztu beharreko dokumentazioarekin eta epeekin batera.

59. artikulua.– Erretiroak.

Gizarte Segurantzaren sistemaren pean dauden irakasleen borondatezko erretiroa gutxienez hilabete lehenago eskatu beharko zaio Hezkuntza Sailari, izapidea eta ordezkapena behar bezala kudeatzen direla bermatzeko.

Pertsona bakoitzaren erantzukizuna izango da Gizarte Segurantzak une bakoitzean ezarritako baldintzak betetzea, dagokion pentsioa jaso ahal izateko. Hezkuntza Sailak izendapena amaituko dio erretiroagatik Administrazioarekiko lan-harremana amaitzeko eskatu zuen langileari, baina ez du erantzukizunik izango erretiro-pentsioaren ondorengo ondorio ekonomikoen gainean, ez eta erretiro-pentsioaren berezko ondorioen gainean ere.

IV.KAPITULUA
ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

60. artikulua.– Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra.

39/2015 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Saileko irakasle guztiak behartuta daude Administrazioarekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzera, enplegatu publiko izateagatik administrazioarekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Zehazki, Hezkuntza Sailaren Tramitagune erregistro elektronikoa erabili beharko du edozein eskaera, erreklamazio edo errekurtso egiteko. Kontsultak, kexak edo erreklamazioak egiteko, horretarako prestatutako Komunikabide erregistro elektronikoa erabili beharko dute.

Artikulu honetan xedatutakoa irakasleei eta haien ordezkari sindikalei arreta emateko aurrez aurreko eta telefono bidezko kanalen kaltetan izan gabe gauzatuko da. Kanal horiek lurralde-ordezkaritzetan eta zerbitzu zentraletan gaituko dira. 2024-2025 ikasturtean hasiko dira ezartzen eta arautzen.

V. TITULUA
GIZARTE LAGUNTZAK

61. artikulua.– Aurrerakinak.

Jardunean dauden funtzionarioek, aurrekontuko diru-izendapenen barruan, beren hileko soldata likidoaren % 100erainoko aurrerakin arruntak interesik gabe jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta kontratu-harremana hilaren amaiera baino lehen amaituko ez dela aurreikusten bada. Aurrerakin hori eskatutako hilabeteari dagokion nominan konpentsatu beharko da.

Era berean, hileko atxikipenen bat egiten zaienentzat, hileko aurrerakinaren gehieneko zenbatekoa hileko soldata likidoaren % 100 izango da, lehen aipatutako atxikipena kenduta.

62. artikulua.– Nomina-aurrerapenak.

Hitzarmen honen eremuan sartzen diren jarduneko karrerako funtzionarioek nomina-aurrerapen bat jasotzeko eskubidea izango dute, hitzarmena argitaratzen denetik aurrera, ondoren azaltzen den araudiaren arabera:

Nomina-aurrerapentzat hartzen da egin gabeko lan bati dagozkion ordainsarien kontura zenbatekoak ordaintzea.

1.– Nomina-aurrerapena eskuratu ahal izateko, beharrezkoa izango da bosgarren atalean premia larritzat jotako egoeraren batean egotea. Nomina-aurrerapenen gehieneko zenbatekoa honako hau izango da kasu guztietarako:

– 12.000 euro, etxebizitza erosteko.

– 7.500 euro, lan-ibilgailua erosteko.

– 6.000 euro, gainerakoa.

Hala ere, artikulu honen 5. paragrafoan aurreikusitako e), f), g), h), i), j), k), eta l) kasuetan, gastuen frogagirietan agertzen den zenbatekoak zehaztuko du eman beharreko zenbatekoa, adierazitako gehieneko mugaren barruan; egiaztagiri horiek, eskatzaileak eskabidearekin batera aurkeztu beharko ditu, premia larria egiaztatzeko.

2.– Itzultzeko gehieneko epea hogeita lau hilabetekoa izango da. Aurrerakin horiek ez dute inolako interesik sortuko, eta gehienez ezarritako epean itzuli ahal izango dira.

3.– Ezin izango da nomina-aurrerapenik eman, aurretik hartutako era bereko konpromisoak kitatu arte. Era berean, gutxienez sei hilabete igaro beharko dira nomina-aurrerapen bat kitatzen denetik beste bat eskatu arte. Hala ere, f) apartatuan jasotako arrazoiek hamar urteko aldian aurrerakin bakarra emateko eskubidea emango dute. Ibilgailua erosteari dagokionez, ezin izango da arrazoi beragatik beste aurrerapenik eman aurrekoa eman zenetik bost urte igaro arte.

Nomina-aurrerapenen onuradunen administrazio-egoera aldatzen bada eta, horren ondorioz, nominan sei hilabetetik gora baja hartzen badute, emandako nomina-aurrerakina osorik itzuli beharko dute.

4.– Kreditu bizien gehieneko saldoa soldata-masaren % 2 izango da.

5.– Premiazko premiak. Honako hauek hartuko dira premia larritzat:

a) Eskatzailearen ezkontza, edo ziurtagiri bidez egiaztatutako bikote-bizikidetza egonkorra hastea.

b) Eskatzailearen dibortzioa, banantzea edo ezkontzaren deuseztasuna.

c) Ezkontidearen edo seme-alaben heriotza.

d) Seme-alaben jaiotza, edo adopzio- eta harrera-kasuak.

e) Eskatzailearen, ezkontidearen, bikotekidearen, seme-alaben edo harreran hartutako adingabeen gaixotasun edo ebakuntza kirurgiko larria.

f) Ohiko etxebizitza erostea eta banku-kredituak amortizatzea, ohiko etxebizitza erosteagatik. Kasu horretan, itzultzeko gehieneko epea 48 hilabetekoa izango da.

g) Ohiko etxebizitza kontserbatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren obrak egitea.

h) Lantokia dagoen herrira bizitzera joatea.

i) Ohiko etxebizitzarako altzariak erostea.

j) Eskatzaileak, ezkontideak, bikotekideak, seme-alabek edo bere ardurapean dauden pertsonek ikastetxe ofizialetan ikasketak egiteko matrikula-gastuak ordaintzea.

k) Ibilgailua erostea. Ibilgailua lan-tresna gisa erabiltzeagatik erosten bada, 36 hileko itzultzeko gehieneko epea, aldez aurretik Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak justifikatuta.

l) Kalifikazio hori merezi duten antzeko beste inguruabar batzuk.

Ukatutako eskaerak aldizka jakinaraziko zaizkio Batzorde Paritarioari.

6.– Izapidetzea. Nominak aurreratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera eragin duen gertaeraren egunetik aurrera. Hala ere, salbuespenezko kasuetan, gertaera eragilearen egunaren aurreko hilabetean datatutako eskaerak onartu ahal izango dira, nomina-aurrerapena eman eta bi hilabeteko epean egiaztagiriak aurkezteko konpromisoa hartzen bada, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik. Konpromiso hori ez betetzeak aurrerapena berehala ezeztatzea ekarriko luke.

Nominak aurreratzeko eskaerak Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzara bidali beharko dira, dagokion lurralde-ordezkaritzaren bidez. Lurralde-ordezkaritzak, aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzeko, eskaera jaso duen eguna adierazi beharko du eskabideetan, eta, era berean, eskaeraren jatorriari buruzko txostena egin beharko du aldez aurretik.

63. artikulua.– Istripu, bizitza eta erantzukizun zibileko asegurua.

1.– Administrazioak istripu-polizaren estaldurei eutsiko die, kapital hauen arabera:

– Heriotza: 33.000 euro.

– Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 33.000 euro.

– Ezintasun iraunkor osoa: 33.000 euro.

– Baliaezintasun iraunkor partziala: 33.000 euro gehienez, baremoaren arabera.

2.– Administrazioak 33.000 eurora arte mantenduko du bizi-aseguruaren eta erabateko baliaezintasun iraunkorraren poliza.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen, haren ordezkarien, langileen eta mendekoen alde sinatutako erantzukizun zibileko polizak estaltzen ditu akordio honen eraginpeko langileak, beren eginkizunak edo jarduera profesionala betetzean.

Ezbeharragatiko kalte-ordainaren muga 3.000.000 eurokoa izango da. Urteko muga agregatua 10.000.000 eurokoa izango da, kalte-ordainak, kostuak, fidantzak eta gastuak barne, eta azpimuga 1.200.000 eurokoa biktima bakoitzeko, kalte pertsonalei eta horien ondorioei dagokienez. 3.000.000 euroko azpimuga ezartzen da ezbehar eta urte bakoitzeko, aldez aurretik kalte materialaren eta/edo gorputz-kaltearen ondorio ez diren kalte ekonomikoetarako.

4.– Administrazioak modu subsidiarioan hartzen du bere gain irakasleen erantzukizun zibila, eskolaz kanpoko jardueretan edo jarduera osagarrietan irakasle jardutearen ondoriozkoa.

64. artikulua.– Gizarte-funtsa.

120.000 euroko funts ekonomiko bat izango da, kapitulu honetan jaso ez diren salbuespenezko gizarte-laguntzak finantzatzeko. Deialdi hau langileen ordezkariekin negoziatuko da.

Deialdiren batean soberakinik geratzen bada, zenbateko hori hurrengo ekitaldiko deialdian gehituko da.

VI. TITULUA
ORDAINSARIAK

65. artikulua.– Ordainsarien igoera.

1.– Akordio honen indarraldirako lansari-igoera orokorrak Euskal Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrak hartutako erabakien arabera ezarriko dira, aldi horretan indarrean dauden ekonomia- eta aurrekontu-izaerako arau-xedapenetan ezarritakoaren arabera.

2.– Beren kidegorako ezarritako soldata-balioak baino handiagoak dituzten langileek ordainsari horiei eutsiko diete, osagarri pertsonal iragankor baten bidez. Osagarri hori xurgagarria izango da.

66. artikulua.– Berariazko osagarriaren darduraldi bereziko osagaia.

Negoziazioa gertatu eta irakasleen karrera profesionalari eta formakuntzari lotutako ordainsari-sistema berria ezarri bitartean, Hezkuntza Sailak orain arte garatu den seiurtekoak kapitalizatzeko sistema aplikatzen jarraituko du, uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuan ezarritako irizpideen arabera.

1., 4. eta 5. mailak zerbitzuan 6, 24 eta 30 urte egiaztatuta aplikatuko dira, hurrenez hurren.

67. artikulua.– Berariazko osagarri orokorra.

Egungo hezkuntza-inguruneen konplexutasuna eta euskal hezkuntza-sistemaren erronken esparruan ikastetxe publikoetako irakasleen irakaskuntza-funtzioen zailtasuna areagotzen ari dela aitortzen duen plan bat ezartzen da, berariazko osagarri orokorra pixkanaka handituz. Berariazko osagarriaren guztizko igoerak soldata-kontzeptu guztiak hartuko ditu barne, honako hauek izan ezik: zuzendaritza-karguengatiko eta kargu akademikoengatiko osagarriak, seiurtekoak, eginkizunari lotutako osagarriak eta osagarri pertsonal iragankorrak.

Igoera horien ordainketak honela banatuko dira:

– Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo hilabetetik aurrera, eta 2025-2026 ikasturtean zehar, % 2ko igoera aplikatuko zaie langile guztiei.

– 2026-2027 ikasturtearen hasieratik % 2,5eko igoera aplikatuko zaie langile guztiei.

– 2027-2028 ikasturtearen hasieratik % 2,5eko igoera aplikatuko zaie langile guztiei.

Osagarrian aurreko paragrafoen arabera gehitu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, akordioaren sinaduraren datan indarrean dauden kopuru eta ordainsari-kontzeptu guztiak hartuko dira kontuan, antzinatasunaren ordainketari, seiurtekoei, zuzendaritza- eta ikasketa-osagarriei eta osagarri pertsonalei dagozkienak izan ezik, horiek finkatuta egon edo ez.

68. artikulua.– Zuzendaritza-karguak betetzea.

1.– Honako hauek izango dira unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendaritza-karguak:

– Zuzendaria.

– Ikasketaburua.

– Idazkaria.

– Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetako administratzailea.

2.– Bigarren hezkuntzako ikastetxeek eta lanbide-heziketako ikastetxe bateratuek, gainera, kargu hauek izango dituzte:

– Zuzendari albokoa.

– Ikasketaburuaren albokoa.

– Idazkari albokoa: idazkariorde gisa.

– Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetako administratzaile ondokoa.

– LHko ikastetxe bateratuetako Estrategia-zuzendaria.

– LHko ikastetxe bateratuetako Berrikuntzako zuzendaria.

– LHko ikastetxe bateratuetako Ekintza zuzendaria.

3.– 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako zuzendaritza-karguei dagokien sailkapen-taldearen arabera ordainduko zaie kargu horiek betetzeagatik. Lau sailkapen-talde ezartzen dira: A, B, C eta D. Kargu bakoitza zer sailkapen-talderi dagokion zehazteko irizpideak honako hauek izango dira: funtzionarioak kargua betetzen duen ikastetxeak ematen dituen etapak, karguen irakasleen kidegoa, ikastetxeko taldeen kopurua eta ikasleen guztizko kopurua. Beste irizpide batzuk ere sartu ahal izango dira, hala nola ikastetxearen hezkuntza-konplexutasunaren indizea, ikastetxearen kokapen geografikoa edo zuzendaritza-taldeak berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren alde egindako apustua. Zuzendaritza-karguen ordainsari-osagarrien zenbatekoa urtero argitaratuko da dagozkien Dekretuetan, zeinen bidez lanpostu-zerrendak onartzen baitira, Hezkuntza, Helduen Hezkuntza, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzen mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako maisu-maistrentzat gordeta egon daitezen, edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, hizkuntzen irakaskuntzako, arte-irakaskuntzako, musika-irakaskuntzako, kirol-irakaskuntzako, urrutiko hezkuntzako eta helduen hezkuntzako lanpostuak izan.

4.– Hizkuntza Eskola Ofizialetako zuzendaritza-karguek Bigarren Hezkuntzakoen baliokidea den osagarri bat jasoko dute, berezitasun batekin: haien sailkapen-taldea ikastetxeko irakasle-kopuruaren araberakoa izango da, talde-kopurua kontuan hartu gabe, baremo honen arabera:

– A sailkapen-taldea: 40 irakasle baino gehiago.

– B sailkapen-taldea: 21 eta 40 irakasle bitartean.

– C sailkapen-taldea: 20 irakasle arte.

5.– HHEko ikastetxeetako zuzendaritza-karguek funtzio horiek betetzen dituzten dagokion kidegoko langileentzat ezarritako osagarriak jasoko dituzte, ikastetxearen tamainaren arabera.

6.– DBHko ikastetxeetan zuzendaritza-karguak betetzen dituzten maisu-maistren kidegoko funtzionarioek Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle teknikoentzat ezarritako osagarri bera jasoko dute.

7.– Zuzendaritza-kargurik ez badago hilabetetik gorako aldietan, eta lurralde-ordezkariek edo Lanbide heziketako sailburuak kargu horiek kargutik kentzea ebazten ez badute, eginkizun horiek betetzen dituzten pertsonei dagokien ordainsari-osagarria ordainduko zaie, Hezkuntza Ikuskaritzak aldeko txostena egin ondoren.

69. artikulua.– Kargu akademikoak eta hezkuntzako koordinazio- eta kudeaketa-karguak betetzea.

1.– Honako hauek izango dira unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako kargu akademikoak eta hezkuntzako koordinazio eta kudeaketa karguak:

– Tutoretza.

– Zikloaren koordinazioa.

– DBHko mintegiko/saileko burutza/ LH ko saileko burutza.

– DBHko koordinazioa.

– DBHko irakasle ordezkariak.

– Mintegiko burutza/HHIko saila.

– Berrikuntzaren arduraduna.

– BAT taldearen koordinatzailea.

– Digitalizazio-batzordeko koordinatzailea.

– Lanbide Heziketaren koordinazioa eta enpresako edo pareko erakundeko prestakuntzaren kudeaketa eta tutoretza.

– Lanbide Heziketako aldaketaren bultzatzailea.

– LHko mantentze-lanen eta obren arduraduna.

– LHko kudeaketa aurreratuko sistemaren arduraduna.

– Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuetako estrategia-zuzendaria.

– Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetako Berrikuntzako zuzendaria.

– Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuetako zuzendari operatiboa.

– HEOen Ebaluazio Batzordearen koordinazio orokorra.

2.– Paragrafo honetan zehaztutako kargu akademikoak eta hezkuntzako koordinazio- eta kudeaketa-karguak kargu horietan jarduteagatik ordainduko dira, Hezkuntza, Helduen Hezkuntza, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzen mendeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan maisu-maistrentzat erreserbatuta dauden lanpostuen zerrendak onartzen dituzten dekretuetan urtero argitaratzen diren zenbatekoen arabera, edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, hizkuntzen irakaskuntzako, arte-irakaskuntzako, musika-irakaskuntzako, kirol-irakaskuntzako, urrutiko hezkuntzako eta helduen hezkuntzako lanpostuak izan.

3.– Jardunaldi murriztuetan dauden irakasleek kargu akademikoaren ordainsaria osorik jasoko dute.

4.– Berrikuntza-arduradunaren eginkizunak betetzen ari diren irakasleek 2025-2026 ikasturtetik aurrera kobratuko dute tutore gisa ordaindutako zenbatekoaren baliokidea den osagarria, betiere kontzeptu horrengatik jasotzen ari ez badira.

5.– Aholkulari eta orientatzaile lanak egiten dituzten langileek 2025-2026 ikasturtetik aurrera jasoko dute tutoretza-osagarriaren parekoa den ordaingarria, betiere kontzeptu horrengatik jasotzen ari ez badira.

6.– Ordezko langileek betetzen dituzten kargu akademiko guztiak lehenengo egunetik jasoko dira, baldin eta kargua gutxienez hilabetez bete bada.

70. artikulua.– Zuzendari-kargua betetzeari dagokion ordainsari-osagarria finkatzea.

Zuzendari-karguaren ordainsari-osagarria finkatzeko, otsailaren 28ko 29/2023 Dekretuan ezarritako baldintzak beteko dira (29/2023 Dekretua, Zuzendaritza Eginkizunean sartzeari eta lanbide-heziketako ikastetxe bateratuen kasuan, hori arautzen duen araudiaren arabera, prestakuntzari, haren jardunaren ebaluazioari eta aintzatespenari eta hura osatzen duten karguen kargu-uzteari buruzkoa), hezkuntzaren arloan eskumena duen sailaren titulartasunekoak diren unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan.

VII. TITULUA
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA ETA IRAKASLEEN HIZKUNTZEN ARLOKO TREBAKUNTZA HOBETZEKO PRESTAKUNTZA
I. KAPITULUA
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA

71. artikulua.– Irakasleen etengabeko prestakuntza.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko abenduaren 21eko 17/2023 Legearen 92. artikuluan adierazten denez, ikastetxeetako irakasleek beren lanbide-gaitasunak garatu eta hezkuntza-testuingurura egokitu behar dituzte beti, etengabeko prestakuntzako programen bidez, sareko lana eta jardunbide egokien eta esperientzien trukean oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza sustatuz, eta, gainera, beren lanbide-garapena eta bizitza osoan zehar ikasitakoa sustatuz.

Etengabeko prestakuntza irakasle guztien eskubidea eta betebeharra da, eta hezkuntza-arloan eskumena duen sailaren eta ikastetxeen erantzukizuna da.

Era berean, irakasleen prestakuntza eredu pedagogikoen etengabeko hobekuntzaren oinarri izan behar duen printzipioetako bat da, euskal hezkuntza-sistema osoaren ekitatean eta kalitatean bikaintasunerantz aurrera egiteko.

Hezkuntza Sailak formakuntzak proposatuko ditu Euskaran, Hizkuntzetan eta baita bestelako gaietan, adibidez: hezkidetza, kulturartekotasuna, ongizate emozionala...etab.

Eskaintza horien guztien oinarrizko alderdiak Administrazioak eta irakasleen ordezkariek negoziatuko dituzte.

Irakasleen etengabeko prestakuntzak honako ezaugarri hauek izango ditu:

– Etengabeko prestakuntzako programen helburua izango da irakasleen ezagutzak eta trebetasunak, bai eta haien metodologia ere, berariazko zientzien eta didaktiken bilakaerara egokitzea.

– Prestakuntza-eskaintzak lotura zuzena izango du ikastetxeek planteatutako premia eta eskariekin, irakasleen eskariekin eta, oro har, hezkuntza-sistemaren beharrekin.

– Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak, bere erantzukizunen esparruan, irakasleek beren lanbide-jarduera ikasleen prestakuntzan eta garapenean emaitza egokiak lortzeko bitarteko egokiekin gara dezaten zainduko du. Horretarako, programa egonkor eta jarraituak garatuko dira. Programa horietan parte hartzea nahitaezkoa izan daiteke, eta irakasleen erantzukizuna izango da horietara joatea eta baliabide horiek ahalik eta ondoen baliatzea.

– Irakasleek funtsezko rola dute euskal hezkuntza-sistema eraldatzeko prozesuan, hobekuntza pedagogikoak eginez. Hobekuntza horiek, proposamen edo entsegu pilotuen emaitza gisa, eta horien eraginkortasuna enpirikoki egiaztatu ondoren, ikastetxe bakoitzean modu orokorrean ezarri ahal izango dira, hezkuntza-proiektuaren zati gisa.

– Irakasleek, beren eremuaren edo arloaren eta gaitasun metodologikoen ezagutza adituaz gain, taldean lan egingo dute, bai eta ikastetxearen hezkuntza-proiektuan edo lanbide-heziketako ikastetxe bateratuen proiektu estrategikoan sustatutako proiektuen edo beste irakaskuntza-modalitate batzuen bidezko lanean ere.

– Prestakuntza-eskaintza zabala, globala, kalitatezkoa eta doakoa izango da, eta, gainera, euskaraz irakasten duten irakasleek euskaraz jaso beharko dute beren prestakuntza, funtsean.

– Prestakuntza-eskaintza, lehentasunez, ikastetxean garatuko da, eraldatzeko, berritzeko eta hobetzeko oinarrizko unitate gisa, edo horretarako ezarritako prestakuntza-guneetan. Hala ere, hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak aldi baterako liberazioak eskaini ahal izango ditu irakasleen prestakuntza trinkorako, iraupen ertain edo luzeko ikastaro edo proiektuetan.

– Prestakuntza-eskaintzak prestakuntza-modalitate desberdinak konbinatu ahal izango ditu: aurrez aurrekoa, online edo mistoa.

– Prestakuntza-eskaintzak zehaztuko ditu prestakuntza-eskaintzaren metodologiak, estrategiak eta antolamendua, bai eta irakasleei hura ulertzen laguntzen dieten alderdi guztiak ere.

– Nolanahi ere, behin betiko prestakuntza-eskaintza Euskal Hezkuntza Sistemaren Plan Estrategikoan bultzatutako ildoetan oinarrituko da, edo, Lanbide Heziketaren kasuan, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako ildoetan eta indarrean dagoen Lanbide Heziketako Euskal Planean ezarritakoetan, ikastetxearen beharren testuinguruan, urteko prestakuntza-planek behar horiei erantzun artikulatua eman ahal izateko.

– Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak bermatuko du prestakuntza-jardueren administrazio-onarpena, bai sailak berak sustatutakoena, bai erakunde laguntzaileek sustatutakoena, baldin eta dagokion araudiaren arabera homologatzen badira.

– Prestakuntza-planetan karrerako funtzionarioak eta bitarteko funtzionarioak sartuko dira.

72. artikulua.– Hitzarmen honen indarraldirako konpromisoak.

Irakasleen prestakuntza lau jarduera-ildo nagusiren inguruan egituratuko da:

1.– Etengabeko prestakuntza unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan zerbitzuak ematen dituzten jarduneko irakasleentzat, Hezkuntza Laguntzako Zerbitzuetako langileentzat eta Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzaren mendeko beste hezkuntza-zerbitzu batzuetako langileentzat, Prest Gara Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planaren esparruan.

2.– Etengabeko prestakuntza, Lanbide Heziketaren esparruko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan zerbitzuak ematen dituzten jarduneko irakasleentzat, Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mendeko erakunde teknikoetako eta aholkularitza-erakundeetako langileentzat eta beste zerbitzu batzuetako langileentzat, Irakasleen Prestakuntza Planaren esparruan.

3.– Hezkuntza berritzeko eta eraldatzeko proiektuei lotutako ikastetxeko prestakuntza.

4.– Hezkuntzari Laguntzeko Zerbitzuen prestakuntza.

5.– Banakako dirulaguntzak, eskaintza instituzionalean jasotzen ez diren prestakuntza-ikastaroetara doazen irakasleen gastuak ordaintzeko.

Prestakuntza-jarduerak ikastetxean ematen den ordutegiaren barruan nahiz ordutegi horretatik kanpo egingo dira. Prestakuntza uztailean jaso daiteke, eta kasu ezohiko eta berezietan, abuztuan.

II. KAPITULUA
IRAKASLEEN HIZKUNTZEN ARLOKO TREBAKUNTZA HOBETZEKO PRESTAKUNTZA

73. artikulua.– Irakasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko prestakuntza.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko abenduaren 21eko 17/2023 Legeak 92. artikuluan zehazten duenez, ikastetxeetako hizkuntza-proiektuen bidez planifikatu behar dira hizkuntzen ikaskuntza, erabilera eta ikasleek haiekiko duten jarrera positiboa. Horretarako, abiapuntua eta ingurune bakoitzaren ezaugarri soziolinguistiko eta sozioekonomikoak hartuko dira kontuan, ikasleen eta haien familien ezaugarri espezifikoak barne, ikasleek hezkuntza-etapa bakoitzaren amaieran behar den hizkuntza-maila eta konpetentziak lor ditzaten. Ikastetxeko hizkuntza-proiektuak ikaskuntza-prozesuan hizkuntzak irakasteko eta erabiltzeko irizpide pedagogikoak garatu behar ditu.

Horregatik, irakasleak hizkuntzan eta metodologian gaitzea bultzatuko da, euskal kultura transmititzeko eskatzen dena barne, honako instrukzio hauen arabera:

1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak irakasleak prestatzeko eta hobetzeko plan bat egingo du, curriculum-hizkuntzetako hizkuntza-konpetentzia hobetzeko, 17/2023 Legearen 71. artikuluarekin bat etorriz.

2.– Irakasleentzako euskarazko C2 maila lortzeko eta atzerriko hizkuntzetako C1 maila lortzeko prestakuntza sustatuko da.

3.– Prestakuntza-planak curriculum-hizkuntzen ezagutza bermatuko du, eta euskararekiko eta haren erabilerarekiko konpromisoa sustatuko du.

4.– Irakasleek euskara-konpetentzietan eta atzerriko hizkuntzan (batez ere ingelesean) izango duten prestakuntzak kalitatezko irakaskuntzaren beharrei erantzungo die.

74. artikulua.– Irakasleen prestakuntza hizkuntzen irakaskuntzan.

1.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak berariazko prestakuntza eskainiko du metodologiei zein horien aplikazioari, curriculumaren diseinuari eta diziplinarteko lanari dagokienez, hizkuntza-proiektuak esparru eleaniztunean gauzatzeko, euskara ardatz nagusitzat hartuta.

2.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak prestakuntza-programak garatuko ditu atzerriko ikasleak edo EAEtik kanpokoak ikastetxeetan eta ikasgeletan hartzeko, eta haien hizkuntzak eta kulturak ere sartuko ditu ikasgeletan, haiekiko errespetutik abiatuta.

VIII. TITULUA
SEGURTASUNA ETA OSASUNA

75. artikulua.– Osasuna eta segurtasuna.

1.– Hezkuntza Sailak behar adina neurri hartuko ditu laneko arriskuen prebentzioaren arloan langileen segurtasuna eta osasuna babesteko: arriskuen ebaluazioa, informazioa, kontsulta, langileen parte-hartzea eta prestakuntza, larrialdiko eta arrisku larriko kasuetan jardutea, eta osasuna zaintzea.

2.– Horretarako, ikastetxe, hezkuntza-zerbitzu eta lanbide-heziketako erakunde tekniko eta aholkularitza-erakunde guztiek Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin lankidetzan jardungo duten langileak izango dituzte, abenduaren 9ko 299/2003 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera. Lankidetza hori ikastetxeen kudeaketaren esparruan txertatuko da, eta ikastetxeen autonomiaren arabera zehaztuko da. Zeregin hori irakasle batek egiten badu, irakasle horrek astean gutxienez bi eskola-ordu izango ditu lankidetza-eginkizun horiek betetzeko.

3.– Segurtasun eta Osasun Batzordeak arduratuko dira arriskuak prebenitzeko planak eta programak egiteaz, abian jartzeaz eta ebaluatzeaz, Hezkuntza Sailaren Segurtasun eta Osasun Politika Orokorraren dokumentuan ezarritakoari jarraikiz.

4.– Hezkuntza Sailak lan- eta sexu-jazarpena saihesteko lan-baldintzak sustatuko ditu. Era berean, jazarpen hori prebenitzeko irakasleentzako prestakuntza-ekintzak sartuko dira formakuntza-planetan. Sailak gatazkak konpontzeko prozeduren ezarpena bultzatuko du, bitartekari baten esku-hartzearekin, laneko jazarpen moral eta sexualaren kasuetarako, bai eta lan-giro ona sustatzeko ere.

5.– Hezkuntza Sailak irakasleei zuzendutako prestakuntza-jarduerak sustatuko ditu, haien osasun sozial eta emozionala zaintzeko. Horretarako, partida ekonomiko espezifiko bat izango du, bai jarduera kolektiboak garatzeko (prestakuntza-saioak, sentsibilizazio-programak, etab.), bai arreta indibiduala emateko, beharrezkoa dela erabakitzen den kasuetan. Banakako nahiz taldeko esku-hartzeetan parte hartzeko baldintzak Segurtasun eta Osasun Batzordean negoziatuko dira. Jarduera horiek 2025-2026 ikasturtean abiaraziko dira.

6.– Prebentzio-ordezkari izan ahalko dira, langileen ordezkari ez izan arren, hitzarmen honen eremuan ordezkaritza duten erakunde sindikalek izendatzen dituzten langileak. Prebentzioko ordezkarien kopurua Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 35.2 artikuluan aurreikusitako eskala aplikatzearen emaitza izango da.

Horrela, erakunde sindikalek itundutako banaketaren arabera proposatuko dituzte prebentzio-ordezkariak, zerbitzuak edozein sektoretan ematen dituztela ere.

Prebentzioko ordezkariek beren eginkizunek eragindako joan-etorrietako gastuei dagozkien kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte.

76. artikulua.– Lanpostua egokitzeko protokoloa.

Hezkuntza Sailak lanpostua egokitzeko protokolo bat garatuko du, irakasle guztiek behin betiko edo behin-behineko destinoko funtzioak bete ahal izan ditzaten, pertsona bakoitzaren osasun-premiak kontuan hartuta. Ezarri beharreko neurriak behin betikoak edo berrikustekoak izan daitezke, pertsona bakoitzaren patologien arabera. Lanpostuaren egokitzapenak, inola ere, ez du ekarriko irakas-lanetatik edo horiei berez dagozkien eginkizunetatik salbuestea.

77. artikulua.– Lanpostuz aldatzeko protokoloa.

Ezintasuna ukatu zaien pertsonek beren lanpostura itzuli behar badute, baina horretarako gaitasunik ez badute, beren osasun-egoerara egokitzen den lanpostu batera aldatu ahal izango dira, salbuespen gisa. Kasu horietan, salbuespen gisa, lanpostuak esleitu ahal izango dira, irakaskuntza-karga murriztuta, edo irakaskuntza-funtzioari dagozkion zenbait lan egitetik salbuetsita.

78. artikulua.– Aldizkako osasun-azterketak.

2025-2026 ikasturtetik aurrera, aldizkako prozedura bat ezarriko da Administrazioaren zerbitzura dauden irakasle guztiek gutxienez hiru urtean behin osasun-azterketak egin ditzaten. Langile bakoitzari egin beharreko osasun-azterketak lanpostuaren berezitasunak kontuan hartuta eta azterketa medikuaren balorazioaren arabera egokituko zaizkio.

79. artikulua.– Bigarren jarduerako batzordea.

Osasun-batzorde bat deituko da urtero, eta bertan aztertuko dira ezintasun-espedientea ukatu zaien edo izapidetzen ari diren kasuak, baldin eta langilea ikasgelara itzultzera behartuta badago baina horretarako gaitasunik ez badu. Langile horiek zuzeneko irakaskuntzarik gabeko beste eginkizun batzuetan birkokatzeko ahalegina egingo da.

IX. TITULUA
GENERO BERDINTASUNERAKO NEURRIAK ETA LGTBI PERTSONEN ESKUBIDEEN ALDEKO NEURRIAK

80. artikulua.– Genero-berdintasunerako neurriak.

Berdintasunerako planetan bildutako neurrien garapena bermatzeko, Berdintasunerako Jarraipen Batzordea sortu da. Honako eginkizun hauek izango ditu:

a) Emakumeari buruzko lege-arauak eta gomendioak (berdintasun-planak, akordioak, etab.) betetzen direla zaintzea, tratu-desberdintasunak desagerrarazteko, diskriminazio-egoerarik ez dagoela egiaztatzeko eta ekintza positiboko neurriak aplikatzen direla bermatzeko.

b) Emakumearen bereizkeriarekin, lan-baldintzekin, emakumeak zuzendaritza eta erabaki-organoetan duen presentziarekin eta abarrekin zerikusia duten arazo eta gaiei buruzko txostenak egitea.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko langile publikoek, beren babesa eraginkorra izan dadin, akordio honen 39. artikuluan jasotako lizentziarako eskubidea izango dute.

Gainera, indarkeria matxistarekin lotutako jarduketa eta prozedura guztietan, biktimen intimitatea babestuko da, bereziki datu pertsonalak, ondorengoenak eta haien zaintza edo babespean dagoen edozein pertsonarenak.

Hezkuntza Sailak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak hartuko ditu. Tratu eta aukera berdinak ematearen alde, edonolako diskriminazio moduak erauzteko neurriak hartuko dira, eta horretarako berdintasun plana gauzatu ahal izango da. Plan horrek emakumeen eta gizonezkoen berdintasunerako Lege Organikoak aurreikusten dituen edukiak izango ditu.

Era berean, Sailak konpromisoa hartzen du hizkera ez-sexista erabiltzeko eta publikoki emakumearen irudi ez-diskriminatzailea emateko. Arreta berezia eman behar zaie lanpostuen profilaketari eta izendapenari, baldin eta estereotipo jakin batzuen ondorio badira; estereotipo horien arabera, gizonen eta emakumeen berezko lanak edo jarduerak egongo lirateke, eta emakumeek gizarte-aintzatespen txikiagoa dute.

Irizpide horiek estatistika-hizkuntzara hedatu behar dira, hau da, sexuaren aldagaia sartu behar da sektorean nolabaiteko garrantzia duten datu guztietan.

81. artikulua.– LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko neurriak.

Tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko, sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko neurriak hartuko ditu Hezkuntza Sailak. 4/2023 Errege dekretuak aurreikusitako edukiak bilduko dituen LGTBI pertsonen eskubideen aldeko Plana jasoko da.

Hezkuntza Sailak sexu-joera, genero-identitatea eta genero-adierazpenaren araberako jazarpenaren aurkako protokoloa garatuko du. Protokoloak jazarpen egoera baten aurrean eman beharreko pausoen deskribapen zehatz eta argia azalduko du, eta LGTBI kolektiboarekiko jazarpen eta bortizkeria mota guztien prebentzio goiztiarra sustatuko du. Babes osoa eskainiko dio jazarria izan den pertsonari, neurri eraginkor eta azkarren bidez. Xede hau betetzeko, langile guztiek izango dute protokoloaren nondik norakoen berri.

X. TITULUA
BIZIKIDETZARAKO NEURRIAK

82. artikulua.– Bizikidetza positiboa.

1.– Bizikidetza positiboa da Euskal Hezkuntza Sistemaren oinarri nagusietako bat. Hezkuntza-komunitateko kide guztien elkarrekiko errespetuak arautuko du, eta hezkuntza irisgarria, berdintasunezkoa, inklusiboa eta kalitatezkoa sustatuko du. Hezkuntza horrek aukera eman behar du haur eta nerabeek garapen osoa izan dezaten eta indarkeriarik gabeko ikastetxe seguru eta libreetan parte har dezaten. Zentro horietan, oinarrizko eskubide eta askatasun publiko guztien errespetua, berdintasuna eta sustapena bermatuko dira, komunikatzeko, negoziatzeko eta gatazkak konpontzeko metodo baketsuak erabiliz. Horrela, betetzen duten rola edozein dela ere, ikastetxeetako hezkuntza-eragile guztiak ikastetxeko bizikidetzaren partaide eta arduradun dira.

2.– Bizikidetza positiboaren balioak, ardatz gisa, lotura zuzena du honako balio hauekin:

a) Aniztasuna eta pluraltasuna, aukera-berdintasuna bermatzen dutenak aniztasunari erantzunez eta diskriminaziorik gabe.

b) Inklusioa, ekitatea eta berdintasuna, ongizate, segurtasun eta konfiantzazko testuinguru bat ematen dutenak, beharrezkoak dira ikasle guztien garapen integralerako eta ikaskuntzetan arrakasta izateko.

c) Hezkidetza eta kulturartekotasuna, emakumeen eta gizonen berdintasunean eta pertsona bakoitzaren sexu-orientazioarekiko errespetuan oinarritutako hezkuntza bermatzen duten balioak, bai eta pertsona desberdinen desberdintasun kultural eta ideologikoak onartzea bermatzen dutenak ere.

3.– Bizikidetza positiboaren oinarri diren balioak eta jarrerak eta bizikidetza horren garapena erreferentzia izango dira ikastetxeetako hezkuntza-eragile guztien jardueretarako. Ildo horretan, ikastetxeetan bizikidetza positiboa garatzea horien guztien erantzukizuna da, eta ez soilik arlo horretako jarduerak zuzentzen edo koordinatzen dituzten organoena.

4.– Ikastetxeek arreta berezia jarriko dute bizikidetza positiboarekin zerikusia duten organo, batzorde edo lantaldeetako kideen prestakuntzan, baita ikasleenean ere.

83. artikulua.– Aniztasunari erantzuteko esparruko prestakuntza.

1.– Aniztasunari emandako erantzuna da ikasleen garapen integrala errazteko hezkuntza-politiken, -kulturen eta -praktiken multzoa, ikasleen gaitasunetara, ikasteko estilora, interesetara, egoera pertsonaletara, sozialetara, osasun-baldintzetara, ekonomikoetara, kulturaletara eta funtzionaletara egokituta.

2.– Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak ikastetxeetan zuzenean parte hartzen duten irakasleen lanbide-gaitasunak sistematikoki eguneratzea sustatuko du, aniztasunari erantzuteko eremuan.

3.– Hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak prestakuntza-jarduera espezifikoak sustatuko ditu tutoretza-funtzioa eta hezkuntza-orientazioa hobetzeko, aniztasunari ematen zaion erantzunaren kalitatea hobetzen laguntzeko.

XI. TITULUA
EKINTZA SINDIKALA

84. artikulua.– Ekintza sindikala.

Eskubide sindikalak eta jarduera sindikala gaur egungo araudiaren arabera gauzatu eta garatuko dira, eta, bereziki, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan Eskubide Sindikalei eta Jarduera Sindikalari buruzko Esparru Akordioaren» (1988ko azaroaren 18ko EHAA) eta Administrazio Autonomo honen esparruan etorkizunean sinatuko diren beste akordio batzuen arabera.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa alde batera utzi gabe, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoaren sektoreko ekintza sindikala honako atal hauekin osatuko da:

a) Ordezkapen-zerrendek horretarako aukera ematen duten guztietan, zentrotik kanpo dauden langileak ordezkatuko direla bermatzen da, beren jarduera garatzeko ordu sindikalak erabiltzen badituzte, baldin eta gutxienez egun batez huts egiten badute. Hori gutxienez lau egun natural lehenago jakinaraziko da.

b) Sindikatu-liberatu guztiak ondorio guztietarako zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran egongo dira.

c) Sindikatu-atalen eta Administrazioko organoen arteko harremanen garapena errazteko eta haien eta dagozkien sindikatuen arteko lotura handiagoa ahalbidetzeko, ordezkaritza-erakundeetako sindikatu-atalek beren kideen artetik bat izendatu ahal izango dute, lanalditik erabat liberatzeko eskubidearekin, gainerako kideei dagozkien ordu sindikaletan eraginik izan gabe. Irakasleak, egoera horretan dagoen bitartean, ez du inolako ordainsaririk jasoko kontzeptu horiengatik.

d) Era berean, Akordio honen ondorioz sortutako Batzorde Paritarioari agindutako zereginak garatzen laguntzeko, erakunde sindikal sinatzaileek beste bat izendatu ahal izango dute beren kideen artetik, beren lanalditik erabat liberatzeko eskubidearekin, gainerako kideei dagozkien ordu sindikaletan eraginik izan gabe. Liberatu horrek gainerako liberatu sindikalen lan-baldintza berberak eta administrazio-egoera bera izango lituzke.

e) Batzorde Paritarioak, Akordio honen indarraldiaren eremuan, liberazio-aldi jakin baten ondoren, liberatu sindikal horiek dagokien irakaskuntza-lanpostura itzultzeko lan-baldintzak aztertuko ditu.

f) Akordio honen sinatzaileek liberatu sindikal gehigarri bat izango dute.

XII. TITULUA
BATZORDE PARITARIOA, GATAZKEN JARRAIPENA ETA KONPONBIDEA

85. artikulua.– Batzorde Paritarioa.

1.– Xedea. Akordio hau sinatzean, Batzorde Paritarioa eratuko da, Akordioaren interpretaziotik, jarraipenetik eta aplikaziotik eratortzen diren gai guztiak aztertzeko eta ebazteko, bai eta hitzarmenaren aplikazio-eremuan dauden langileei eragiten dieten lan-arloko arazo guztiak aztertzeko eta ebazteko ere.

Akordioa sinatu ondoren, edukiarekin lotuta ez dauden akats aritmetikoak hautematen badira, batzordea bildu egingo da akatsak zuzentzea onartzeko. Era berean, Akordio honen idazketa zuzendu edo hobetu ahal izango da, artikuluak hobeto ulertzeko eta bertan xedatutakoa hobeto interpretatzeko.

2.– Osaera. Batzorde Paritarioa sindikatu sinatzaile bakoitzaren bi ordezkarik osatuko dute, Administrazioaren proportzio berean. Sindikatu bakoitzak eta Administrazioak Batzorde Paritarioan parte hartu ahal izango dute, eta aholkulari bana kide titular bakoitzeko. Aholkulari horiek hitza izango dute, baina botorik ez.

3.– Aldizkakotasuna. Batzorde Paritarioaren bilera idatziz eskatuko du alderdi sinatzaileetako edozeinek, gutxienez bilera egin baino hamar egun lehenago. Bilera bakoitzean hurrengoa noiz egingo den adostu ahal izango da.

Deialdiaren eta bileraren arteko denbora laburtu ahal izango da, bi alderdiek hala adosten badute. Nolanahi ere, bilera baten eta hurrengoaren artean ezin izango da hiru hilabete baino gehiago igaro, ezta hamabost egun baino gutxiago ere, alderdiek bestelakorik adosten ez badute.

4.– Deialdia eta gai-zerrenda. Batzorde Paritarioaren deialdiak, aurreko puntua kontuan hartuta, zehatz-mehatz adierazi beharko ditu gai-zerrendan aztertu beharreko gaiak, eta bileraren lekua, eguna eta ordua. Nahitaezkoa izango da bi alderdiak bertan egotea.

Edozein alderdik gutxienez hamar egun lehenago proposatzen dituen puntuek osatuko dute gai-zerrenda, 86. artikuluaren azken paragrafoan aurreikusitakoa izan ezik.

Akordioak baliozkoak izan daitezen, beharrezkoa izango da alderdi bakoitzeko gutxienez bi kidek parte hartzea.

5.– Erabakiak hartzea. Erabakiak bi alderdien gehiengoz hartuko dira, eta sindikatuen ordezkariek boto haztatua izango dute, azken hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera.

6.– Idazkaria. Batzorde horren funtzionamendu egokiagoa bermatzeko, Hezkuntza Saileko idazkari bat izendatuko da. Idazkari horrek bileren aktak egin eta zainduko ditu, eta, aldi berean, bi alderdien komunikazioa bideratuko du, batzordearen funtzionamendutik eratortzen diren alde guztietan.

86. artikulua.– Gatazkak konpontzeko prozedura.

Bi alderdiek Batzorde Paritarioari jakinaraziko dizkiote interpretazioari buruzko desadostasun guztiak, eta hark ebatziko ditu hitzarmenaren indarraldia eta aplikazioa, bai eta hitzarmenaren eremuko langileei eragiten dieten lan-arloko beste gai batzuk ere.

Batzorde Paritarioan akordiorik lortzen ez bada, bi alderdiek bitartekaritzara jo ahal izango dute. Kasu horretan, edozein presio- edo gatazka-neurri hartu aurretik, dagokion bitartekaria edo bateratzailea izendatuko da zortzi egun balioduneko epean, bi alderdiek ados jarrita proposatzen duten hirukoaren artean. Nolanahi ere, batzorde tekniko bat bultzatuko da. Batzorde horrek PRECO sisteman sartzeko mekanismoak aztertuko ditu, lan-baldintzen arloko gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko eta itunak eta Mahai Sektorial honen eremuko akordioak interpretatzeko.

Sindikatuen gehiengoak uste badu Administrazioaren alde bakarreko ekintza batek akordioa larriki urratu duela, gehiengo horrek Batzorde Paritarioaren ezohiko bilera bat eskatuko du, eta gehienez ere hiru egun balioduneko epean bilduko da, eskatzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Ikasturte bakoitzean ezin izango dira ezohiko hiru bilera baino gehiago egin.

87. artikulua.– Erabakiak betearaztea.

Batzorde Paritarioaren erabakiak gehienez ere berrogei eguneko epean bete beharko dira, ebazpena hartzen denetik zenbatzen hasita.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Akordio honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzura diharduten funtzionarioentzat ezartzen den edozein hobekuntza 2. artikuluan jasotako langileei ere aplikatuko zaie, akordio horien onuradunen ondorio berberekin, irakasle funtzionarioen berezitasunetara eta haien lan-baldintzetara egin beharreko egokitzapenak alde batera utzi gabe.

ERANSKINA

Plantillak esleitzeko irizpide berrien ondorioz kontratatutako lanpostuak ez dira kontuan hartuko bitartekotasun tasa zenbatzerako orduan, Estatuan Birjartze tasaren muga ezabatu arte EPE deialdiak egiterakoan.

HEZKUNTZA SAILAREN MENDEKO UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO LANGILEAK ESLEITZEKO IRIZPIDEAK
HAUR, LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA

1.– Irizpide orokorrak.

Ratioak:

Taldeak osatzeko beharrezko ratioak.

– Taldeak osatzeko gehieneko ratioa honako hau izango da:

– 18 haur hezkuntzan, lehen zikloko hirugarren mailan.

– 20 bigarren zikloko haur-hezkuntzan.

HKI altuko zentroei 18ko ratioa aplikatuko zaie.

– 22 lehen hezkuntzan.

Ratio hori aplikatuko da 2026-2027 ikasturtetik aurrera.

– 25 bigarren hezkuntzan.

– 27 batxilergoan.

Ratio hori aplikatuko da 2025-2026 ikasturtean bigarren mailako ikasgeletan.

Ohar orokorrak.

– Errepikatu duten ikasleak edo sartu berriak taldea sortzeko ezarritako ratioen barruan zenbatuko dira.

– Haur hezkuntzan ez da aplikatuko taldeen bateratze automatikoa matrikula galtzeagatik, baldin eta gela bakoitzean 10 ikasle baino gehiago badaude.

– Lehen eta bigarren hezkuntzan, taldearen maila, ezaugarriak eta ikastetxeko irakasleen plantillan duen eragina hartuko dira kontuan.

– Adin desberdinetako ikasleekin taldeak osatzeko gehieneko ratioa 18 izango da haur-hezkuntzan, 2 eta 3 urteko ikasleekin osatutako taldea sortzen bada; eta 19 ikasle gainerako haur-hezkuntzan eta 20 ikasle lehen hezkuntzan. Ikasleak hiru adinekoak badira, 15 izango dira, eta hiru adin baino gehiago elkartzen badira, 12 ikasle izango dira taldeko.

– Baliabideak esleitzeko talde-kopurua zenbatzerakoan, talde arruntak, bat egindako taldeak eta gela egonkorrak hartuko dira kontuan.

Irakasle/ikasle ratioak.

– Taldeak osatzeko ezarritako ratioaz gain, egungo ikasle/irakasle ratioa murriztea planteatzen da etapa guztietan, oro har, dokumentu honen 2. puntuan proposatutako irakasleak hornitzeko irizpideak kontuan hartuta. Ondorio horietarako, irakaskuntza-funtzioak betetzen dituzten irakasleen plazak bakarrik zenbatuko dira: irakasle tutoreak eta espezialistak, laguntza- eta errefortzu-langileak, hezkuntza-premia bereziei erantzuteko langileak eta HKI ikastetxeei esleitutako langileak. Ratioaren zenbaketan ez dira zenbatuko zuzeneko irakaskuntza-lanak egiten ez dituzten zentroko langileak. Irakaskuntzarako arduraldi partzialaren kasuan, ordu horiek bakarrik zenbatuko dira.

– Ratio hori ikastetxe baten etapa bakoitzerako kalkulatuko da, eta etapa bakoitzeko ikasleekin zuzenean esku hartzen duten irakasleak bakarrik zenbatuko dira. Etapa bakoitzean, adierazitako parametroen arabera hornituko dira irakasleak, ikasle/irakasle ratioa honako hau izan dadin:

– Bi urtekoen gelak: 1/12.

– Haur Hezkuntzako etapa, 2. zikloa: 1/18.

– Lehen hezkuntzako etapa: 1/20.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa: 1/20.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko etapa (Batxilergoa): 1/25.

Irakasleen plantillaren zuzkidurarako ohar orokorrak.

Aurreko puntuan ezarritako irizpideaz gain, irakasleak hornitzeko irizpideak ezarriko dira, eta arreta berezia jarriko da honako gai hauetan:

– Zuzendaritza- taldeak.

– Laguntzako eta errefortzuko irakasleak.

– Hezkuntza premia bereziak.

– Berrikuntza-proiektuak. Baliabide horri esleitutako eginkizunen artean daude Hezkuntza Sailaren ildo estrategikoei lotutakoak. Hezkuntza Politiketako Sailburuordetzak zehaztuko ditu ikastetxeek sustatutako berrikuntza-proiektuak garatzeko oinarri izango diren lehentasunak. Ikastetxe guztiek bermatuta izango dute berrikuntzarako baliabideen zuzkidura, dokumentu honetan zehazten diren parametroen arabera.

– Tutoretza bikoitza ematea 20 ikasle baino gehiago dituzten bigarren hezkuntzako taldeei.

– Irakaskuntza-lanaren berezko funtzioekin loturarik ez duten administrazio-zereginen zama arinduko duten lanbide-profilak sortzea. Administrazio- profilak eta digitalizazioaren kudeaketakoak. Ikasgelak eraikin desberdinen artean bananduta dauden, eta gutxienez 500 metroko distantzia dagoen ikastetxeetan baliabide gehigarriaren beharra aztertuko da 2025-2026 ikasturtetik aurrera.

Irakasleen irakastorduak:

– 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Haur-Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleen eskola-ordutegia murriztuko da. 2025-2026 ikasturtean eskola-ordu bat murriztuko da, eta 2026-2027 ikasturtean, bigarren eskola-ordu bat. Horrenbestez, eskola-orduak gehienez 22 izango dira 2025-2026 ikasturtean, eta 21 2026-2027 ikasturtean. Murrizketa-orduak norberaren irakaskuntza-prozesuak hobetzeko erabiliko dira. Hezkuntza Sailak behar besteko ordu-kredituak esleituko ditu paragrafo honetan ezarritako murrizketaren eraginez suertatutako eskola-ordutegiaren orduak betetzeko.

– Bigarren Hezkuntzako, Araubide Bereziko eta Lanbide Heziketako irakasleek 17 eskola-ordu emango dituzte gehienez, laguntza- eta errefortzu-programetan emandako eskola-orduak barne (Hedatze edo izaera analogoko programak).

2.– Etapa bakoitzerako berariazko irizpideak ikastetxeetako irakasleen plantilla hornitzeko.

2.1.– Plantilla hornitzeko irizpideak Haur-hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako ikastetxeetarako.

2.2.– Plantilla hornitzeko irizpideak batxilergoa duten bigarren hezkuntzako ikastetxeetarako.

2.3.– IPI zentroetarako plantilla hornitzeko irizpideak.

2.4.– Plantilla hornitzeko irizpideak bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide-heziketako ikastetxeetarako.

2.5.– Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuetarako irizpideak.

2.1.– Plantilla hornitzeko irizpideak haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxeetarako.

Ikastetxearen baliabide egonkor komunak.

– Zuzendaritza-taldearentzako orduak:

– 8 talde gehienez: lanaldi erdia, eta 100 ikasle baino gehiagoko zentroetan jardunaldi osoa.

– 9 eta 14 talde artean: lanaldi bat.

– 15 eta 19 talde artean: 1,5 lanaldi.

– 20 eta 24 talde artean: 2 lanaldi.

– 25 eta 29 talde artean: 2,5 lanaldi.

– 30 eta 45 taldea artean: 3 lanaldi.

– 46 eta 59 talde artean: 3,5 lanaldi.

– 60 talde baino gehiago: 4 lanaldi.

Irizpide horiek 2027-2028 ikasturtetik aurrera ezarriko dira.

– Langileak kudeatzeko ordu-kredituak. Ikastetxeari atxikitako langile kopuruaren arabera (irakasleak, irakasle ez diren hezkuntza-langileak eta Hezkuntza Sailaren mendeko sukaldeko langileak), ordu-kreditua emango zaie ikastetxeei langileak kudeatzeko, tarte hauen arabera:

– 30 eta 49 langile artean: lanaldi osoaren 0.33 kreditu.

– 50 eta 75 langile artean: lanaldi erdia.

– 60 langiletik gora: lanaldi osoko zuzkidura.

Kalkulua egiteko, maiatzeko irakasleen LPZri eta irakasle ez diren langileen zuzkidurari buruzko datuak hartuko dira oinarri, hurrengo ikasturterako.

– Berrikuntza- eta prestakuntza-proiektuen koordinatzailea.

– 9 taldera arte: 0.50.

– 9 eta 19 talde artean: lanaldi oso bat.

– 20 eta 29 talde artean: lanaldi eta erdiko kreditua.

– 30 taldetik aurrera: 2 lanaldi oso.

– Aholkulari-plazak:

– 6 talde arte: 0,5 lanaldi.

– 7 eta 12 talde artean: lanaldi oso 1.

– 13 taldetik aurrera: 1,5 lanaldi.

– 400 ikasletik aurrera: 2 lanaldi oso.

– 600 ikasletik gora: 2,5 lanaldi.

– 800 ikasletik gora: 3 lanaldi.

– 1.000tik aurrera: 4 lanaldi.

– HKI altua edo oso altua duten ikastetxeetan, bigarren aholkularia 350 ikasletik aurrera esleituko da, eta gainerako tarteetan proportzionalki esleituko dira.

Irizpide horiek 2025-2026 ikasturtetik aurrera ezarriko dira.

– Pedagogia terapeutikoko plaza egonkorrak:

– 8 taldera arte: 0,5 lanaldi eta 100 ikasle baino gehiago badaude jardunaldi osoa.

– 9 eta 19 talde artean: lanaldi osoa.

– 19 taldetik gora: 2 lanaldi oso.

– 500 eta 750 ikasle arteko ikastetxeetan: lanaldi bat gehiago.

– Ikastetxeak 750 eta 1.000 ikasle artean baditu: bi lanaldi gehiago.

– Azkenik, 1.000 ikasletik gorako ikastetxeetan hiru gehiago izango lirateke.

– Jantokiko arduradunaren plaza: zuzkidura hori egungo parametroetan mantenduko da administrariak lanean hasi arte. Ondoren, errekurtso horren egokitasuna eta baldintzak aztertuko dira.

– Administrari laguntzaile plaza:

– 5 eta 7 talde artean: 0,33 lanaldi (0,50 ikastetxeak jantoki-zerbitzua ematen badu).

– 8 eta 19 talde artean: 0,5 lanaldi (0,50 gehiago ikastetxeak jantoki-zerbitzua ematen badu).

– 20 eta 29 talde artean: lanaldi osoa (0,50 gehiago ikastetxeak jantoki-zerbitzua ematen badu).

– 30 eta 39 talde artean: 1,5 lanaldi (0.50 gehiago ikastetxeak jantoki-zerbitzua ematen badu).

– Gainerakoak: 2 lanaldi oso (0.50 gehiago).

– IKT teknikariaren plaza:

– 5 eta 9 talde artean: 0,33 lanaldi.

– 10 eta 19 talde artean: 0,5 lanaldi.

– 20 eta 29 talde artean: lanaldi osoa.

– 30 eta 39 talde artean: 1,5 lanaldi.

– Gainerakoak: 2 lanaldi oso.

Premia zehatzei lotutako baliabideak.

– PTE laguntza-taldeko plazak: HLPBei Laguntzeko Zerbitzuetako teknikariek uste badute ikastetxean dauden zuzkidurak ez direla nahikoa, orain arteko irizpideetara egokitzen diren PTE plazak esleituko dira. Irizpide horien egokitasuna baloratuko da.

– HLE laguntza-taldeko plazak: HPBetako teknikariek identifikatutako ikasleen banakako HPBen arabera, ordura arte jarraitutako irizpideekin bat datozen zuzkidura unitarioak esleituko dira. Irizpide horien egokitasuna baloratuko da.

– HIPI laguntza-taldeko eta EUSLE programako plazak: ikastetxeetara iritsi berri diren ikasleen eta hizkuntza-premien arabera, baliabide espezifikoak emango dira, honela:

– 2 eta 6 ikasle artean: 0,5 lanaldi.

– 7 eta 12 ikasle artean: 1 lanaldi.

– 13 eta 18 ikasle artean: 1,5 lanaldi.

– 19 eta 24 ikasle artean: 2 lanaldi.

– 25 eta 30 ikasle artean: 2,5 lanaldi.

– 6 ikasleko 0,5 lanaldi.

EUSLE programa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara zabalduko da.

Irizpide horiek 2025-2026 ikasturtetik aurrera aplikatuko dira.

– Hizkuntza proiektuetarako baliabideak esleituko dira ikastetxeetan, honako funtzio hauek egiteko:

1.– Proiektuak planifikatzeko eta diseinatzeko aholkularitza emateko.

2.– Proiektuan parte hartzen duten taldeak koordinatzeko.

3.– Prestakuntza eta gaikuntza eskaintzeko.

4.– Proiektuen ebaluazioa eta jarraipena egiteko.

HKI altua edo oso altua duten ikastetxeei honela emango zaie:

– 15 taldera arte: 0,5 jardunaldi.

– 16 taldetik aurrera: jardunaldi 1.

Gainerako ikastetxeetan honako irizpide hauen arabera esleituko dira figura horiek:

– Euskarazko hizkuntza-gaitasunaren ikastetxearen barne-ebaluazioko emaitzak.

– Ikastetxeak euskarazko hizkuntza-gaitasunaren ebaluazioan egindako ebaluazio diagnostikoaren emaitzak.

– Testuinguru soziolinguistikoa.

– Talde-kopurua.

– Ikasle-kopurua.

2025-2026 ikasturtean proba pilotu bat hasiko da gutxienez HKI altu eta oso altuko 10 ikastetxetan, 2026-2027 ikasturtean HKI altu eta oso altuko zentroetara zabalduko da eta 2027-2028 ikasturtetan gainontzeko zentro guztiek izango dute figura hori.

– EHI irakasleak: langile gehiago jartzea proposatzen da, ikasleek komunikazioaren eta hizkuntzaren esparruan dituzten beharrei erantzun integrala, doitua eta prebentziozkoa emateko. Ildo horretan, proposatzen da irakasle horiek beren hezkuntza-esku-hartzea ohiko testuingurua indartuz egitea: hezkuntza-eredu inklusiboa, arreta berezia jarriz haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehen zikloko etapetan, batez ere honako hauetarako:

– Hizkuntzaren eta komunikazioaren esparruarekin lotutako zailtasunen prebentzioa.

– Detekzio eta esku-hartze goiztiarra.

– Ikasleen komunikazio-trebetasunak hobetzeko estrategiak diseinatzeko aholkularitza eta laguntza ematea irakasle-taldeari.

– 4 eta 8 talde artean: 0,5 lanaldi.

– 9 eta 16 talde artean: lanaldi 1.

– 17 eta 24 talde artean: 1,5 lanaldi.

– 25 eta 31 talde artean: 2 lanaldi.

– 32 eta 37 talde artean: 2,5 lanaldi.

– 38 eta 44 talde artean: 3 lanaldi.

– 45 taldetik aurrera: 4 lanaldi.

2025-2026 ikasturtean, profesional horien esku-hartze espezifikoa diseinatuko da, baita horri buruzko prestakuntza-plana ere. Irizpide horiek 2026-2027 ikasturtetik aurrera aplikatuko dira.

– Ongizate eta Babeserako koordinatzailea:

– 20 taldera arte: 0,17 lanaldi (5 lanordu).

– 21 eta 40 talde artean: 0,25 lanaldi (7,5 lanordu).

– 41 eta 50 talde artean: 0,33 lanaldi (10 lanordu).

– 51 eta 60 talde artean: 0,50 lanaldi (15 lanordu).

2025-2026 ikasturtean koordinatzaile hauen prestakuntza diseinatu eta ezarriko da. Irizpide horiek 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetan ezarriko dira.

– Hezkuntza-konplexutasun handiko ikastetxeetan, 0,5 lanaldi zehaztu ahal izango dira lerroko, zuzendaritza-taldeak zehaztu beharreko esku-hartze zehatz baterako.

Bai ikastetxe sortu berriek, bai taldeak eta ikasleak murrizteko joera dutenek, edota bat-egite edo integrazio prozeduretan inplikatuta daudenak, tratamendu espezifikoa izango dute baliabideak esleitzeko orduan, haien ezaugarrien arabera, eta betiere inplikatutako ikastetxeen zuzendaritza taldeen iritzia kontuan hartuz.

Baliabide egonkorrak hezkuntza-etapa eta mailen arabera.

HAUR HEZKUNTZA

– Haur Hezkuntzako tutoretzak: bat taldeko.

– Espezialistak:

– Atzerriko hizkuntzako irakasleak (ingelesa): astean 2,5 ordu betetzeko behar dena, 3, 4 eta 5 urteko taldeetan.

– Musikako irakasleak: 4 eta 5 urteko mailetan astean ordubete betetzeko behar dena.

2 urtekoen gelak.

– Taldea osatzeko ikasleen ratioa: 18/1.

– Irakasle laguntzaileak hornitzeko ratioa: 12/1.

– Taldeko tutoretza bat.

Laguntzak:

Ikasle kopurua/12 – Irakasle tutore kopurua. Adibidea:

113/18 = 6.27 = 7 talde = 7 tutoretza.

113 ikasle/12 = 9,42 irakasle.

9.42 - 7 = 2.42 = 2.50. (Gorantz biribilduko da beti).

3, 4 eta 5 urteko gelak.

– Taldea osatzeko ikasleen ratioa: 20/1.

LEHEN HEZKUNTZA

– Taldea osatzeko ikasleen ratioa: 23/1.

– Lehen Hezkuntzako tutoretzak: bat taldeko.

– Espezialistak:

– Atzerriko hizkuntzako irakasleak (ingelesa): etapa osoan astean 22 ordu betetzeko behar dena. Ordu horietatik gutxienez 16 ingelesa irakasteko izango dira. Ikastetxeak hizkuntza-proiektuaren arabera banatuko ditu gainerako orduak.

– Musikako irakasleak: astean ordubete maila guztietan.

– Gorputz Hezkuntzako irakasleak: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan astean 3 ordu betetzeko behar dena; Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan astean 2 ordu eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan 1,5 ordu.

2.2.– Plantilla hornitzeko irizpideak Batxilergoa duten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetarako.

Ikastetxearen baliabide egonkor komunak.

– Zuzendaritza-funtzioa garatzeko irizpideak:

– 12 taldera arte: 2 lanaldi oso.

– 0,33 lerro gehigarri bakoitzeko.

– 0,33 etapa gehigarri bakoitzeko.

Irizpide horiek 2027-2028 ikasturtetik aurrera ezarriko dira.

– Langileak kudeatzeko ordu-kredituak.

Ikastetxeari atxikitako langile kopuruaren arabera (irakasleak, hezitzaile ez diren langileak, administrari laguntzaileak, mendeko langileak bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, eta Hezkuntza Sailaren mendeko sukaldeko eta garbiketako langileak), ordu-kreditu bat emango zaie ikastetxeei langileak kudeatzeko, tarte hauen arabera: 30-49 pertsona artean, 0.33 kreditu lanaldi osoaren gainean, 50-75 pertsona artean, lanaldi erdia eta 60 pertsonatik gora, lanaldi osoko zuzkidura bat. (Kalkulua egiteko, irakasleen egiturazko LPZ eta LPZ funtzionaleko datuak eta hurrengo ikasturterako ekaineko irakasle ez diren langileen zuzkidura hartuko dira kontuan).

– Berrikuntza- eta prestakuntza-proiektuen koordinatzailea.

Irakasle- kreditu bat esleitzen da, talde-kopuruaren arabera, ikastetxeak bere berrikuntza- eta prestakuntza-proiektuak koordina ditzan. Kreditu hori lanaldi osokoa izango da zentro guztietan, 10 talde gehienez, eta 0,5 gehiago 10 talde edo frakzio gehigarriko.

– Orientatzaileak esleitzeko irizpideak:

– 1 eta 200 ikasle artean: 17 ordu (lanaldi 1).

– 201 eta 400 ikasle artean: 25 ordu (1,5 lanaldi).

– 401 eta 600 ikasle artean: 34 ordu (2 lanaldi).

– 601 eta 800 ikasle artean: 42 ordu (2,5 lanaldi).

– 801 eta 1000 ikasle artean: 51 ordu (3 lanaldi).

– 1001 ikasletik aurrera: 59 ordu (3,5 lanaldi).

– +200 ikasleko: 8 ordu gehiago.

– HKI altua edo oso altua duten ikastetxeetan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan, bigarren aholkularia 350 ikasletik aurrera esleituko da, eta gainerako tarteetan proportzionalki esleituko dira.

Irizpide horiek 2025-2026 ikasturtetik aurrera ezarriko dira.

– Ongizatearen eta babesaren koordinatzaileak esleitzeko irizpideak:

– 4 taldera arte: astean 2 irakastordu.

– 5 eta 8 talde artean: astean 4 irakastordu.

– 9 eta 12 talde artean: astean 5 irakastordu.

– 13 eta 16 talde artean: astean 6 irakastordu.

– 17 eta 20 talde artean: 7 irakastordu.

– Ordubete gehiago 4 talde gehigarriko.

Irizpide horiek 2026-2027 eta 2027-2028 ikasturteetan ezarriko dira.

– Ikastetxe bakoitzeko PTE bateko kreditua esleitzen da, betiere ikastetxeak DBH eskaintzen badu.

– Jantokiko arduradunaren plaza: zuzkidura hori egungo parametroetan mantenduko da administrariak lanean hasi arte. Ondoren, errekurtso horren egokitasuna eta baldintzak aztertuko dira.

– IKT teknikariaren plaza:

– 10 taldera arte: 0.33.

– 11 eta 30 talde artean: lanaldi oso bat.

– 30 talde baino gehiago: 1.5 lanaldi.

Premia zehatzei lotutako baliabideak.

– PTE laguntza-taldeko plazak: honako irizpide hauen arabera gehituko dira:

– Hezkuntza-premia bereziak dituzten 6 eta 10 ikasle artean: beste PTE bat.

– Premia bereziak dituzten 11 eta 15 ikasle artean: PTEko 2 irakasle gehiago.

– Premia bereziak dituzten 16 ikasletik aurrera: PTEko 3 irakasle gehigarri eta gainerako tarteetan proportzionalki esleituko dira.

– HIPI laguntza-taldeko eta EUSLE programako plazak: ikastetxeetara iritsi berri diren ikasleen eta hizkuntza-premien arabera, baliabide espezifikoak emango dira, honela:

– 2 eta 6 ikasle artean: 0,5 lanaldi.

– 7 eta 12 ikasle artean: 1 lanaldi.

– 13 eta 18 ikasle artean: 1,5 lanaldi.

– 19 eta 24 ikasle artean: 2 lanaldi.

– 25 eta 30 ikasle artean: 2,5 lanaldi.

– 6 ikasleko 0,5 lanaldi.

EUSLE programa DBHko 1. mailatik DBHko 4. mailara zabalduko da. Irizpidea izango da gutxienez 5 eta gehienez 12 izatea taldea osatzeko.

Irizpide horiek 2025-2026 ikasturtetik aurrera aplikatuko dira.

– Hizkuntza proiektuetarako baliabideak esleituko dira eremuka, honako funtzio hauek egiteko:

1.– Proiektuak planifikatzeko eta diseinatzeko aholkularitza emateko.

2.– Proiektuan parte hartzen duten taldeak koordinatzeko.

3.– Prestakuntza eta gaikuntza eskaintzeko.

4.– Proiektuen ebaluazioa eta jarraipena egiteko.

HKI altua edo oso altua duten ikastetxeei hizkuntza-proiektuaren koordinatzaile bat emango zaie:

– 15 taldera arte: 0,5 jardunaldi.

– 16 taldetik aurrera: jardunaldi 1.

Gainerako ikastetxeetan honako irizpide hauen arabera esleituko dira figura horiek:

– Euskarazko hizkuntza-gaitasunaren ikastetxearen barne-ebaluazioko emaitzak.

– Ikastetxeak euskarazko hizkuntza-gaitasunaren ebaluazioan egindako ebaluazio diagnostikoaren emaitzak.

– Testuinguru soziolinguistikoa.

– Talde-kopurua.

– Ikasle-kopurua.

2025-2026 ikasturtean pilotaje bat hasiko da gutxienez HKI altu eta oso altuko 10 ikastetxetan, 2026-2027 ikasturtean HKI altu eta oso altuko zentroetara zabalduko da eta 2027-2028 ikasturtean gainontzeko zentro guztiek izango dute figura hori.

– Zereginak ikasteko geletako plazak.

Ikastetxeko Zereginen Ikaskuntzarako Gela bakoitzeko, lanpostuen zerrendan espezialitate horretako plaza bat egongo da, espezialitateko irakasle teknikoen kidegokoa edo kidego baliokidekoa, bai eta maisu- maistren kidegoko Pedagogia Terapeutikoko plaza bat ere. Zereginen Ikaskuntzarako Geletako lanpostuen hizkuntza-eskakizuna araudiak une bakoitzean xedatzen duenaren arabera zehaztuko da.

– Hezkuntza berariaz sendotzeko proiektuak.

DBHko 1. edo 2. mailako ikasleak (16 urtetik beherakoak) atzerapen larria badu, erantzun pertsonalizatua eman beharko da, eta ikastetxeak berak erabaki beharko du, bere baliabideekin.

Egoera horretan dauden ikasleen kopuru handi batek neurri egokiak hartzea eragozten edo zailtzen duenean, ikastetxearen berezko baliabideak erabiliz, Hezkuntza Administrazioak, ikastetxeak aurkeztutako proiektuaren eta irakasleen inplikazioaren arabera, beharrezkoak diren giza baliabideez hornitu ahal izango du, proiektuaren eta egoera horretan dauden ikasleen kopuruaren arabera.

– Eskolatze osagarriko programak.

Programa horiek eskolara egokitzeko zailtasun handiak dituzten DBHko ikasleentzat dira, eta aniztasunari erantzuteko gainerako neurri guztiekin saiatu ondoren erabiltzen dira. Helburua hezkuntza-prozesuarekiko, ikaskideekiko, irakasleekiko eta gizarte-ingurunearekiko jarrera positiboak garatzea da, ikasleek, lehentasunez, egokitzapen pertsonalean eta sozialean aurrera egin dezaten.

– Curriculum desberdineko programak.

Hezkuntza Sailak baimena emango du Euskal Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan curriculum- aniztasuneko programetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten 8 ikaslek gutxienez parte hartuko duten curriculum-aniztasuneko taldeak eratzeko. Curriculum-aniztasuneko talde bakoitzeko gehieneko ikasle kopurua 15 izango da. DBHko 3. eta 4. mailetan matrikulatutako ikasle guztien % 15 izango da gehienez, eta ez dira 2 talde baino gehiago baimenduko, DBHko 3. eta 4. mailetan matrikulatutako 300 ikasle baino gehiagoko ikastetxeetan izan ezik.

Talde bakoitzari hizkuntza- eta gizarte-arloko irakasle bat eta arlo zientifiko-teknologikoko irakasle bat esleituko zaizkio. Irakasle horiek, gutxienez, talde bakoitzean ematen diren arloak irakatsiko dituzte, eta irakasle bakoitzak gutxienez 9 ordu emango ditu curriculum- aniztasuneko taldean. Era berean, ikasle horien tutoretza hartuko dute beren gain, taldekakoa zein bakarkakoa. Talde horiek artatzen dituzten irakasleen eskola-ordutegia 14 ordukoa izango da, ikasleekiko tutoretza-orduak barne. 10 ikasle baino gutxiago badaude, talde horretan irakasten duten irakasleek beren ordutegia bete beharko dute, etapako irakasleen ohiko arduraldira egokitu arte. Nolanahi ere, aniztasuna behar bezala tratatzeko, Administrazioak, salbuespen gisa, sor daitezkeen egoera zehatzak aztertuko ditu.

Baliabide egonkorrak hezkuntza –etapa eta mailen arabera–.

– Derrigorrezko bigarren Hezkuntza. Taldea osatzeko ikasleen ratioa: 25/1.

– Batxilergoa. Taldea osatzeko ikasleen ratioa: 27/1.

Irakasleak: ikastetxeak beharrezko irakasleak izango ditu etapa eta maila bakoitzerako indarrean dagoen araudian zehazten diren ikasgaiak eta saioak emateko. Kalkulu hori egiteko, irakasle bakoitzak 17 irakastordu emango ditu.

Maila bateko ikasle-kopuruaren eta talde-kopuruaren arteko zatidura 20 edo handiagoa bada, astean hiru irakastorduko kreditu gehigarria izango da talde bakoitzeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta bi ordukoa Batxilergoan, esparruen eta proiektuen arabera lan egiteko.

2.3.– IPI zentroetarako plantilla hornitzeko irizpideak.

Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe bateratuen kasuan, zuzkiduraren kalkulua bereizita egingo da etapa bakoitzerako. Hala ere, zuzendaritza-talde bakarra egongo da. Langileak kudeatzeko kreditua kalkulatzeko, etapa bakoitzeko datuen arabera dagokion kredituaz gain, kalkulu gehigarri bat egingo da, etapa guztietako langileak batera zenbatuz.

2.4.– Plantilla hornitzeko irizpideak Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide-heziketako ikastetxeetarako.

Bigarren hezkuntzaz gain lanbide-heziketa eskaintzen duten ikastetxeek etapa bakoitzeko irizpideak modu bereizian batuz konfiguratuko dute beren plantilla, lanbide-heziketaren ezaugarrietara egokitutako zuzkidura espezifikoak alde batera utzi gabe (ratioak, lantegietako banaketak, prestakuntza duala, etab.).

2.5.– Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuetarako irizpideak.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratu baten LPZ eratzean, Lanbide Heziketako Eredu Konbinatuari erantzuten dioten jarduera-eremuak hartuko ditugu kontuan:

2.5.1.– Lanbide-heziketa integratua.

– Hasierako prestakuntza.

– Enplegurako prestakuntza.

– Espezializazioko ikastaroak eta programak.

2.5.2.– Berrikuntza aplikatua.

2.5.3.– Ekintzailetza.

2.5.4.– Antolaketa-egitura eta kudeaketa.

Lau multzo handitan banatuko ditugu ikastetxe integratuetan egindako jarduerak, jarduera-eremuekiko harremana eta beharrezko baliabideak:

1.– Ikastetxeko egitura egonkorreko irakasleak.

2.– Baliabide koiunturalak dituzten ikastetxeko egiturako irakasleak.

3.– HLPBak dituzten ikasleei laguntzeko irakasleak.

4.– Kudeaketa- eta euskarri-lanak egiten dituzten langileak.

LANBIDE HEZIKETA

1.– Ikastetxeko egitura egonkorreko irakasleak.

Bloke horrek ezartzen du ikastetxeko zenbat irakasle izango diren:

– Curriculuma irakastea lanbide-arlo, ziklo, maila eta eredu eleaniztun bakoitzerako ezarritako baldintzetan.

– Enplegurako prestakuntza ematea (jardunean edo langabezian dauden langileen trebakuntza eta prestakuntzazko eguneratzea).

– Zuzendaritza-karguak dituzten langileak.

– Ikastetxeetako antolaketa-egitura berrian karguak dituzten langileak.

– Izendapen bereziko plazak dituzten langileak (adib. Zuzendaritzari laguntzea).

– Orientatzaileak.

– Zentroari laguntzen dioten langileak, zentroak zehaztutako beharren arabera. Bloke honetan, besteak beste, aldaketaren kudeatzailea eta kalitatea kudeatzeko sistemaren arduraduna identifikatzen dira.

2.– Egoeraren araberako baliabideak dituzten ikastetxe-egiturako irakasleak.

Bloke honetan, batez ere egoeraren araberako baliabideez osatutako plazak dituzten irakasleen zuzkidura ezartzen da, hau da, denboran erantzun mugatua emateko esleitutako baliabideak dituztenak:

– Zuzenean esku hartzen du ikasleekin prestakuntza-prozesuan:

– Espezializazio Ikastaroa edo Programa.

– Eskaintza partziala.

– Ikasketa birtualen eta digitalizatuen LHII erakundearekin lankidetzan aritzea, besteak beste.

– Berrikuntza aplikatua.

– Ekintzailetza.

– Lankidetza LHko Sailburuordetzaren laguntza-erakundeekin.

– LHko Sailburuordetzak bultzatutako hainbat programa eta proiektutan koordinazioa eta lankidetza.

3.– Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak (hlpb) dituzten ikasleei laguntzeko irakasleak.

Etapa honetan Bigarren Hezkuntzarako ezarritako irizpide berberak aplikatuko dira.

Irizpide horiek 2025-2026 ikasturtean ezarriko dira.

4.– Kudeaketa- eta euskarri-lanak egiten dituzten langileak.

Administrazio-kudeaketako lanak irakasleen profil profesional desberdineko pertsonek egingo dituzte.

Bloke honetan, ikastetxeko azpiegitura digitalez arduratzen diren irakasleak ere sartzen ditugu. Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

– Plataforma digitalak sortzea eta ezartzea.

– Ezarritako plataforma digital guztien erabilera zentro osoan hedatzea.

– Erabiltzaileak eta baimenak kudeatzea.

– Mantentze-lanak.

Hurrengo taulan, LHko ikastetxe integratu batek garatzen dituen jardueren banaketa eta LHko eredu konbinaturako 4/2018 Legean zehaztutako eremuekin duten lotura erakusten da, bai eta zer zuzkidura-bloketan kokatuko liratekeen ere.

EREMUEN, GARATUTAKO JARDUEREN ETA ZUZKIDURA-BLOKEEN BANAKETA
(Ikusi .PDF Fitxategia)
LANGILEAK HORNITZEKO IRIZPIDE OROKORRAK

1.– Ikastetxeek honako irizpide hauei jarraituko diete, eskolak emateko etaparen arabera:

1.1.– Zikloei lotutako moduluen asteko ordutegia emateko behar diren irakasleak.

Kasu horretan, ziklo bakoitzari lotutako espezialitateetan (JIMU) ezarritako orduen arabera zehaztuko da irakasleen zuzkidura, eta eskaintza eleaniztunaren kasuan, OCDetan heziketa-ziklo bakoitzeko modulu bakoitzerako finkatutako orduak izango dira.

Lanbide Heziketako taldeetan zenbatu daitekeen irakaskuntza-orduen gehieneko kopurua Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren eta Lanbide Heziketako Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren ebazpenek zehaztuko dute. Ebazpen horietan, urtero argitaratzen diren irakasleen zuzkiduren kopurua eta banaketa zehazteko irizpideak arautzen dira.

Ziklo bat ezartzeko ezarritako irizpideak kontuan hartu behar ditugu. Honako hauek izango dira:

Oinarrizko maila:

– Taldeak eratzeko, gela bakoitzeko gutxienez 12 ikasle hartuko dira oinarritzat, eta gela bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira. Nolanahi ere, kopuru hori gainditu ahal izango da, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari eskaera egin ondoren.

– 10 ikasletik aurrera, lantegiko laguntza esleituko da.

– Zikloa modalitate eleaniztunean eman nahi denean, gutxienez 6 ikasle beharko dira zikloa emango den hizkuntzetako batean.

– LHko Sailburuordetzak Oinarrizko Graduko eta/edo eleaniztasuneko taldeak eratzeko baimena eman ahal izango du, ratio desberdinekin, berezitasun jakin batzuen arabera: taldea osatzen duten ikasleen tipologia, ikastetxea dagoen eskualdeko eskaintza, beste eskaintza batek ere artatzen ez dituen profesionalen premiak, etab.

Erdi- eta goi-mailako ikasketak:

– Taldeak eratzeko, gela bakoitzeko gutxienez 12 ikasle hartuko dira oinarri, eta gela bakoitzean gehienez 25 ikasle egongo dira. Salbuespenak egin ahal izango dira 25 ikasle baino gehiago dituzten 2. mailako taldeetan, baldin eta soberakina 2. mailan matrikulatutako ikasleekin bat badator eta LPko modulua baino ez badu egiteko.

– Zikloa modalitate eleaniztunean eman nahi denean, gutxienez 6 ikasle beharko dira zikloa emango den hizkuntzetako batean.

– LHko Sailburuordetzak erdi-mailako eta goi-mailako taldeak eta modalitate eleaniztuneko taldeak sortzeko baimena eman ahal izango du, ratio desberdinekin, berezitasun jakin batzuen arabera: taldea osatzen duten ikasleen tipologia, ikastetxea dagoen eskualdeko eskaintza, beste eskaintza batek ere artatzen ez dituen profesionalen premiak, etab.

– Modulu praktiko jakin batzuetan banaketa egiteko asteko eskola-orduen kreditu orokorra 19 ikasle baino gehiago dituzten 1. eta 2. mailako taldeetan ezarriko da. Esleitutako orduak heziketa-zikloaren tipologiaren araberakoak izango dira, eta Ikastetxe eta Plangintzako zuzendariaren eta Lanbide Heziketako Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren ebazpenaren eranskinean zehaztuko dira. Bertan, urtero argitaratzen diren irakasleen zuzkiduren kopurua eta banaketa zehazteko irizpideak arautzen dira.

1.2.– Ikastetxeak kudeatzeko baliabideak jartzea.

1.2.1.– Ikastetxeko sailen kudeaketa, lanbide-arloei dagokienez.

– Ordu-esleipen bat ezartzen da sail bakoitzaren barruan lanbide-arlo bakoitzari dagozkion zereginak kudeatzeko, honako irizpide hauen arabera:

– 5 ordu familia bakoitzeko lehen zikloan.

– 2,5 ordu ziklo hauetako bakoitzeko:

– Eskaintza Partzialaren modalitatean zikloak ematen dituzten ikastetxeek, gainera, 0,33 orduko ordu-kreditua izango dute eskolak emateko 150 orduko.

– EPP ematen duten ikastetxeek, gainera, 0,33 orduko ordu-kreditua izango dute ikastaro horretarako agindutako 150 orduko.

1.2.2.– Zentroaren kudeaketa.

– Zuzendaritza-funtzioa garatzeko eta ikastetxearen konplexutasunerako ordu-esleipen bat esleitzen da, ikasleen, talde eratuen eta ezarritako zikloen kopuruaren arabera. Kreditu hori honako hau izango da:

Matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera:

– < 350 ikasle: 33 ordu.

– 350 ikasle < 750: 39 ordu.

– 750 ikasle < 1.000: 45 ordu.

– 1.000 ikasle: 48 ordu.

– 2 ordu osatutako talde bakoitzeko.

– Ordu 1 ezarritako ziklo bakoitzeko.

1.3.– Antolaketa-egitura berriak eratzea.

Baliabideak esleituko zaizkie LHSOren onarpena duten ikastetxe integratuei, antolamendu-egitura berriak eratzeko. Estrategiaren, berrikuntza aplikatuaren eta operatiboaren eremuei erantzuteko beharrezkotzat jotzen diren baliabideak esleitzeko, honako irizpide hauek erabiliko dira:

– Zentroaren tamaina.

– Talde kopurua. 45: 8 ordu.

– 20 eta 45 talde artean: 6 ordu.

– Talde kopurua < 20: 4 ordu.

– Lortutako emaitzak eta hainbat eremutan egindako lana.

Ikastetxe parte-hartzaile bakoitzari dagokion ordu-baliabidea esleitzeko, parte-hartze maila aztertuko da. Gehienez ere hiru maila ezartzen dira, eremu bakoitzean lortutako emaitzen arabera; horretarako, antolamendu- egitura berri hau ezarri da, hau da, estrategia, berrikuntza aplikatua eta eraginkortasuna. Atal honetan honako banaketa hau ezarri da:

a) 3. mailarekin 22 ordu esleituko dira, hori baita atal honetan ikastetxe bakoitzerako ezarritako gehieneko baliabidea.

b) 2. mailarekin, ezarritako gehieneko baliabidearen % 66 esleituko zaio ikastetxeari.

c) 1. mailarekin, ezarritako gehieneko baliabidearen % 35 esleituko zaio ikastetxeari.

1.4.– Berrikuntza aplikatua ezartzeko eta garatzeko baliabideak ematea.

Berrikuntza aplikatuko eta ekintzailetzako proiektuak ezarri eta garatzeko, ordu- kreditu bat esleitzen da LHko ikastetxe integratu bakoitzeko, honako irizpide hauen arabera:

1.4.1.– Ingurune estrategikoak.

LHko Euskal Planean jasotako ingurune estrategikoak hedatzeko eta aipatutako 4/2018 Legearen 7. artikuluan ezarritakoa betetzeko, ikastetxeek, lankidetza- proiektuen bidez, beren produkzio-ingurunearen eskura jartzen dituzte, bereziki ETEen eta mikroETEen eskura, produktuetan eta produkzio-prozesuetan aplikatutako berrikuntza lantzea ahalbidetuko duen ezagutza, taldeak eta azpiegiturak.

Ikastetxeari esleitutako baliabidea ikastetxeak aipatutako programarekiko duen mailaren araberakoa izango da. Ikasturte bakoitzean, eta 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean ezarritako lehentasunetan, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak eta LHko Sailburuordetzak hautemandako premietan eta LHko ikastetxe bateratuek beren ingurunean hautemandako premia espezifikoetan oinarrituta, LHko Sailburuordetzak ingurune estrategikoetan parte hartuko duten ikastetxeak ezarriko ditu.

Ikastetxe parte-hartzaile bakoitzari dagokion ordu-baliabidea esleitzeko, parte- hartze maila aztertuko da. Gehienez ere bost maila ezartzen dira, honako hauen arabera:

– Egindako eta agerian utzitako bisitak.

– Aurreko 3 ikasturteetan garatutako proiektuen gutxieneko kopurua edo aurreko bi ikasturteetan edo aurreko ikasturtean garatutako proiektuen gutxieneko kopurua.

– Egindako eta nabarmendutako transferentziak.

– Mailarik baxuena zentro berrientzat edo, proiektuan egon arren, ezarritako gutxienekoa agerian jarri ez dutenentzat gordetzen da.

Horrela, ikastetxe bakoitzak programan duen inplikazio- eta partaidetza-maila lortuko dugu, eta, beraz, programa gauzatzeko ordu-baliabidearen beharra. Banaketa hau ezarri da:

a) 5. mailarekin 23 ordu esleituko dira, hori baita ikastetxeari programa honetarako eslei diezaiokegun gehieneko baliabidea.

b) 4. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 74 esleituko zaio.

c) 3. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 52 esleituko zaio.

d) 2. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 37 esleituko zaio.

e) 1. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 26 esleituko zaio.

1.4.2.– Sare-nodoak.

Sektoreka antolatzen dira, eta horietatik, sareen arteko lan koordinatuaren bidez, LHko ikastetxeetarako eta produkzio-sarerako gaitasun bereizgarri berriak identifikatzen, lehenesten eta garatzen dira, sektore desberdinetako enplegagarritasuna aztertuz.

Ikastetxeari esleitutako baliabidea ikastetxeak aipatutako programarekiko duen mailaren araberakoa izango da. Ikasturte bakoitzean, eta EAErako RIS3 espezializazio adimendunean, Zientzia eta Teknologia Planean, aurrerapenetan eta 4. industria-iraultzaren garapenean ezarritako lehentasunezko sektoreetan oinarrituta, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarriko ditu une bakoitzean beharrezkoak diren sare-nodoak eta horietan parte hartuko duten zentroak. Ikastetxeak parte hartzen duen edo ez, gehienez ere bi maila ezarriko dira. Kasu horretan, 1. mailan kokatuko da, eta gainera, ezarritako sare-nodoetakoren bat koordinatuko du. Horrela, ikastetxe bakoitzak programan duen inplikazio- eta partaidetza-maila lortuko dugu, eta, beraz, programa gauzatzeko ordu-baliabidea esleituko zaio, honako banaketa honen arabera:

– 2. mailarekin 6 ordu esleituko dira, hori baita ikastetxeari programa honetarako eslei diezaiokegun gehieneko baliabidea.

– 1. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 66 esleituko zaio.

1.4.3.– Espezializazio-arloak.

Eusko Jaurlaritzaren politiketan lehentasunezkotzat jotako sektore edo eremuetan ezagutza eta gaikuntza sortzeko proiektuak garatzen diren arloak dira. Jakintza eta gaikuntza sortu ondoren, lanbide-heziketako ikastetxeak lankidetzan arituko dira enpresekin, euskal produkzio-sarearen egungo eta etorkizuneko premiei erantzuteko.

Ikastetxeari esleitutako baliabidea ikastetxeak aipatutako programarekiko duen mailaren araberakoa izango da. Ikasturte bakoitzean, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarriko du zer ikastetxek parte hartuko duten. Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzari dagokion ordu-baliabidea esleitzeko, ezarritako espezializazio-arlo bakoitzean duen parte-hartze maila aztertuko da. Gehienez ere bost maila ezartzen dira, honako hauen arabera:

– Espezializazio-arloan parte hartzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da.

– Gaiari buruz duen ezagutza.

– Haren inplikazioa (ezarpenean parte hartzen du, ikastetxeetara egiten den transferentzian, kudeaketa-erantzukizunak ditu...).

– Gutxieneko maila ematen da ikastetxeak parte hartzen duenean teknologia hori ikastetxean ezartzeko helburu bakarrarekin.

Horrela, ikastetxe bakoitzak eta espezializazio-arlo bakoitzak programan duen parte-hartze maila lortuko dugu, eta, beraz, programa gauzatzeko ordu- baliabidearen beharra. Espezializazio-arlo bakoitzerako, honako banaketa hau ezarri da:

– 5. mailarekin 17 ordu esleituko dira, hori baita ikastetxeari programa honetarako eslei diezaiokegun gehieneko baliabidea.

– 4. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 70 esleituko zaio.

– 3. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 50 esleituko zaio.

– 2. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 35 esleituko zaio.

– 1. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 17 esleituko zaio.

1.4.4.– Ikastetxe-proiektuak.

LHko Sailburuordetzak ikastetxeek sustatutako berrikuntza-proiektuak garatzeko oinarri izango diren lehentasunak ezarriko ditu. Estrategia- eta berrikuntza- taldeek ikastetxean egindako azterketaren ondorioz, kasu honetan ikastetxeak berak eskatuko dizkio Lanbide Heziketako Sailburuordetzari ikasturtean garatu nahi dituen proiektuak. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak hautatuko ditu ikastetxeak garatzeko ordu-baliabide bat esleituko dien proiektuak. Ikastetxeari esleitutako baliabidea ikastetxeak garapenean duen parte-hartze mailaren araberakoa izango da, eta zortzi mailatan sailkatuko da. Ikastetxe bati parte hartzen duen proiektu bakoitzean bere maila esleitzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:

– Proiektuan duen inplikazio- eta partaidetza-maila.

– Eragina, berrikuntza disruptiboaren maila eta haren konplexutasuna.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onartutako proiektu bakoitzerako honako banaketa hau ezarri da:

– 8. mailarekin 17 ordu esleituko dira, hori baita ikastetxeari, proiektu bakoitzeko, esparru horretarako eslei diezaiokegun gehieneko baliabidea.

– 7. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 82 esleituko zaio.

– 6. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 70 esleituko zaio.

– 5. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 58 esleituko zaio.

– 4. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 47 esleituko zaio.

– 3. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 35 esleituko zaio.

– 2. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 23 esleituko zaio.

– 1. mailarekin, ikastetxeari gehieneko baliabidearen % 12 esleituko zaio.

1.4.5.– Ikaskuntza-eredu berriak ezartzea.

Kasu honetan, eremu horretarako baliabideen zuzkidura hiru azpikontzeptutan banatuko da. Horrela:

– Ezartzen hasteko baliabideak (RII).

Ordutegi-baliabide hori gehienez 4 urtez esleituko da, eta hortik aurrera hasierako aldia amaitutzat joko da.

Ikastetxe bakoitzari dagokion ordu-baliabidea esleitzeko, ikastetxeak ezarrita dituen talde/ziklo kopurua hartuko da kontuan, hau da, ikastetxearen tamaina. Gehienez ere lau maila ezartzen dira, ezarritako talde kopuruaren arabera:

– Talde kopurua. 45: 4. maila.

– 30 eta 45 talde artean: 3. maila.

– 15 eta 30 talde artean: 2. maila.

– Talde kopurua < 15: 1. maila.

Atal honetan honako banaketa hau ezarri da:

a) 4. mailarekin 8 ordu esleituko dira, hori baita atal honetan ikastetxe bakoitzerako ezarritako gehieneko baliabidea.

b) 3. mailarekin 6 ordu esleituko zaizkio ikastetxeari.

c) 2. mailarekin 4 ordu esleituko zaizkio ikastetxeari.

d) 1. mailarekin 2 ordu esleituko zaizkio ikastetxeari.

– Ikastetxeko garapenerako baliabideak.

Ordutegi-baliabide hori gehienez 2 urtez esleituko da baliabidea esleitzen den unean ikastetxea dagoen maila bakoitzeko, eta hortik aurrera, maila horren garapenaldia amaitutzat joko da.

Parte hartzen duen ikastetxe bakoitzari dagokion ordu-baliabidea esleitzeko, ikaskuntza-eredu horiekin finkatutako taldeen ehunekoa zein den aztertuko da, ezarrita dituen talde/ziklo guztiekiko. Ikaskuntza-eredu berri hori duten taldeen ehunekoaren arabera bost maila ezarri dira, ezarritako talde guztiei dagokienez:

– Ehunekoa. 80: 5.maila.

– % 60 eta % 80 artean: 4.maila.

– % 40 eta % 60 artean: 3.maila.

– % 20 eta % 40 artean: 2.maila.

– Ehunekoa < 20: 1.maila.

Atal honetan honako banaketa hau ezarri da:

a) 5. mailarekin, ikastetxeari 7 ordu, 5 ordu, 4 ordu edo 3 ordu esleituko zaizkio, ikastetxearen tamainagatik 4, 3, 2 edo 1. mailan kokatzen bada, hurrenez hurren.

b) 4. mailarekin, ikastetxeari 6 ordu, 4 ordu, 5 ordu, 3 ordu edo 2 ordu esleituko zaizkio, ikastetxearen tamainagatik 4, 3, 2 edo 1. mailan kokatzen bada, hurrenez hurren.

c) 3. mailarekin, ikastetxeari 5 ordu, 4 ordu, 2,5 ordu edo 1,5 ordu esleituko zaizkio, ikastetxearen tamainagatik 4., 3., 2. edo 1. mailan kokatzen bada, hurrenez hurren.

d) 2. mailarekin, ikastetxeari 4 ordu, 3 ordu, 2 ordu, 1 ordu esleituko zaio, ikastetxearen tamainagatik 4., 3., 2. edo 1.mailan kokatzen bada, hurrenez hurren.

e) 1. mailarekin, ikastetxeari 3 ordu, 2 ordu, 1 ordu edo 0,5 ordu esleituko zaizkio, ikastetxearen tamainagatik 4., 3., 2. edo 1.mailan kokatzen bada, hurrenez hurren.

– LHSOri hura garatzen eta hobetzen laguntzeko baliabideak.

Baliabide honen helburua da eredu honen ezarpenean esperientzia zabala eta egiaztatua duen ikastetxeko irakasle batek LHko Sailburuordetzarekin lankidetzan jardun ahal izatea eredua garatu eta hobetzeko eta, horrela, lanbide-heziketako gainerako ikastetxeetara zabaldu ahal izateko.

3 orduko baliabide bat esleituko da zentro laguntzaile bakoitzeko.

1.5.– Ekintzailetza ezartzeko eta garatzeko baliabideak ematea.

Ekintzailetza ezarri eta garatzeko, ordu-kreditu bat esleitzen da LHko ikastetxe integratu bakoitzeko, besteak beste, sentsibilizazio-ekintzak egin ditzan, harrera-, laguntza-, erregistro- eta ebaluazio-lanak egin ditzan, koordinazio-bileretan aktiboki parte har dezan, ikastetxeko ikasleek sortutako enpresekin lotutako informazioa eguneratuta izan dezan, prestakuntza-ekintzetan parte har dezan, etab.

Ikastetxeari esleitutako orduak dagoen mailaren araberakoak izango dira. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak ezarriko ditu ikastetxearen maila zehaztuko duten parametroak. Parametro horien artean daude:

– URRATSBAT programan gutxieneko parte-hartzea (urteak).

– Ekintzaileak hartzeko espazioak izatea.

– Aurreko 3 ikasturteetan sortutako enpresen kopurua edo landutako proiektuen gutxieneko kopurua.

Hiru maila ezarri dira, eta horren arabera, ikastetxeari ordu-baliabide hauek esleituko zaizkio:

a) 3. mailarekin 6 ordu esleituko dira, hori baita atal honetan ikastetxe bakoitzerako ezarritako gehieneko baliabidea.

b) 2. mailarekin, ezarritako gehieneko baliabidearen % 66 esleituko zaio ikastetxeari.

c) 1. mailarekin, ezarritako gehieneko baliabidearen % 33 esleituko zaio ikastetxeari.

1.6.– Baliabideak ematea ikastetxeei, bertako irakasleek LHko Sailburuordetzako laguntza-erakundeekin lankidetzan jardun dezaten.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak Lehen Xedapen Gehigarriaren 4. puntuan ezartzen duena oinarri hartuta, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak baliabideak esleitu ahal izango dizkie urtero LHko ikastetxeei, bertako irakasleek lankidetzan jardun dezaten Lanbide Heziketaren arloko aholkularitzako erakunde teknikoekin, hala nola Tknika, Ideatk eta IVAC, curriculumak eguneratzea, proiektuak berrikustea, garatzea, etab.

1.7.– Baliabideak ematea ikastetxeei, bertako irakasleek LHko Sailburuordetzarekin lankidetzan jardun dezaten.

Urtero, LHko Sailburuordetzak baliabideak esleitu ahal izango dizkie LHko ikastetxeei, sailburuordetza horretako irakasleek harekin lankidetzan jardun dezaten Sailburuordetzak sustatu nahi dituen proiektuak eta/edo programak garatzen eta ezartzen, baldin eta laguntza-erakundeei esleitutako zeregin eta funtzioetan jasota ez badaude.

1.8.– Orientatzaileak (psikopedagogoak) ematea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan eta erdi-mailako heziketa-zikloetan ikasleak dituzten ikastetxeei.

– Orientatzaile baten kreditua esleitzen zaio oinarrizko mailako heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe bakoitzari edo gutxienez erdi-mailako heziketa-zikloetan matrikulatutako 200 ikasle dituen ikastetxe bakoitzari.

– Oinarrizko eta/edo erdi-mailako heziketa-zikloetan matrikulatutako 500 ikasletik aurrera, bigarren orientatzaile plaza bat emango zaio ikastetxeari (psikopedagogoa).

1.9.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko baliabideez hornitzea.

1.9.1.– Ikasleentzako arreta oinarrizko mailako ibilbide berezietan.

LHko Sailburuordetzak baimena eman ahal izango du 3 urteko ibilbide espezifikoak dituzten taldeak eratzeko LHko ikastetxeetan, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat eta aldez aurretik ikasketak egiaztatu ez dituzten eta 17 urte edo gehiago dituzten ikasleentzat.

Ibilbide espezifiko horietako talde bakoitzean gehienez 15 ikasle egongo dira.

Faktore kognitiboei eta psikikoei lotutako hezkuntza-premia bereziak dituztela egiaztatzen duten ikaslez osatutako taldeen kasuan, ikastetxeak orientatzaile baten figura izango du; orientatzaile horren baliabidea Oinarrizko Lanbide Heziketako talde bat izateagatik esleitu da, eta baliabide gehigarri bat izango du, honako irizpide hauen arabera:

– Behar arina edo neurrizko beharra duten 6 eta 10 ikasle artean: laguntza-irakasle gehigarri 1.

– Behar arina edo neurrizko beharra duten 10 ikasle baino gehiago: laguntza gehigarriko irakasle 1.

1.9.2.– Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloak egiten dituzten ikasleei arreta ematea.

Kasu horietan, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan aniztasunari eman beharreko erantzunari buruz Hezkuntza Sailak indarrean duen araudian ezarritako baliabideez hornituko dira ikastetxeak.


Azterketa dokumentala