
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
413
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Bilboko Administraziorekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 372/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.
UPV/EHUko idazkari nagusiak erabaki du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
372/2025 Prozedura Laburtua, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearen 2025eko urriaren 20ko Ebazpenaren aurka aurkeztua. Ebazpen horren bidez, agindu zen argitara zedila UPV/EHUko karrerako funtzionarioen lekualdatze-lehiaketa, UPV/EHUko lan-kontratuko langile finkoen lanpostu hutsak betetzea eta 2023/2024 LEPetan sartzeko prozesuen deialdiak arautuko dituzten gutxieneko irizpideei buruzko 2025eko irailaren 26ko Akordio bateratua, 2025eko urriaren 9ko UPV/EHUko gobernu-kontseiluak berretsia.
Horregatik, Administraziorekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Leioa, 2026ko urtarrilaren 22a.
UPV/EHUko idazkari nagusia,
LEIRE GARMENDIA ARRIETA.
RSS