
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
412
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 21ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedienteen ebazpenak eta zuzentzeko errekerimenduak.
Banakako jakinarazpenak egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:
– Gamarrako Atea kalea 1-A, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, beheko solairua, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.
Bilbao, 2026ko urtarrilaren 21a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.
RSS