
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
411
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedientearen ebazpena eta zuzentzeko errekerimendua.
Banakako jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:
– Gamarrako Atea kalea 1A, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, beheko solairua, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.
RSS