
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
408
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalean bideratutako 608/2025 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenak.
Errekurritutako jarduketa: 176/2025 Dekretua, 2025-09-16koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailarena (2025-09-29ko EHAA, 184. zk.), zeinaren bidez aldatzen baitira Hezkuntza Saileko lan-kontratudun langileen lanpostu-zerrendak onartzen dituzten dekretuak.
Dagokion organo judizialari bidali zaio goian aipatutako jarduketaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea, zeina 608/2025 prozedura arruntaren bidez izapidetzen baita.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie hirugarren interesdun guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 19a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.
RSS