
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
407
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 21ekoa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen zuzendari nagusiarena, Meagasko tunelera (Zumaia aldera) sartzeko bidea egokitzeko eraikuntza-proiektua onartzen duena.
Proiektuaren helburua da tunelera sartzeko bidea egokitzea eta konpontzea, Meagasko tunela konpondu bitartean ibilgailuak pasatzeak kalte egin baitio.
Meagasko tunelera sartzeko bidea egokitu eta konpondu nahi da (Zumaia aldean), kaltetutako horma konpondu – erantsitako hormigoizko horma bat eraikiz – eta trenbidera sartzeko bidea itxi.
Gauzatze materialaren aurrekontua berrehun eta hamabi mila seiehun eta berrogeita hamaika euro eta hogeita bederatzi zentimokoa (212.651,29) da.
Kontrata bidezko Betearazpen Aurrekontua, Mozkin Industriala % 6 eta Gastu Orokorrak % 13 gehituta, 253.055,04 eurokoa da.
Meagasko tunelera (Zumaia aldera) sartzeko bidea egokitzeko eraikuntza-proiektuaren obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko BEZa gehitu ondoren, hirurehun eta sei mila ehun eta laurogeita hamasei euro eta hirurogei zentimokoa (306.196,60) da.
Obrak egiteko aurreikusitako epea hamar (10) astekoa da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dutenez, proiektuak bere xedeari erantzuten dio, zeinak barne hartzen baititu Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak, eta kontrata bidez gauzatzeko behar diren eta nahikoak diren alderdiak jasotzen baititu. Beraz, aldeko txostena ematen dute.
Organo honek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
«Meagasko tunelera (Zumaia aldera) sartzeko bidea egokitzeko eraikuntza-proiektua» onartzea. Proiektuaren helburua tunelera sartzeko bidea egokitzea eta konpontzea da; oinarrizko lizitazio-aurrekontua hirurehun eta sei mila ehun eta laurogeita hamasei euro eta hirurogei zentimokoa (306.196,60) da eta obrak egiteko epea hamar (10) astekoa.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazkia organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari bidali beharko diote.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, hargatik eragotzi gabe aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2026ko urtarrilaren 21a.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareako zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS