
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
406
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ondoko agindu-proiektua: agindu-proiektua, ikasturte hasierako esleipen-prozesua arautzen duena, behin betiko destinorik ez duten edo beteko ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo lan legepeko irakasle finkoei dagokienez.
Agindu-proiektuaren xedea da Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ikasturte-hasierako esleipen-prozesua arautzea, behin betiko destinorik ez duten edo, izanda ere, prozesuari dagokion ikasturtean beteko ez duten karrerako irakasle funtzionarioei eta lan-legepeko irakasle finkoei dagokienez.
Ebazpen hau eman den egunera arte, izapide hauek egin dira:
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 13. artikuluaren arabera, Hezkuntzako sailburuak agindu bat eman zuen 2026ko urtarrilaren 9an, agindu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 15. artikuluaren arabera, Hezkuntzako sailburuak agindu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen 2026ko urtarrilaren 12an.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapidea egin behar da, baldin eta zuzenean eragiten badiete herritarren eskubide eta interes legitimoei, eta aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.
Horretarako, behin betiko destinorik ez duten edo beteko ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo lan legepeko irakasle finkoei dagokienez, ikasturte hasierako esleipen-prozesua arautzen duen agindu-proiektuari entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea egingo zaio hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 16. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Behin betiko destinorik ez duten edo beteko ez duten karrerako irakasle funtzionarioei edo lan legepeko irakasle finkoei dagokienez, ikasturte hasierako esleipen-prozesua arautzen duen agindu-proiektuari entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea egitea, hogei egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, agindu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Legegunean (www.legegunea.euskadi.eus eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa).
Hirugarrena.– Alegazioak Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztu ahal izango dira, aurrez aurre (Zuzenean: herritarrei aurrez aurreko arreta emateko zerbitzua) eta elektronikoki (egoitza elektronikoa).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 19a.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.
RSS