
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
405
8/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Arrankudiaga-Zolloko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Arrankudiaga-Zolloko udalerrian zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Arrankudiaga-Zolloko Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, Arrankudiaga-Zolloko udalerrian zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbidetzekoa. Hitzarmen luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 22a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 22KO 8/2026 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA ARRANKUDIAGA-ZOLLOK, 2021EAN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN LUZAPENA, ARRANKUDIAGA-ZOLLO UDALERRIAN ZUZKIDURA-BIZITOKIAK SUSTATZEA
Alderdi sinatzaile bakoitzaren lekuan eta egunean,
BILDU DIRA:
Batetik, Denis Itxaso González jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua.
Eta bestetik, Txutxi Ariznabarreta Zubero jauna, Arrankudiaga-Zolloko alkate-udalburua.
BERTARATU DIRA:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 16an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.
Eta bigarrena, Arrrankudiaga-Zolloko Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2025eko abenduaren 16an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.
Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.
ADIERAZTEN DUTE:
Lehenengoa.– 2021eko abenduaren 21ean, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Arrankudiaga-Zolloko Udalak, Arrankudiaga-Zollo udalerrian zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
Bigarrena.– 2021ean sinatutako hitzarmena 2025eko abenduaren 21ean amaitzen denez, gainerako epea ez da nahikoa aurreikusitako ekintzak gauzatzeko. Horregatik, beharrezkoa da luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak betetzen direla bermatzeko.
Hirugarrena.– Hitzarmenaren zazpigarren klausularen arabera, hitzarmenaren indarraldia 4 urtekoa zen, sinatzen denetik zenbatzen hasita. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek adierazten zuen, halaber, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki zezaketela hitzarmena beste lau urtez luzatzea edo azkentzea, aurreikusitako epea amaitu baino lehen.
Laugarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2021eko abenduaren 21ean sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.
Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Arrankudiaga-Zolloko Udalak, honako hau
ADOSTU DUTE:
Bakarra.– Lau urtez luzatzea (2029ko abenduaren 21era arte) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Arrankudiaga-Zolloko Udalak sinatutako hitzarmena, Arrankudiaga-Zollo udalerrian zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.
Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,
Egoitza elektronikoa, 2025eko abenduaren 17a.
Arrankudiaga-Zolloko Udaleko alkate-udalburua,
TXUTXI ARIZNABARRETA ZUBERO.
Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,
DENIS ITXASO GONZÁLEZ.
RSS