
18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
404
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Aspaldiko izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.
2025eko abuztuaren 6an eskabide bat sartu da Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailean, Fundación Aspaldiko izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.
Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.
2025eko apirilaren 30ean, fundazioaren patronatuak erabaki zuen fundazioaren estatutuen aldaketa egitea; hain zuzen ere 7. artikulua aldatzea eta 10 bis artikulua sartzea, zuzendari nagusiaren figura sartu zelako, fundazioaren intereserako komenigarria dena, Fundazioaren alderdi asistentzialak, komunitarioak eta ekonomikoak koordinatzeko beharrezkoa baita.
Akordioa eskritura publiko bihurtu zen Bilbon, 2025eko abuztuaren 5ean, Juan Ignacio Gomeza Villa Notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.530).
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.
Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan aurreikusten diren baldintzak; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitakoak.
Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko abuztuaren 5ean protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (1.530 protokolo-zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.
Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.
Hori guztia kontuan hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Aspaldiko izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa, Agindu honen datarekin eta 2025eko abuztuaren 5ean Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin (protokolo-zenbakia: 1.530).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 19a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS