Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
387

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 19koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Justizia eta Giza Eskubideen Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzea.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargutik kentzea sinatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Inés Soria Encarnación andrea Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Espetxe Erakundeetako aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5319; dotazioa: 1), beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2026ko urtarrilaren 19tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargutik kentzearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 19a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala