Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2026ko urtarrilaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
386

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Ogasun eta Finantza Saileko behin-behineko langile baten kargu-uztea xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea formalizatzen dut, eta hau:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mikel Burzako Samper jauna Ogasun eta Finantza Saileko Egitura Funtsetako gaietako aholkulari kargutik kentzea (kodea: 5294; dotazioa: 2; zuzendari- maila), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2026ko urtarrilaren 28tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala