
17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
PLENTZIAKO UDALA
385
IRAGARKIA, 2. zuzkidura-jarduketaren eremuko (A.D.2) «Palak» eremuaren babes akustiko bereziko eremuaren hasierako onespenari buruzkoa (2019-00012 espedientea).
Zonako plana. Babes akustiko bereziko eremu deklaratzea. 2. dotazio-jarduketa. A.D.2. «Palas» eremua (2019-00012 espedientea).
Urtarrilaren 8ko 8/2026 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenengoa.– Hasierako onespena ematea 2. zuzkidura-jarduketaren eremua (A.D.2) Babes Akustiko Bereziko Eremu deklaratzeari eta eremu horri lotutako zonako planari, AAC Centro de Acústica Aplicada delakoak idatzia baita. Eremu horren mugak dira, hegoaldean, Erribera kalea, mendebaldean, Areatza etorbidea eta, ekialdean, Arbidea aldapa.
Bigarrena.– Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar (30) egunez, azken iragarkia aldizkari ofizialetan (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala eta EHAA) argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak eta/edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte. Zonako Planaren dokumentazio osoa Udaletxean eta Plentziako Udalaren webgunean kontsulta daiteke.
Denek jakin dezaten argitaratzen da.
Plentzia, 2026ko urtarrilaren 21a.
Alkatea,
AITOR GARAGARZA CAMBRA.
RSS