Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
384

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 280/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.

Fabiola Alcon Iglesias andreareak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 22ko 1113/2025 Ebazpenaren aurka 2025eko ekainaren 23an jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka. Ebazpen horren bidez argitaratu ziren erizainen kategoriako hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta 2020-2021-2022 EPEko lehiaketa bidezko destinoen esleipena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.

Horregatik, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren 280/2025 zenbakiko prozedura laburtua izapidetzen ari da.

Horrela, bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, dei egiten zaizu, nahi eta/edo zure interesak defendatzeko egokitzat jotzen baduzu, epaitegian ager zaitezen, bederatzi egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, eta egokitzat jotzen duzuna alega dezazun.

Epatze hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 20a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala