Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
380

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko administrazio-baimena ematen baita «La Perla» zerbitzuen eraikinerako, Kontxako hondartzan, Donostiako udal-mugartean (Gipuzkoa).

Erreferentzia: 2025/007250-CNC02/25/20/0004.

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.12 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariaren 2025eko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez ebatzi dela aipatutako emakida, baldintza nagusi hauen arabera:

– Titularra: Sociedad Balneario La Perla del Océano, S.L.

– Xedea: «La Perla» zerbitzuen eraikina.

– Azalera: 4.086 m2 eraikinerako (horietatik 1.199,99 m2 terrazari dagozkio) eta 33 m2 itsasoko ur-harguneetarako. Beraz, 4.119 m2 guztira.

– Epea: hogei (20) urte, gehienez beste hamar (10) urtez luzatzeko aukerarekin, guztira hogeita hamar (3) urte, administrazio-emakida ematea eragin duten interes publikoko arrazoiei eusten bazaie.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 16a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala