
17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
378
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 13koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren espediente batzuei buruzko dokumentazio-errekerimenduak jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimenduen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan araututakoa betetzeko.
Eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdunak direnei (eranskinean daude identifikatuta) jakinarazten zaie, haien espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde-Ordezkaritzan: Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, interesdunei jakinarazten zaie eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, epe hori igarota ez badute aurkeztu eskatu zaien dokumentazioa.
Interesdunek errekerimenduen testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Lurralde Historikoaren arabera dagokien administrazio-unitatera jo beharko dute (goian adierazi da).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS