Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
376

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 237/2025 prozedura laburrean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Hautagai batek 237/2025 prozedura laburra aurkeztu du gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezetsi izanaren aurka; errekurtso hori aurkeztu zuen 2024ko uztailaren 30eko Ebazpenak (abuztuaren 26ko EHAA, 165. zk.) deitutako Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako Ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduraz arduratzen den epaimahai kalifikatzaileak 2024ko urtarrilaren 28ko bilkuran hartutako erabakiaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2026ko urtarrilaren 13a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

JON GURUTZ GOMEZ GOICOLEA.


Azterketa dokumentala