
17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
375
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 20koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Euskal Trenbide Sareko Bilbo-Donostia lineako San Esteban tunelean errefortzu jarduerak definitzeko eraikuntza proiektua» eguneratzen duena.
Organo honek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Zuzendaritza Nagusi horren 2025eko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, «Euskal Trenbide Sareko Bilbo-Donostia lineako San Esteban tunelean errefortzu jarduerak definitzeko eraikuntza proiektua» onartu zen (2025eko ekainaren 19ko EHAA, 115. zk.).
San Esteban tunela 613 metro luze da, bide bakarrekoa, balastoaren gaineko plataforma duena, Usurbilgo (Gipuzkoa) Aginaga auzoan dago, Bilbo-Donostia lineako 97+120 eta 97+412 KPen artean. Tunel ia osoa masa-hormigoiz estalirik dago, muturretan izan ezik, horietan harlangaitzezko estaldura baitago.
Proiektu honen xedea da 97+287 eta 97+412 KPen artean antzemandako patologiak konpontzeko behar diren jarduerak zehaztea da. Eremu horretan estaldurako hormigoiaren degradazio nabarmena identifikatu da, baita noizbehinkako zulo batzuk ere.
Ondoren, eraikuntza-proiektuaren aurrekontua zuzentzeko beharra ikusi da, eta, beraz, berrikusi egin da, hasieran esleitutako zenbatekoa edo zenbateko ekonomikoa eguneratzeko soilik.
Gauzatze materialaren aurrekontu berria seiehun eta laurogeita zortzi mila laurehun eta berrogeita bat euro eta laurogeita bi zentimokoa (688.441,82) da.
Kontrata bidezko Egikaritze Aurrekontu berria, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta, 819.245,77 eurokoa da.
«Euskal Trenbide Sareko Bilbo-Donostia lineako San Esteban tunelean errefortzu jarduerak definitzeko eraikuntza proiektuko» obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontu berria, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, bederatziehun eta laurogeita hamaika mila berrehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hamazortzi zentimokoa (991.287,38) da.
Obretarako hasiera batean aurreikusitako hamabost (15) asteko egikaritze-epea mantentzen da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak biltzen dituela, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
«Euskal Trenbide Sareko Bilbo-Donostia lineako San Esteban tunelean errefortzu jarduerak definitzeko eraikuntza proiektua» eguneratzea onartzea. Proiektuaren helburua tunelaren estaldura indartzea da, bederatziehun eta laurogeita hamaika mila berrehun eta laurogeita zazpi euro eta hogeita hamazortzi zentimokoa (991.287,38) lizitazioaren oinarrizko aurrekontuarekin, BEZ barne. Obrak egiteko epea hamabost (15) astekoa izango da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2026ko urtarrilaren 20a.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS