Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
372

EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 974 eta 978 bitarteko ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak emateko eta baliozkotzeko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 974 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola LHIIk emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 975 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 976 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 977 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalak berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 978 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, beste autonomia-erkidego batzuetan egindakoak, oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, pilotu aplikatzailearen mailakoak.

Bost ikastaroak irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian oinarrizko mailarako, B zatian maila kualifikaturako eta D zatian pilotu aplikatzailearen mailarako jasotako edukiaren eta irakastorduen arabera egin dira (1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua ezartzen duena; B eta C motako txartelak eta pilotu aplikatzailearen txartelak lortzeko eskubidea ematen dute, hurrenez hurren).

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Zuzenbideko oinarri hauek ikusi dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaitze-mailei buruzkoa; IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea nekazaritzan erabiltzeko diren produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartel hauek emateko:

1.– Maila kualifikatukoa, 974 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

2.– Maila kualifikatukoa, 975 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

3.– Oinarrizko mailakoa, 976 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

4.– Oinarrizko mailakoa, 977 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

5.– Maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, 978 zenbakiko ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonei.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 15a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala