
17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
371
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 15ekoa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, 2026ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programako proiektuen Balorazio Batzordeko kideak izendatu eta batzorde horren osaera argitara ematen duena.
«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuak aztertu, ebaluatu, aurrehautatu eta hautatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da, artikulu horretan ezarritako osaera eta ezaugarriak izango dituena. Dekretuaren 8. artikulu horretan, 5. apartatuan, ezartzen da Balorazio Batzordearen osaera deialdiaren ebazpenean argitaratuko dela, edo, bestela, Gazteria Zuzendaritzako titularraren Ebazpen bidez, EHAAn.
2026rako deialdia 2025eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta, beraz, bidezkoa da Balorazio Batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2026ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren Balorazio Batzordeko kideak izendatzea, eta osaera argitara ematea. Hona hemen osaera:
– Batzordeburua: Oskar Longo Imatz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna.
– Batzordekidea: Miren Saiz Alzugaray, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikaria.
– Idazkaria: Irune Urbitarte Artano, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 15a.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,
ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.
RSS