
17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 5 orri.)
- EPUB (270 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
370
EBAZPENA, 2025eko azaroaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, kultura arlo ezberdinetan jaialdiak antolatzeko 2025eko ekitaldian emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematen duena.
1.– 2025eko ekainaren 25ean, Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 17ko Agindua argitaratu zen EHAAn (119. zk.), jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.
2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluaren arabera, dirulaguntzak emateko ebazpenak EHAAn argitaratuko dira.
Horiek horrela izanda, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Horien zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 3a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS