Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
368

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, uko egiten diona Zaintzen SA erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza erakunde gisa aitortzea lortzeko aurkeztutako eskabideari.

AURREKARIAK

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako erakunde laguntzaile izateko aitorpena arautzen da, helburu izanik emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten eta berdintasuna eragozten duten oztopoak kentzen laguntzen duten baldintzak sustatzea, emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde gizartean eta lan-eremuan sor daitezkeen ekimenak bultzatuz.

2025eko azaroaren 21ean, Zaintzen SA erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako erakunde laguntzaile gisa aitortzeko eskabidea aurkeztu zuen.

2025eko abenduaren 9an, Zaintzen SA erakundeak jakinarazpen bat bidali zuen, eta, bertan, eskatutako aitorpenerako prozeduran atzera egiteko erabakia adierazi zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kasu honetan, Zaintzen SA erakundeak berariaz jakinarazi du prozeduran atzera egiteko asmoa duela. Beraz, bidezkoa da atzera egite hori onartzea eta administrazio-espedientea amaitutzat ematea, 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Ondorioz, espedientea egiaztatu eta ebaluatu ondoren Ebaluazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deklaratzea Zaintzen SA erakundeak atzera egin duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko egindako eskabidean.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala