Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

SANTURTZIKO UDALA
366

IRAGARKIA, 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokion lehen mailako lanpostu batean sartzeko oinarriak eta deialdia onartzeari buruzkoa.

2025eko abenduaren 3ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (232. zk.) osorik argitaratu dira lehen mailako agente plazaren deialdia arautuko duten oinarriak. Honako plaza honena hain zuzen: Lehen mailako agentea, administrazio bereziko eskalan, zerbitzu berezien azpieskalan, sailkapeneko C1 taldean eta 2. Hizkuntza Eskakizuna duena, ez derrigorrezkoa, ohiko lehiaketa-sistemaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Deialdi honi buruz argitaratzen diren hurrengo iragarkiak, oinarriekin bat datozenean, oinarrietan euretan aurreikusita bezala emango dira argitara.

Santurtzi, 2026ko urtarrilaren 19a.

Alkatea,

KARMELE TUBILLA ARTETXE.


Azterketa dokumentala