
17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
365
AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 16koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, huts-zuzenketa egiteko 2025eko azaroaren 13ko Aginduan, zeinaren bidez ebatzi baitzen Bizkaiko Espetxeko «espetxeko zuzendariaren» lanpostua (kodea: 542451; dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, dokumenturen bat edukiari eragiten dion edo zalantzak sor ditzakeen huts edo omisioren batekin argitaratzen bada, zuzenketak egin eta berriro argitaratuko da, osorik edo beharrezkoa den zatia bakarrik.
Bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsa aurkitu da Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko azaroaren 13ko Aginduan, zeinaren bidez ebatzi baitzen Bizkaiko Espetxeko «espetxeko zuzendariaren» lanpostua (kodea: 542451; dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdia. Agindu hori 2025eko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (228. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da.
Hau dio:
«Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko azaroaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.»
Baina hau esan behar du:
«Bigarrena.– Izendapen horrek 2025eko azaroaren 26tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.»
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 16a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS