Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
364

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 16koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Bizkaiko Espetxean kudeaketako zuzendariordearen kargu-uztea xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta lege honek ematen dizkidan eskumenak erabiliz, honako hau,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Almeida Pequeño andreak, Bizkaiko Espetxean kudeaketako zuzendariordea izateari utz diezaiola (512422 kodea, 2 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2025eko azaroaren 25ean izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 16a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala