Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2026ko urtarrilaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
363

AGINDUA, 2026ko urtarrilaren 22koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako karrerako funtzionario batzuk izendatzen baitira (Idazkaritza, Kontu-hartzailetza-Diruzaintza eta Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskalakoak) eta lehen destinoa esleitzen baitzaie, Euskal Autonomia Erkidegoko egonkortze-prozesuen esparruan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko aginduaren bidez Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak onetsi ziren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Idazkaritzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesua onartu zen. Agindu horren eranskinean xedatzen denez, Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalako 9 plazen deialdia egiten da, Sarrerako kategorian, txanda ireki bidez (lehiaketa-sistema), 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela, honela banatuta:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 8.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesua onartu zen, lehiaketa-sistemaren bidez.

Agindu horren I. eranskinean xedatzen denez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalako 16 plazen deialdia egiten da, Sarrerako kategorian, txanda ireki bidez (lehiaketa-sistema), honela banatuta:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 15.

3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 14.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 1.

4. hizkuntza-eskakizunarekin: 1.

Agindu horren II. eranskinean xedatzen denez, Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalako 2 plazen deialdia egiten da, Sarrerako kategorian, txanda ireki bidez (oposizio-lehiaketaren sistema), 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela, honela banatuta:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 2.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesua onartu zen.

Agindu horren I. eranskinean xedatzen denez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalako 24 plazen deialdia egiten da, txanda ireki bidez (lehiaketa-sistema), 4. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa dutela, honela banatuta:

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 22.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 2.

Agindu horren II. eranskinean xedatzen denez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalako plaza baten deialdia egiten da, txanda ireki bidez (lehiaketa-sistema), honela banatuta.

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 1.

Hizkuntza-eskakizunik gabe (3. hizkuntza-eskakizuna, ez-nahitaezkoa): 1.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.

Agindu horren III. eranskinean xedatzen denez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalako 3 plazen deialdia egiten da, txanda ireki bidez (oposizio-lehiaketaren sistema), honela banatuta.

a) Sarbide orokorraren modalitatea: 3.

4.– Hizkuntza-eskakizunarekin: 3.

b) Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 0.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez (2025eko martxoaren 17ko EHAA), gainditutzat jotako izangaien eta lehiaketetan punturik gehien lortutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen, betiere zortzigarren oinarri orokorrean ezarritako baldintzak betez gero.

Ebazpen horren 2. artikuluaren arabera, 20 egun balioduneko epea ireki zen praktiketako funtzionario izendatzeko eskaera aurkezteko.

Ebazpenaren 5. artikuluaren arabera, azpieskala batean baino gehiagotan behin betiko gainditutzat jotako izangaiek praktiketako funtzionario haietako bakar batean izendatzea eta hautaketa-ikastaro batean bakarrik onartua izatea aukeratu behar izan dute. Ondorioz, aukeratu ez dituzten azpieskaletako hautaketa-prozesuetan lortutako eskubideak galdu dituzte.

Besteak beste, aurrekoaren ondorioz, 20 eguneko hiru epe gehigarri ireki ziren, praktiketako funtzionario izendatzeko eskaerak aurkezteko (2025eko ekainaren 9ko, uztailaren 18ko eta irailaren 22ko ebazpenak, hurrenez hurren, 2025eko ekainaren 13ko, abuztuaren 4ko eta irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak).

Aurreko apartatuetan adierazitakoaren arabera, hautatutako izangaien zerrenda osatu ostean, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko azaroaren 6ko Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatu ziren hautaketa-prozedura horietan hautatutako izangaiak.

Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan (lehiaketa) praktiketako funtzionario izendatutako bi pertsonak atzera egin dutenez, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, praktiketako funtzionario izateko izendapen osagarriak egin ziren, aipatutako atzera egite horien ondorioz hutsik geratutako lanpostuak betetzeko.

Praktiketako funtzionario izendatutako pertsonek hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitu eta gainditu dutenez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, hautaketa-ikastaro osoa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu zen, eta 10 eguneko epea ireki zen adjudikatu beharreko destinoen lehentasun-ordena adierazteko.

Aurreko paragrafoan aipatutako epea amaitu denez, karrerako funtzionario izendatu behar dira, eta dagokien destinoa esleitu. Horretarako, kontuan hartu behar dira hautaketa-prozesu bakoitzean lortutako ordena (Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 19ko Ebazpenean jasotzen denaren arabera) eta adierazitako lehentasun-ordena. Izendapenak, era berean, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 54. artikuluan xedatutako ondorioak izango ditu.

Kontuan izanik desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako eta haiek betetako plazak ez direla eskainitako plazen % 3ra iristen, laugarren oinarri orokorrarekin bat etorriz, bete gabeko plazak hurrengo enplegu publikoaren eskaintzaren ehuneko zazpiko kupoari gehitu behar zaizkio –muga, gehienez ere, % 10 izango da–, bat etorriz, betiere, Desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikorako sarbidea izatea eta lanpostuak betetzea arautzen duen abenduaren 3ko 2271/2004 Errege Dekretuarekin.

Era berean, esan behar da, praktikaldia amaituta, Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskaletan hautaketa-ikastaroa gainditu zuten bi pertsonek prozeduran ez jarraitzeko borondatea adierazi dutela.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen diren hautagaiak Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalako karrerako funtzionario izendatzea.

Bigarrena.– Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen diren hautagaiak Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalako karrerako funtzionario izendatzea.

Hirugarrena.– Agindu honen III. eranskinean zerrendatzen diren hautagaiak Estatuko gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalako karrerako funtzionario izendatzea.

Laugarrena.– Agindu honen I., II. eta III. eranskinetan hurrenez hurren zerrendatzen diren lanpostuak lehen destino gisa esleitzea aipatutako funtzionarioei, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 22. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Destino hori behin betikoa da, eta ezin izango dute inolako lehiaketatan parte hartu bi urteko epean, ez eta behin-behineko izendapenik eskatu ere, aipatutako errege-dekretuaren 22.f) artikuluaren arabera.

Bosgarrena.– Lanpostuaz jabetzeko, hilabeteko epea zabalduko da, ebazpen hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 22a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.

I. ERANSKINA

Idazkaritza azpieskala, sarrerako kategoria.

Sistema: lehiaketa (4. HE).

(Ikusi .PDF Fitxategia)
II. ERANSKINA

Kontu-hartzailetza-Diruzaintza azpieskala, sarrerako kategoria.

Sistema: lehiaketa.

(4. HE: 14; 3. HE: 1).

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Sistema: oposizio-lehiaketa.

(4. HE).

(Ikusi .PDF Fitxategia)
III. ERANSKINA

Idazkaritza-Kontu-hartzailetza azpieskala.

Sistema: lehiaketa.

(4. HE).

(Ikusi .PDF Fitxategia)

3. HE, ez-nahitaezkoa.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Oposizio-lehiaketa.

(4. HE).

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala