Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
358

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 343/2025 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da eta 343/2025 prozedura laburtuan izapidetzen ari da, Justiziako sailburuordearen 2025eko urriaren 6ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, demandatzaileak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zen, hain zuzen ere, Justizia Administrazioko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 30eko Ebazpenaren aurka, zeinetan EAEko Justizia Administrazioaren aldi baterako langile-beharrak betetzeko lan-poltsetan daudenen behin betiko zerrenda barematuak argitaratu ziren, lan-poltsak ireki ondoren.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki irizten badiote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.


Azterketa dokumentala