Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
356

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariena, B motako joko-enpresa operadore batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak xedatzen duenez, fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da B48267835 zenbakidunak, 2010eko urriaren 1ean, B motako enpresa operadore gisa eta F201001031 erregistro-zenbakiarekin jarritako fidantza itzultzeko eskaera, zertarako eta bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren kontura ordain diezaietela eskatzeko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia-San Sebastián kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

NEREA ALDAY GARATE.


Azterketa dokumentala