
16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
355
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, B motako jokoaren enpresa operadorearen fidantza itzultzeko eskaeraren berri emateko dena.
Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak xedatzen duenez, fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, beren burua hartzekoduntzat jotzen duten jokalariek edo apustulariek horiek konfiskatzeko eskatu ahal izan dezaten.
Prozeduran interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat etorriz, argitara ematen da 2011ko ekainaren 17an B48472062 (erregistro-zenbakia: F201100786) enpresak B motako enpresa operadore gisa jarritako fidantza itzultzeko eskaera. Horrela, bi hilabeteko epean, joko-kreditu bat dagoela justifikatzen duten jokalariek edo apustulariek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastian kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango dute zor den zenbatekoa ordaintzeko eskaera, fidantzaren kargura.
Horrekin batera, kredituaren justifikazio-titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egin behar den banku-kontua aurkeztuko dira.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS