Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
354

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, B motako joko-areto batek fidantza bueltatzeko egindako eskaera argitaratzen duena.

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak xedatzen duenez, fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hartzekoduntzat jotzen diren jokalariek edo apustulariek fidantzok konfiskatzeko eskatzeko aukera izan dezaten.

Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da 22701192P zenbakidunak fidantza bueltatzeko egin duen eskaera; fidantza hori 2010eko urtarrilaren 1ean gordailutu zen (erregistro-zenbakia: F201001661) B motako joko aretoaren kontzeptuan, zertarako eta joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordaintzeko eskabidea aurkezteko aukera izan dezaten, bi hilabeteko epean, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

NEREA ALDAY GARATE.


Azterketa dokumentala