
16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
353
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, B motako joko-enpresa operadore batek fidantza bueltatzeko eskatu duela jakinarazten duena.
Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 45. artikuluak xedatzen duenez, fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, hartzekoduntzat jotzen diren jokalariek edo apustulariek konfiskatzeko eska dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik nor diren interesdunak; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da B75084186 zenbakidunak fidantza bueltatu dakion egin duen eskaera, 2015eko abenduaren 22an F201500997 zenbakiz erregistratu zena B motako joko areto moduan, helburua izanik bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek aukera izatea Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari (Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) eskatzeko zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela.
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
NEREA ALDAY GARATE.
RSS