Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
352

IRAGARKIA, ibilgailu baten hondakin-tratamenduari buruzko erabakia jakinarazten duena.

Behean aipatzen den ibilgailuaren hondakin-tratamendua baimentzeko erabakia interesdunei jakinarazi nahi izan zaie, baina ez da lortu jakinarazpena egitea; beraz, iragarki hau argitaratzen da, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Trafikoko zuzendariari. Horretarako, hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Donostia, 2026ko urtarrilaren 12a.

(Funtzioen behin-behineko esleipeneko Ebazpena, 2025eko uztailaren 23koa).

Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,

SILVIA GARCÍA VICARIO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala