
16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 4 orri.)
- EPUB (118 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
348
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 16koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita ehizatzeko gaitasun-azterketaren 2026ko deialdia.
Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretua betez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketaren 2026ko deialdia egitea.
Bigarrena.– Eskabideak online formalizatuko dira, Internet bidez, urrats hauei jarraituz:
a) Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian sartu, eskabidearen sekzioan edo zuzenean helbide honetan:
https://www.nasdap.net/solexamcaza
b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.
c) Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira azterketarako inskribatutzat joko inskripzio-epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da martxoko probarako eskabideak aurkezteko epea, eta 2026ko otsailaren 28an amaituko da, biak ere barne; eta ekaineko probarako, 2026ko apirilaren 7an hasiko da eta urte bereko maiatzaren 7an bukatuko da, biak barne.
Laugarrena.– Azterketan, test motako 31 galderako galdera-sorta bat erantzun beharko da, gehi erreserbako hiru galdera, galdera-sortakoren bat baliogabetzen bada ere. Gainditzeko, gutxienez 24 galdera asmatu beharko dira. Gehienez 50 minutu izango dira azterketa egiteko. Azterketako gaitegia Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinekoa izango da.
Bosgarrena.– Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua hauek izango dira:
a) Martxoko proba:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
b) Ekaineko proba:
– Eguna: 2026ko ekainaren 6a.
– Ordua: 10:00.
– Lekua: Arabako campusa – «Elurreta» eraikina, Nieves Cano 33, 01006 Vitoria-Gasteiz.
Seigarrena.– Martxoko probak epaitzeaz arduratuko diren epaimahaiak (lurralde historiko bakoitzeko epaimahai bana eratuko da) honela osatuta egongo dira:
a) Arabako Lurralde Historikoa:
– Epaimahaiburu titularra: Luis Javier Román de Lara, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi Zerbitzuko burua.
– Ordezko epaimahaiburua: Luis María Calzada Argote, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.
– Epaimahaikide titularra: Javier Arberas Gonzalez, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko diruzaina.
– Ordezko mahaikidea: Ismael Carro Gómez, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko presidentea.
– Idazkari titularra: Ana Isabel Tomé Díaz de Otálora, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko teknikaria.
– Ordezko idazkaria: Marta García García, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko zerbitzuburua.
b) Bizkaiko Lurralde Historikoa:
– Epaimahaiburu titularra: Leire Zabaleta Ojanguren, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurunearen eta Nekazaritzaren Saileko Ehiza eta Ibaietako Arrantzako atalburua.
– Ordezko epaimahaiburua: Gemma Marin Gorroño, Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ingurunearen eta Nekazaritzaren Saileko Natura Inguruneko eta Basozaintzaren Koordinazioko teknikaria.
– Epaimahaikide titularra: José Antonio Sarasketa Arregui, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioa ordezkatuz.
– Ordezko epaimahaikidea: Garazi Sarasketa Divasson, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioa ordezkatuz.
– Idazkari titularra: Inés Muñoz García, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko teknikaria.
– Ordezko idazkaria: María González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Informazio eta Aholkularitza Ataleko burua.
c) Gipuzkoako Lurralde Historikoa:
– Epaimahaiburu titularra: Aitor Lecuona Alzugaray, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Basanimalien eta Landareen Zerbitzuko burua.
– Ordezko epaimahaiburua: Ion Iñaki Zulaika Isasti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Basanimalien eta Landareen Zerbitzuko arduraduna.
– Epaimahaikide titularra: Joxe Angel Zaldua Iparragirre, Gipuzkoako Lurraldeko Ehiza Federazioko presidentea.
– Ordezko epaimahaikidea: Ramón García Carbonell, Gipuzkoako Ehiza Federazioko presidenteordea.
– Idazkari titularra: Ione Artola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko idazkari teknikoa.
– Ordezko idazkaria: Amaia Idigoras Zabala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Administrazio Orokorreko teknikaria.
Zazpigarrena.– Ekaineko probaz arduratuko den epaimahaia honela osatuta egongo da:
– Epaimahaiburu titularra: Luis María Calzada Argote, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.
– Ordezko epaimahaiburua: Luis Javier Román de Lara, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi Zerbitzuko burua.
– Epaimahaikide titularra: Javier Arberas Gonzalez, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko diruzaina.
– Ordezko mahaikidea: Ismael Carro Gómez, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko presidentea.
– Idazkari titularra: Marta García García, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko zerbitzuburua.
– Ordezko idazkaria: Begoña Díaz Aisa, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko teknikaria.
Zortzigarrena.– Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 11,61 eurokoa izango da.
Bederatzigarrena.– Hau izango da ebazpen-prozesua:
a) Epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko dio, azterketa egiten den egunetik zazpi egun naturaleko gehieneko epean, azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.
b) Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrenda argitaratuko du, proposamena jaso eta gehienez astebetera. Behin-behineko zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien web-orrietan eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian emango da argitara.
c) Interesdunek probaren zenbait galderaren baliozkotasuna aurkaratu ahalko dute, proba egiten den egunetik gehienez hiru egun naturaleko epean.
d) Aurkaratze horiek hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, jasotzen direnetik aurrera. Ondoren, behin betiko zerrenda zazpi egun naturaleko epean argitaratzeko aginduko du Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak.
e) Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien web-orrietan eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 16a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
RSS