
16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
346
AGINDUA, 2025eko abenduaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Andoaingo (Gipuzkoa) «La Salle-Berrozpe» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena aldatzeko dena.
«La Salle-Berrozpe» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, non eskatzen baitu baimena alda dakiola lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); urriaren 29ko 1398/2007 Errege Dekretua (azaroaren 24ko BOE), Mekanizazioko teknikariaren titulua ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretua (maiatzaren 28ko BOE), erdi-mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretu jakin batzuk aldatzen dituena; eta urriaren 6ko 536/2009 Errege Dekretua (azaroaren 2ko EHAA), mekanizazioko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxeari 2026-2027 ikasturterako emandako baimena aldatzen da.
Ikastetxearen kodeak: 012746 (EAE) eta 20000201 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «La Salle-Berrozpe».
Titularra: Fundación Legarra Etxebeste.
Helbidea: La Salle 5.
Udalerria: Andoain.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
○ Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Mantentze-lan elektronikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze lanak.
○ Mantentze-lan elektromekanikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio adimentsua, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
○ Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ Fabrikazio mekanikoko produkzioko programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako heziketa-zikloak emateko eskatzen diren ikaspostu kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari eta irakasleen hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko informazio praktikoa. Zure datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Helburua: Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeak irekitzea eta kentzea, eta ikastetxe horien baimenak aldatzea.
Legitimazioa:
– Aplikatzekoak diren legezko betebeharrak betetzeko behar den tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioa.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT /?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2018-16673).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS