Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
345

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2025eko abenduaren 22koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita larrialdien eta babes zibilaren arloko merezimenduagatiko bereizgarri berde eta gorridun domina eman zaien pertsonen zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariaren 2025eko abenduaren 22ko Ebazpenean (2026ko urtarrilaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 5. zk.). Ebazpen horren bidez argitaratzen baita larrialdien eta babes zibilaren arloko merezimenduagatiko bereizgarri berde eta gorridun domina eman zaien pertsonen zerrenda. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2026/81 (3/2) orrialdean, euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«– Guillermo Gómez Goikoetxea.

– Asis Kaifer Areitio.»

Hau esan behar du:

«– Guillermo Gómez-Goikoetxea Ortega.

– Asis Kaifer Aretio.»


Azterketa dokumentala