
16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
344
EBAZPENA, 2026ko urtarrilaren 15ekoa, Industria Sustatzeko sailburuordearena, Indartu programaren esparruan 2025eko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua noiz agortu den jakinarazten duena.
Agindua, 2025eko ekainaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarena, zeinaren bidez oinarriak onartzen baitira eta 2025eko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egiten baita Ezkerralde Hedatuan eta eskualdean langabezia-tasa urteko batezbestekoaren berdina edo handiagoa (% 7,4) duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzat. Indartu 2025 programa.
2. oinarrian – Baliabide ekonomikoak –, honako hau xedatzen du:
«2. oinarria.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 8/2024 Legeak baimendutako kredituen arabera, dirulaguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du: 20.000.000,00 euro bideratuko dira, 1. oinarriaren xedea betetzeko.
2.– Emango diren dirulaguntzen diru-zenbateko osoak ez du gaindituko aipatutako diru-kopurua, ez eta hura eguneratzearen ondorioz ateratzen dena ere –gehienez ere, aurreikusitako zenbatekoaren % 50 gehiago–, betiere kreditu-loturaren araubideari edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldaketaren araubideari jarraikiz eta laguntzak ebatzi baino lehen. Inguruabar hori gertatzen bada, Industria Sustatzeko sailburuordeak horren berri emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Horrek, ordea, ez du eskaerak aurkezteko epea luzatuko (15. oinarria).»
Azaldutakoagatik, eta agortu egin direnez, 2025eko abenduaren 15ean eta 17:00etan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko funtsak (agindu horren bidez, Ezkerralde Hedatuan eta eskualdeko langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren berdina edo handiagoa (% 7,4) den beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako 2025eko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten da), eta aipatutako aginduaren 2. oinarrian ezarritako ahalmenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2025eko abenduaren 15ean eta 17:00etan agortu dela Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko ekainaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2025eko ekitaldirako gaitutako ordainketa-kreditua. Agindu horren bidez, Ezkerralde Hedatuan eta eskualdeko langabezia-tasa Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren berdina (% 7,4) edo handiagoa den beste udalerri batzuetan lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duen ekoizpen-inbertsioa egingo duten enpresentzako 2025eko ekitaldirako dirulaguntzen oinarriak onartu eta deialdia egiten da –Indartu 2025 Programa–, 2025eko ekainaren 3ko Aginduaren 2. oinarrian xedatutakoaren ondorioetarako.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 15a.
Industria Sustatzeko sailburuordea,
ANDOITZ KORTA ZEARRETA.
RSS