Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
343

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, honako ebazpen honetan detektatutako akatsak zuzentzen dituena: 2024ko abenduaren 5eko Ebazpena, zeinaren bidez berrikusi egiten baita Ramondin Cápsulas SA sozietateari Laguardiako udal-mugartean (Araba) botilatze-industriarako eztainuzko, konplexuzko eta PVCzko kapsulak fabrikatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

EGITATEAK

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2024ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez, berrikusi egin zen Ramondin Cápsulas SA sozietateari Laguardiako udal-mugartean (Araba) botilatze-industriarako eztainuzko, konplexuzko eta PVCzko kapsulak fabrikatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Akats materialak ikusi dira aipatutako 2024ko abenduaren 5eko ebazpenean, atmosfera kutsa dezaketen baimendutako instalazioko jardueren kodeei dagokienez.

Aipatutako ebazpenean akatsak atzeman direnez, akats horiek zuzentzea dagokio, atmosfera kutsa dezaketen baimendutako instalazioko jardueren kodeak behar bezala adieraziz.

2025eko urriaren 30ean, Ramondin Cápsulas SAk jakinarazi zuen akats material bat zegoela aipatutako ebazpenean, 4. emisio-fokuari dagokionez. Foku horri baja emateko eskatu zen 2021ean, baina oraindik ere Airea-Baldintza Partikularrak ataleko taulan aipatzen da, eta zuzentzeko eskatu zuen.

Sailburuordetza honetako zerbitzu teknikoek egiaztatu dute Ramondin Cápsulas SAk jakinarazitako akatsak badaudela aipatutako ebazpenean, eta akats horiek zuzentzea erabaki da, emisio-foku horren baja behar bezala adieraziz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Ingurumen-organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoarekin.

Xedapen hauek ikusi dira: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, eta 410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea 2024ko abenduaren 5eko Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen Ebazpenean detektatutako akatsak; ebazpen horren bidez berrikusi egin zen Ramondin Cápsulas SA sozietateari Laguardiako udal-mugartean (Araba) botilatze-industriarako eztainuzko, konplexuzko eta PVCzko kapsulak fabrikatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Bigarrena.– Zuzentzea ingurumen-baimen integratuaren apartatu hauek, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan:

• Atala: Airea-BP.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan sartzea Ramondin Cápsulas SAk sustatutako botilatze-industriarako eztainuzko, konplexuzko eta PVCzko kapsulak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko eta eteteko baldintza eta betekizun guztiak, ingurumen-baimen integratuaren eranskinetan jasotakoak, guztiak administrazio-egintza bakar batean jaso daitezen.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Ramondin Cápsulas SAri jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen edukia Laguardiako Udalari jakinaraztea, bai eta ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozeduran parte hartu duten organismoei eta gainerako interesdunei ere, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, bereziki, aukera izan dezaten lortzeko legez eska daitezkeen eta osagarriak edo aldiberekoak diren beste lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen edo komunikazio batzuk.

ERREKURTSOAK

Egintza honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOÑA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala