
16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
340
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 19koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, ezetsi egiten da Autos Ortasa SL erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza-erakunde gisa aitortzeko egindako eskabidea.
Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautu zen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna erraztuko duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun horrek dituen oztopoak kentzeko. Horretarako, esparru sozio-laboralean emakumeen eta gizonen aukera- eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatu ziren.
Autos Ortasa SL erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lankidetza-erakunde gisa aitortzeko eskaera aurkeztu zuen, 2025eko ekainaren 13an.
Hori dela eta, Autos Ortasa SL erakundeak aurkeztutako eskabidea eta ebaluazio-batzordeak aurkeztutako ebazpen proposamena ikusita, eta erakunde interesdunak igorritako dokumentazioa egiaztatu eta ebaluatu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Autos Ortasa SL erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza-erakundearen aitorpena lortzeko aurkeztutako eskaera ezestea, ez datorrelako bat «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea»ren aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritakoarekin, batez ere arrazoi hauengatik:
– 2. artikulua ez betetzea: webgunearen bidez ez da behar bezala egiaztatzen emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko konpromiso esplizitua.
– 4. artikulua ez betetzea: jarduketa-planean ez da zehazten ekintza bakoitza gauzatzeko aurrekontua.
– 4. artikulua ez betetzea: jarduketa-planak ez du kanpo-proiekzioa aztertzen, berdintasunaren aldeko trakzio-erakundea izateari, kanpo-kontratazioari, erosketei eta zerbitzuak eta produktuak emateari dagokienez.
– 9. artikulua ez betetzea: jarduketa-planean jasotako neurriak ez dira nahikoak diagnostikoan hautemandako desberdintasunaren egiturazko kausei aurre egiteko, ez dute aurreikusten arrakalak murrizteko helbururik, eta ekintzak, oro har, helburuak balira bezala definitzen dira.
– 9. artikulua ez betetzea: jarduera-planak ez du ezartzen lan-denbora antolatzeko neurririk (lanaldiak eta ordutegiak, txandak, oporrak, besteak beste), lana, bizitza pertsonala eta familia erantzukidetasunez uztartzea errazten duenik.
– Erakundearen berdintasun-politiken ezarpenean ibilbide eskasa dagoela ikusi da.
– Sistematizazio-falta dago pertsonak kudeatzeko funtsezko prozesu batzuetan. Pertsonak kudeatzeko prozesuak ez daude prozedurapean, eta ez da bermatzen emakumeak prozesu horietan ez diskriminatzea.
Ondorioz, argi dago eskaeraren edukia ez datorrela bat Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako gutxieneko baldintzekin.
Horrek guztiak eragozten du «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako balorazio-irizpideei eta betekizunei dagokienez eskabidea eta aitorpena emateko dokumentazioa behar bezala baloratzea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 19a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS