
16. zk., 2026ko urtarrilaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
339
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 30ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, datu pertsonalen babeserako sarien X. Edizioan Saritutako hautagaien zerrenda argitaratzekoa.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2025eko urriaren 14ko ebazpenaren bidez, datu pertsonalen babeserako sarien X. edizioaren deialdia egin zen.
Hautagaiak aurkezteko epea amaitutakoan, epaimahaiak 2025eko abenduaren 17an egindako bileran eztabaidatu eta ebatzi zituen sariak, deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoaren arabera. Hori guztiarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea Datuak Babesteko Sarien X. edizioan saritutako hautagaiei dagokienez epaimahaiak hartutako erabakia, honako modalitate hauetan:
Saria datuen babesaren arloko ibilbide profesionalari:
– Saria – Patxi Etxeberria Guridi jauna, hala aintzatesten baitira datu pertsonalen babesaren esparruan duen ibilbide akademiko eta profesional paregabea eta arlo horretan azterketarekin, ikerketarekin eta dibulgazioarekin duen konpromisoa.
Saria datuen babesaren arloko ikerkuntza edo ekintzailetzari:
– Saria – Francisco Javier Sempere Samaniego jauna, «Régimen Sancionador en Protección de Datos» izenburuko lanarengatik (doktorego-tesia).
– Accesita – Guillermo Lazcoz Moratinos jauna, «Decisiones automatizadas en el RGPD. Responsabilidad proactiva para la salvaguardia de los derechos individuales» izenburuko lanarengatik.
– Accesita – Estela Brión Berdote andrea, «Protección de datos personales, redes sociales y menores de edad» (2025) izenburuko liburuarengatik.
Saria datuen babesaren arloko komunikazio, zabalkunde eta sormenari:
– Saria – Maquinistas S. Coop. Mad. enpresa, Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluak eskatuta kanpoko hedabideetan «Tiene sentido» leloarekin egindako komunikazio-kanpainarengatik, gizartean datuen babeserako eskubideari buruzko informazio- eta dibulgazio-lanean lagungarri izan baita.
Saria datuen babesaren arloko proaktibotasunari eta jardunbide egokiei:
– Saria – Bilboko Udala, «Protección de datos personas usuarias del servicio de recogida de residuos con identificación bilborganik» izenburuko lanarengatik.
Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren web-orrian, eta ebazpena jakinaraztea pertsona eta entitate interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 30a.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,
UNAI ABERASTURI GORRIÑO.
RSS