
15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
335
IRAGARKIA, jendaurrean jartzen duena Eibarko udalerrian (Gipuzkoa) Matxariako betelanetatik igarotzen den Pagaegi errekastoaren tartea azaleratzeko obren espedientea.
Espedientea: AO-G-2025-0211.
Eskatzailea: Matxaria 2004 SL.
Ibilgua/k: Pagaegi.
Udalerria eta lurralde historikoa: Eibar (Gipuzkoa).
Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 542.659; Y = 4.783.042.
Proiektuaren xedea da Eibarko udal-mugartean (Gipuzkoa), Matxaria inguruan, betelanaren azpian lurperatuta dagoen Pagaegi errekastoaren 550 metroko tarte bat desbideratzeko, azaleratzeko eta birnaturalizatzeko lanak egitea.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atarian (https://www.uragentzia.euskadi.eus), Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 13a.
Zuzendari nagusia.
EB (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS