
15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (134 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
323
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 12koa, Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzarena, 2023-2024 ikasturtean unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdian aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gaineko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hala, interesdunei jakinarazten zaie 2023-2024 ikasturtean unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta sorospenetarako deialdian aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenen testu osoa eskuragarri dutela. Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan eskuratu dezakete: Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz (Tel. 945 01 82 84).
Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 12a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
ERANSKINA
2023-2024.
RSS