
15. zk., 2026ko urtarrilaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
322
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 12koa, Hezkuntza Sailaren Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzarena, 2024-2025eko ikasturterako eskola-garraiorako banakako esleipenetarako deialdian aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gaineko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hala, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela 2024-2025eko ikasturterako eskola-garraiorako banakako esleipenetarako deialdi horretako ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gainean eman ziren ebazpenen testu osoa. Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan eskuratu dezakete: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz (Tel. 945 01 82 84).
Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta berorien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 12a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
RSS